Espainiako Kostak eta Uharteak: Erliebea
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Atlantikoko kostak
Kantauri itsasoko kosta: Zuzen samarra. Lurmutur eta golko gutxi ditu eta itsasadarrak laburrak. Itsaslabarrak eta marearteko zabalguneak ugari.
Galiziako kosta: Itsasadarrak asko sartzen dira eta lurmutur asko daude.
Andaluziako kosta atlantikoak golko handiak eta lurmuturrak ditu. Padurak, geziak eta dunak sortzen dira.
Mediterraneoko kostak
Kosta penibetikoa: Tarifako puntaren eta Gata lurmuturraren artean hedatzen da. Itsaslabarrezko zatiak ditu eta Mendikate Betikoak itsasertzarekiko paraleloak daude. Itsasertzeko lautada estu bat eratzen dute.
Levanteko kosta: Gata lurmuturretik Ebro deltaraino doa. Ezaugarri nagusiak lurmuturrak, badiak eta golkoak dira. Hondartza handiak eta hareatsuak, albuferak, tonboloak eta delta txikiak ere baditu.
Kataluniako kosta: Ebroren deltatik Frantziako mugara. Lurmuturrak eta golkoak ditu. Hondartza txikiak eta delta batzuk ere baditu.
Balear uharteetako erliebea
Mallorca
Tramuntana mendilerroak, iparraldean kareharrizko arroak ditu eta malkartsua da.
Levanteko mendilerroak. Kareharrizkoak dira. Gailurrik garaienak ipar-ekialdean daude. Uhartearen hegoaldeko muturrean, mendilerroak urperatzen dira.
Erdialdeko sakonunea. Bi mendilerroen artean dago, arroka buztintsuak eta erliebe leuna ditu.
Eivissa eta Formentera
Kareharrizko erliebe menditsua Eivissaren iparraldean, mendigune bat Formenteraren ekialdean, eta bien artean, Eivissaren hegoaldea eta ia Formentera osoa hartzen dituen lautada.
Menorca
Bi zati ditu. Uhartearen iparraldeko zatian, garaiera txikiko eta forma leuneko lerro menditsu paleozoiko bat dago. Hegoaldeko zatia laua da eta kareharrizko material mesozoikoak eta Tertziarioko buztintsuak ditu.
Balearretako kostek lurmutur handi batzuk eta badia sakonak dituzte. Itsaslabarrak erliebe menditsuak itsasoraino iristen diren eremuetan dira nagusi, hondartza luzeak eta hareatsuak uharrek irekitako kala ugariekin txandakatzen dira. Albufera batzuk ere badaude.
Kanaria uharteetako erliebea
Jatorri bolkanikoa dute. Era Tertziarioan sortu ziren.
Erliebe motak
Kono bolkanikoak. Gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira.
Galdarak. Zirkulu-formako krater handiak dira. Sumendi batek eztanda egiten duenean edo hondoratzen denean sortzen dira.
Malpaís. Eremu malkartsuak dira, eta laba-koladak uhin edo bloke-forma hartuz bat-batean solidotzen direnean eratzen direnak.
Dikeak eta rokeak. Magma isurtzeko hodiak dira.
Sakanak. Estuak, malkartsuak eta ibilbide laburrekoak dira, uharrak lurralde bolkanikoetan sartzearen ondorioz sortzen direnak.
Kostak
Itsaslabar handiak. 100etik 500 metrora. Txikienak 70etik 100 metrora.
Hondartzak. Ez daude oso garatuta. Hondartzak itsaslabarren magaletan edo sakanen bokaletan dauden harri eta bloke zerrendak dira.