Espainiako Lurralde Antolaketa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB

Espainiako Lurralde Antolaketa Konstituzioaren Arabera

1978ko erreferendum bidez onartu zen Espainiako lurralde antolaketa arautzen duen Konstituzioa. Espainia lurralde deszentralizatua da.

Lurralde Banaketa

137. artikuluak zehazten du estatuaren lurralde banaketa; beraz, estatua, autonomia erkidegoa, probintzia eta udalerriz osatuta dago.

141. artikuluak zehazten du udalerriz osatutako eremuak eratu daitezkeela, eremuaren arabera izen ezberdinak hartuz (adibidez, merindadeak Nafarroan).

Autonomia Erkidegoa:
Probintzia mugakideek, uharteek edo erakunde historikoak dituzten probintziek osatzen duten lurralde erakundea.
Udalerria:
Oinarrizko lurralde erakundeak, herri bat edo gehiagok osatzen dituztenak.
Probintzia:
Udalerri multzo batek osatutako lurralde erakundea.

Autonomia Erkidegoen Sorrera

Konstituzioak erkidegoak sortzeko mekanismoak biltzen ditu.

Konstituzioak Jarraitu Beharreko Baldintzak eta Bideak

Baldintzak: Ezaugarri historiko, kultural edo ekonomiko berak zituzten probintzia mugakideei autonomia erkidegoa osatzeko aukera ematen die.

Bi Bide:

1. Bide Azkarra (151. art.)

Eskumen guztiak berehala lortzeko aukera ematen zuen, 151. artikuluak markatzen zuen bezala.

  • Euskadi, Katalunia, Galizia: Konstituzioko Bigarren Xedapen Iragankorra hartuta lortu zuten estatutua. Kataluniak 1932an izan zuen lehen estatutua, eta Euskadik eta Galiziak 1936an.
  • Nafarroa: Konstituzioko Lehen Xedapen Iragankorra hartuta lortu zuen estatutua ("Foru Hobekuntza"). Honek eskumenak garatu zituen.
  • Andaluzia: Probintzietako aldundi guztien eta udalen hiru laurdenen onespenarekin lortu zuen, 151. artikuluko bidea hartuta.
2. Bide Motela (143. art.)

143. artikuluaren bidez lortu zuten autonomia. Ez zen aurreko guztia erreferendum bidez onartu behar izan.

  • Madril: 144. artikuluko A) puntuari heldu zion, nazio interesengatik.
  • Ceuta, Melilla: 144. artikuluko B) puntuari heldu zioten, probintziatan antolatu gabeko lurraldeei autonomia lortzeko aukera ematen diena.

Autonomia Erkidegoen Antolaketa

Estatutuek erkidego bakoitzaren antolamendua arautzen dute, besteak beste:

  • Erkidegoaren izena, lurralde mugak, lurraldea, egoitzak...

Estatutuek erkidegoen eskumenak edo funtzioak ere zehazten dituzte:

  • 148. artikuluan 22 eskumen agertzen dira, besteak beste:

    • Lurralde antolamendua
    • Interesekoak diren herri-lanak
    • Autogobernu erakundeen antolamendua
  • 149. artikuluan esklusiboak diren 32 eskumen agertzen dira, besteak beste:

    • Nazioarteko harremanak
    • Defentsa eta indar armatuak
    • Ogasun orokorra eta estatuko zorra

Autonomia erkidegoek hiru erakunde nagusi dituzte:

  • Legebiltzarra: Lau urtean behin sufragio bidez aukeratzen dira kideak.
  • Lehendakaria: Autonomia erkidegoko ordezkari nagusia.
  • Gobernu Kontseilua: Lehendakariak eta kontseilariek osatzen dute.

Autonomia Erkidegoen Finantzaketa

Bi finantzaketa erregimen nagusi daude:

  • Foru Erregimena: Nafarroa eta EAEren eredua da. Erkidego horietako bakoitza bere administrazio fiskalak bildutako zergekin finantzatzen da, EAEko Kupoaren eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren bidez.

  • Erregimen Komuna: Gainerako erkidegoak estatuko zerga eta funtsekin finantzatzen dira, zerga ezberdinak izanik.

Entradas relacionadas: