Espainiako Litologia: Silize, Kareharri eta Buztin Eremuen Banaketa eta Ezaugarriak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB
LITOLOGIA: Koropleta Mapa
Irudi legenda, non eremu silizeoak laukiz... Mapak eskala grafikoa du. Mapa litologikoak hiru eremu litologiko ezberdinen banaketa erakusten du:
Eremu Silizeoa
Iberiar Penintsulako (IP) mendebaldeko erdialdean, Galizia-Asturiasko lurretatik hasi eta mesetaren mendebaldetik jarraitzen du (Portugal barne), Salamanca, Extremadura eta Huelvako eremua hartuz. Penintsulako ekialdeko erdialdean adar moduan sarrerak ditu (Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatia, Sistema Zentrala, Toledoko mendiak, Sierra Morena), baita irlak sortuko balitu bezala ere (Pirinio axiala, Iberiar mendikatearen zonalde batzuk, Kataluniako kostaldeko mendiak eta Sistema Betikoa). Nafarroan: Alduide, Oroz-Betelu eta Aiako Harrien mendigune zaharretan, hau da, Pirinio axialean.
Kareharrizko Eremua
Meseta ixten duten mendikateetan antzematen da, Kantauriar mendikatearen ekialdean eta Sistema Iberikoaren gehiengoan. Mesetatik kanpo, zabalera handiak ditu Pirinioetan, Sistema Betikoan, Euskal Mendietan eta Balear Uharteetan. IP-ean alderantzizkatutako "Z" bat osatzen du. Nafarroan: Aurrepirinioetako barne mendilerroetan (Orhi, Abodi) eta kanpo mendilerroetan (Alaitz, Leire).
Eremu Buztintsua
Arro, lautada eta sakonuneekin erlazionatuta dago: Ebro eta Guadalquivirreko sakonuneekin, Aurrepirinioaren erdiko sakonunearekin, mesetako arro sedimentarioekin eta Mediterraneo aldeko lautadekin. Nafarroan: kanpo mendilerroetatik hegoalderantz zabaltzen da, Ebroko sakonunearen zati bat izanik. Tarteko sakonunea (Iruña eta Agoitz-Irunberriko arroak).
Eremu Silizeoaren Ezaugarriak
Eremu silizeoan, harri plutoniko eta metamorfikoak dira nagusi (granitoa, eskistoa), material zurrunak, dentsoak eta trinkoak. IP-aren euskarria da. Garai primarioan sortu zen, orogenia hertziniarrak Paleozoikoan altxatutako eremuei dagozkie (mendikune hesperikoa). Material zaharrak dira, indar askoren eragina jaso dutenak. Zokaloaren agerpena da. Gaur egun, higadura indartsua jasan duen eremua da, ondorioz, mendigune zaharrak eta penilautadak osatuz. Mendigune zaharrak orogenia alpetarraren indarra jaso eta horst (Galiziako mendiak, Sistema Zentrala, Toledoko mendiak) eta fosa tektonikoetan (grabenetan) (Duero eta Tajo arroak) antolatu ziren. Penilautadek indarrik ez zuten jaso eta lautada (Salamanca, Extremadura) gisa agertu ziren. Zokaloaren azaleratzea IP osoan agertzen da, zenbait erlieberen bizkarrezur gisa. Orogenia hertziniarrak altxatutako mendiguneen (Akitania, Ebro, Katalana, Betiko-Rifeñoa) arrastoak Mesozoikoan jalkitako materialen eta Tertziarioan altxatutakoak agerian geratzen direnean (Pirinio axiala, mendikate subbetikoa).
Kareharrizko Eremuaren Ezaugarriak
Mesozoikoan zehar fosa betikoan eta Pirinioetakoan (Pirinioak eta Sistema Betikoa) nahiz mendikune Hesperikoaren ertzetan (Iberiar mendikatea eta Kantauriar mendikatearen ekialdea) sortu eta Tertziarioan orogenia alpetarrak tolestu eta altxatutako materialek osatzen dute. "Z" alderantzikatua osatzen du Penintsulako ekialdeko erdialdean. Kareharriak, zokaloa estaltzen dute batzuetan, eta besteetan, harekin batera osatzen dituzte erliebe unitateak. Material nagusiak kareharriak dira.
Eremu Buztintsuaren Ezaugarriak
Aro Tertziarioan eta Kuaternarioan zehar sortu zen, eta material nagusia buztina da, konglomeratu, kareharri, hareharri eta igeltsuekin batera. Material berrienak dira, alpetar orogeniaren bukaeran eta, batez ere, ondoren jalkitakoak, hark altxatutako erliebe berrietatik nahiz antzinako mendiguneetatik higatutako materialak. Indar tektoniko gutxi jasan dute, eta horizontaltasuna da nagusi. Buztinezko eremua mesetaren arro sedimentarioetan (Tajo, Guadiana, Duero) eta bi sakonuneetan (Ebro, Guadalquivir) gauzatzen da.
Ondorioak
Espainian aurki daitezkeen haitzen banaketa eboluzio geologikoarekin estu lotuta dago. Espainiako lurraldea mendebalde-ekialde norabidea jarraituz sortu da, mendebaldeko zatian material zaharrenak azaleratuz, nagusiki Paleozoikoan. Zokaloak Espainiako unitate morfoestrukturalen antolaketa eta banaketa ekarri du. Gaur egungo erliebea ulertzeko, faktore hauek izan behar ditugu kontuan:
- Eboluzio geologikoak definitutako espazioa.
- Haitzen erantzuna eragile ezberdinekiko: orogeniak eta higadura bereziki.
Hauek kontuan izanik, zenbait ondorio atera daitezke:
- Eremu silizeoan: Modelatu granitikoa aurkituko dugu, material hau baita nagusiena. Zonaldea horst eta grabenetan antolatuko da, mendikateak eta arroak sortuz eta erliebe germanikoa emanez. Modelatu adibideak aurkituko ditugu, higadura kimikoa edo mekanikoa nagusitu den kontuan hartuz eta diaklasa sarearen antolamendu nagusiei jarraiki: domoak, berrokalak.
- Kareharrizko eremuan: Paisaia eta modelatu karstikoak nagusituko dira, bai endokarstikoa bai exokarstikoa. Higadura kimikoak berebiziko garrantzia hartzen du, kareharriak urarekin erreakzionatzen duelako, eta, beraz, disoluzioak sortutako modelatuak dira nagusi (dolinak, poljeak).
- Eremu buztintsuan: Materialak oso ahulak dira higadurarekiko, eta are gehiago landaretzaren gabezia badute. Indar tektonikorik jasan ez izanak erliebe horizontaleei nagusitasuna ematen die, eta higadura diferentzialaren ondorioz sortzen da modelatua, material bigunen eta gogorragoen arteko alternantzia ematen delarik. Landaretza eskasa duenean eta lehortasun handiko eremuak direnean, egon daitezkeen prezipitazioek uhar ugarien sorrera burutzen dute; uhar sare dentsoaren ondorioz, "kakabak" sortzen dira, "badland" paisaiak nagusituz. Ibaien inguruan, ibai terrazak agertzen dira, klimak izandako aldaketekin erlazionatzen ditugularik.