Espainiako Lurralde Antolaketa eta EBko Estatuak
Clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,26 KB
1.4. Aro Garaikidea (XIX. mendea – 1978)
XIX. mendean, Espainian, estatu liberal berriak sortu ziren, eta lurralde antolakuntza plan ugari proposatu ziren:
- Cádizeko Gorteen proposamena: Proiektu bat aurkeztu zen, baina ez zen aurrera atera.
- Jose I.aren erregealdia: Frantziako eredua ezarri nahi izan zuen, baina erregealdia laburra izan zen eta plana ez zen gauzatu.
- Javier de Burgosen probintzia banaketa (1833):
49 probintzia sortu zituen (Kanariak bitan banatuz gero, 50). Gaur egungo banaketaren antzekoa da. Helburua Antzinako Erregimenaren lurralde antolaketa desorekatuari egonkortasuna ematea zen. Plana egiteko biztanleria, distantziak eta lurralde hedadura hartu zituen kontuan.
Lehen Errepublika
Eztabaida egon zen Errepublika unitarioa (botere zentralizatua) edo federala (botere partekatua) ezartzeko. Errepublika laburra izan zenez, ez zen ez bata ez bestea ezarri.
Berrezarkuntza
Errepublika amaitu ostean, monarkia itzuli zen, erregeak botere guztia berreskuratuz. Garai honetan, mugimendu erregionalistak (botere partekatua) eta nazionalistak (lurralde batek independentzia nahi duenean, Euskadin egon zirenak) sortu ziren.
Bigarren Errepublika (XX. mende hasiera)
Espainian estatu zentralizatua ezarri zen, baina autonomia eskubidea aitortu zen. Autonomia eskubide horri esker, Kataluniak, Euskadik eta Galiziak beren antolakuntza proiektuak aurkeztu zituzten. Hala ere, frankismoa iristean, zentralismoa berrezarri zen.
Europar Batasuneko Estatuak eta Hiriburuak
- Alemaniako Errepublika Federala – Berlin
- Austriako Errepublika – Viena
- Belgikako Erresuma – Brusela
- Bulgariako Errepublika – Sofia
- Kroaziako Errepublika – Zagreb
- Zipreko Errepublika – Nikosia
- Txekiar Errepublika – Praga
- Danimarkako Erresuma – Kopenhage
- Estoniako Errepublika – Tallinn
- Finlandiako Errepublika – Helsinki
- Frantziako Errepublika – Paris
- Greziako Errepublika Heleniarra – Atenas
- Hungariako Errepublika – Budapest
- Irlandako Errepublika – Dublin
- Italiako Errepublika – Erroma
- Letoniako Errepublika – Riga
- Lituaniako Errepublika – Vilnius
- Luxenburgoko Dukerri Handia – Luxenburgo
- Maltako Errepublika – Valletta
- Herbehereetako Erresuma – Amsterdam
- Poloniako Errepublika – Varsovia
- Portugalgo Errepublika – Lisboa
- Errumaniako Errepublika – Bukarest
- Eslovakiako Errepublika – Bratislava
- Esloveniako Errepublika – Ljubljana
- Espainiako Erresuma – Madril
- Suediako Erresuma – Stockholm