Espainiako Krisi Politiko eta Sozialak (1898-1923)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,21 KB

1898ko Hondamendia eta Haren Ondorioak

  • Kubako Gerra (1895-1898)

    1895ean hasi zen. Weyler jeneralak ekintza militar oso gogorrak egin zituen, nazioarteko protestak eraginez. Cánovas hil zenean, Sagastak amnistia eta autonomia eskaini zizkion Kubari, baina alferrik izan zen. Gainera, Estatu Batuek gerran parte hartu zuten: hasieran laguntza militarra emanez, prentsan esku-hartze militarra iragarriz eta, azkenik, gerra deklaratu zioten Espainiari.

  • Filipinetako Gerra

    Filipinetan matxinada bat gertatu zen, eta errepresioa erabili zen. Estatu Batuek Filipinei laguntza eman zieten eta Espainiaren aurka gerra fronte berria piztu zuten. Espainia aliatu eta prestakuntza gabe zegoen, eta bertako hiriburuan Espainiar armada suntsitua izan zen.

  • Pariseko Bakea

    1898ko abenduaren 1ean sinatu zen. Ondorioz, Espainiak geratzen zitzaizkion inperio kolonialak galdu zituen.

Ondorioak

  • Politikoak: Inperioaren galeraz gain, Berrezarkuntzaren lehen krisia.
  • Militarrak: Armada sistema parlamentariotik urruntzen hasi zen.
  • Ekonomikoak: Krisi ekonomikoa.
  • Moralak: Trauma nazionala eragin zuen: pesimismoa, ezina eta gutxiagotasun konplexua.

98ko Belaunaldia

Idazle hauen lanetan pesimismoa eta kritika nagusitu ziren.

Regenerazionismoa

Joaquín Costak berrikuntzak eskatu zituen:

  • Politikan: sistema liberala eraberritzea.
  • Ekonomian: azpiegiturak hobetzea eta lurren jabetza egitura aldatzea.
  • Kulturan: analfabetismoari amaiera emateko beharra.

Alfontso XIII.aren Erregealdia: Krisiaren Areagotzea (1902-1923)

Alderdi Biko Sistemaren Krisia

Berrezarkuntzaren Sistemaren krisiaren faktore garrantzitsuetako bat izan zen. Erregearen esku-hartzeak erregimena hondatzen lagundu zuen, alderdi dinastikoaren batasuna hautsiz, Cánovas (1897) eta Sagasta (1903) hil zirenean. Alderdi barruko borrokak ugaritu ziren, eta Maurak (kontserbadorea) eta Canalejas-ek (liberala) ezin izan zuten txandakatzea mantendu. Bi alderdien desintegrazioarekin, txandakatzearen krisi definitiboa sortu zen. Oposizioko taldeak indartuz joan ziren, besteak beste:

  • Errepublikazaleak: Partido Radical Republicano.
  • Langile Mugimendua: PSOE (1879) eta UGT (1888) sozialistak, eta CNT anarkistak.
  • Alderdi Nazionalistak: EAJ eta Lliga Regionalista katalana. Azken horiek botere handiagoa izan zuten Espainiako politikan.

Sistema mantentzeko berrikuntzak beharrezkoak ziren, eta erreformak egiten saiatu ziren regenerazionismoaren ideietan oinarrituta: garapen ekonomiko, kultural eta erreforma politikoen bidez. Oposiziokoek, berriz, sistema erorarazten ahalegindu ziren.

Aste Tragikoa (1909)

Bartzelonan izandako errebolta bat izan zen, Marokoko gerraren aurkako protesta gisa. Gerrara dirurik ez zutenak bakarrik joan ohi zirenez, erreklutamendu sistema horren aurka ere protestatu zuten.

Gertaera gogorrenak Bartzelonan gertatu ziren. Manifestazioak eta grebak izan ziren. Astebetez hiria gelditu zen, eta errepresio gogorra ezarri zen; jende asko hil eta atxilotu zuten, horien artean Francesc Ferrer i Guàrdia. Haren heriotzak kritika kanpaina sortu zuen eta Mauraren gobernuaren erorketa ekarri zuen. Mauraren dimisioak eta Canalejasen heriotzak txandakatze sistemaren amaiera ekarri zuten.

1917ko Krisialdia

Berrezarkuntzako erregimena gehiago ahuldu zuen, eta Primo de Riveraren diktadurak eman zion amaiera. Hiru krisi nagusi izan ziren:

  • Krisi Militarra

    Militarren arteko ondoeza, hainbat arrazoirengatik. Ondoez horren ondorioz, Defentsa Batzordeak sortu ziren 1916an. Hasieran eskaera profesionalak egiten zituzten, baina gero alor politikoetara zabaldu ziren. Gobernua Batzorde horiek desegiten saiatu zen, baina azkenean onartu egin zituen, estatu kolpea jasotzeko beldurrez.

  • Krisi Politikoa: Parlamentarien Biltzarra (uztaila)

    Oposiziokoek Gorteak zabal zitzaten eskatu zuten. Gobernuak Biltzarra desegin zuen, eta Lligak Berrezarkuntza mantentzen lagundu zuen.

  • Krisi Soziala: 1917ko Greba Orokorra (abuztua)

    Lehen Mundu Gerrak hazkunde ekonomikoa ekarri zion Espainiari. Barneko prezioen igoera ekarri zuen (%50 bost urtetan), eta langileen artean egonezina sortu zuen. CNT eta UGTk greba orokorrera deitu zuten. Armadak, sistemarekin eta monarkiarekin bat eginda, greba zapaldu zuen.

    Valentzian izan ziren lehen grebak, eta langile batzuk kaleratu ondoren, leku guztietan grebak hasi ziren, hildako eta zauritu asko eraginez.

Diktadura Militarrera Eraman Zuten Faktoreak

  • Sistema Politikoaren Ezgaitasuna

    1917tik aurrera, ezinezkoa zen Berrezarkuntzaren sistemari eusten zioten bi oinarri iraunaraztea. Kontzentrazio gobernuak etorri ziren bata bestearen atzetik, ezegonkortasun politikoa oso handia zelako (14 gobernu sei urtetan). 1923an, Primo de Riverak estatu kolpea jo zuen.

  • Desordena Publikoa eta Langile Mugimenduaren Erradikalizazioa

    Lehen Mundu Gerrak krisi ekonomikoak eta gatazka sozialak ekarri zituen. Landa eremuan eta Kataluniako industria guneetan protesta ugariak izan ziren, egoera gerra bilakatuz. Sindikatuetako buruzagien aurka borrokatzeko soldatapeko pistolariak kontratatu zituzten. 1921ean Ihes Legea onartu zen, preso iheslariak hiltzeko baimena ematen zuena, eta egoera larriagotu egin zen.

Entradas relacionadas: