Espainiako Konstituzioa eta Euskal Trantsizioa
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB
Konstituzioaren Sorkuntza eta Oinarriak
Sistemaren erreforma osatzeko, ezinbestekoa zen konstituzio berri bat egitea eta onartzea.
Aurreproiektu bat egin zen, UCDko hiru kiderekin eta hauteskundeetan boto gehien jaso zuten alderdietako beste lau kiderekin. EAJ kanpoan geratu zen, abertzaletasunaren eskaeraren beldur baitziren.
Testuak harrera ona izan zuen, herritarrek onartu baitzuten.
Konstituzioaren oinarri nagusiak monarkia, erregimen parlamentarioa eta lurralde antolaketa izan ziren.
Konstituzioaren antolaketan bi zati bereizten dira: demokratikoak eta organikoak.
Erakunde Nagusiak
Erakundeen esparruan lau dira garrantzitsuenak:
Parlamentua
Legeak egiteko eta gobernua kontrolatzeko.Gobernua
Presidenteak eta ministroek osatuta.Auzitegi Konstituzionala
Konstituzioa betetzen dela kontrolatzen duena.
Lurralde Antolaketa eta Autonomia
Antolaketari dagokionez, Konstituzioaren alderdirik eztabaidatuena izan zen, estatuko lurraldea antolatzerakoan autonomiaren bidea zabaltzen baitzuen.
Euskaldunek eta katalanek egindako aldarrikapenei esker egin zen lurralde antolaketa.
Bi autonomia onartu ziren: euskal eta katalana.
Trantsizioaren Amaiera eta Hauteskundeak
Konstituzioa onartu ondoren, Gorteetako hauteskundeak antolatu ziren 1979ko martxorako. Suarezek irabazi egin zuen berriro, baina ez zuen gehiengo absoluturik lortu.
Urte horretan, demokraziaren garaiko lehen udal hauteskundeak izan ziren. UCDk irabazi zuen, baina benetan garaile irten zirenak PSOE eta PCE izan ziren.
Ondorio batzuk gertatu ziren, besteak beste, ezegonkortasun politikoa eta egoera ekonomiko larria. Azkenik, Suarezek babes nahikorik ez zuelarik, dimisioa aurkeztu zuen. Suarez ordezkatzeko, UCDk Leopoldo Calvo-Sotelo aurkeztu zuen. Tejero koronelak diputatuak bahitu eta estatu-kolpea emateko asmoa izan zuen, baina porrot egin zuen.
Calvo-Sotelok hauteskunde aurreratuetara deitu zuen urrian, eta horrekin amaitutzat eman zen Trantsizioa.
Euskal Herriko Trantsizioa
Euskal Herrian, Trantsizioa 1976an hasi eta Gernikako Estatutua onartzearekin eta Nafarroarentzako Foru Hobekuntzarako Legearekin amaitu zen.
Euskal Herriarentzako autonomia lortzeko prozesua hasi zen, eta Euskal Kontseilu Nagusia eratu zen.
Nafarroako parlamentariek ez zuten parte hartu nahi izan erakunde horretan, eta beren autonomia propioaren aldeko apustua egin zuten.
Euskal Kontseilu Nagusiari egokitu zitzaion zeregin nagusia autonomia estatutuaren proiektua egitea zen.
Estatutu proiektua, 1978ko abenduan, Gorteek aurkeztu zuten.
Jatorrizko testuko printzipio batzuk kendu egin ziren, onartua izateko, eta azkenean onartu egin zen.