Espainiako Mapa Litologikoa: Harri Motak eta Erliebe Guneak
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,25 KB
Espainiako Mapa Litologikoaren Iruzkina
Aztertuko dudan mapa Espainiako mapa litologikoa da. Litologia harrien ezaugarri fisiko eta kimikoak aztertzen dituen zientzia da. Mapan ikusten dugunez, Espainiako harri moten erliebe gune nagusiak irudikatzen dira:
- Eremu Silizeoa: Mendebaldean kokatua (berdez).
- Kareharrizko Eremua: Ekialdean (gorriz).
- Buztinezko Eremua: (Horiz).
- Sumendi-jatorrizko Eremua: Hegoaldean, Kanariar Uharteetan (urdinez).
Bilakaera Geologikoaren Emaitza
Bilakaera geologikoaren ondorioz, Iberiar Penintsulan hiru inguru nagusi daude (Silizeoa, Kareharria eta Buztina), eta horietako bakoitzean higadura erliebe edo modelaketa mota askotarikoak sortzen dira. Horiekin batera, Kanariar Uharteetan sumendi-jatorriko mendiak aurkitzen ditugu. Jarraian, lau inguru horiek azalduko ditugu:
1. Inguru Silizeoa
Aro arkaikoko (4.000 – 600 m.u. bitartekoak) eta aro primarioko (orogenesiak osatzen dituzten) arrokek osatzen dute. Iberiar Penintsularen mendebaldean dago, eta honako mendikate hauetan hedatzen da:
- Kantauriar Mendikatearen mendebaldean.
- Mendikate Zentralean.
- Toledoko Mendietan.
- Sierra Morenan.
Beste inguru batzuetan ere badaude, hala nola Pirinioen ardatzean, Iberiar Mendikatean eta Kataluniako Kostaldeko Mendikatean.
Harri Nagusia eta Erliebea
Inguru silizeoaren harri nagusia granitoa da, harri kristalino eta zurruna. Erliebe granitikoa askotarikoa izan daiteke. Granitoa kimikoki (uraren eraginez) eta fisikoki (arrailduren eta hausturen eraginez) aldatzen da. Horien arabera, bi motatako erliebeak bereizten dira: goi-mendietakoak eta oso garaiak ez diren inguruetakoak.
2. Inguru Kareharrizkoa
Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko (225 – 68 m.u. bitartekoak) harriek osatzen dute, itsas atzeraldia gertatu zenean sortuak.
Kokapena
Mapan ikusten dugunez, kokapen nagusiak hauek dira:
- Pirinioetako gunea.
- Euskal Mendiak.
- Kantauriar Mendikatearen ekialdeko sektorea.
- Iberiar Mendikatearen zati bat.
- Kataluniako Kostaldeko Mendikatearen zati bat.
- Mendikate Subbetikoa.
Erliebe Karstikoa
Inguru kareharrizkoan, harri nagusia kareharria da. Harri hau oso gogorra izan arren, erraz disolbatu daiteke, eta horrek erliebe karstikoa sortzen du. Erliebe horien forma tipikoak ondorengoak dira:
- Lapiazak: Tartekada zorrotzek edo ez hain zorrotzek banandutako zuloak.
- Arroilak: Haran estu eta sakonak.
- Poljeak: Sakonune luzangak.
- Dolinak: Ura gelditzen den lekuetan sortuak.
- Kobazuloak: Ura iragaztean eta kareharrizko pitzaduretan sortuak.
- Leizeak: Lurpeko galerekin komunikatzeko irekiguneak.
3. Inguru Buztintsua
Ingurune hau aro tertziarioko eta aro kuaternarioko (fenomeno glaziarrak) sedimentazioek osatzen dute.
Kokapena eta Ezaugarriak
Ipar eta Hego Goi-ordokietan, Ebroren eta Guadalquivirren sakonunetan, inguru hondoratuetan eta Mediterraneoko kostan kokatuta daude. Inguru honetako harri nagusia buztina da, erresistentzia gutxiko jalkinak dira, gerora tolestu gabeak.
Material bigunak direnez, azkar higatzen dira, eta modu leunean uhindutako ordokiak sortzen dituzte: landazabalak. Klima lehor eta bero luzeak, eta euri labur eta uhar-izaerakoak direnean, badlands (lubakiz banandutako erliebe estu eta sakonak) sortzen dira.
4. Sumendi-jatorriko Ingurua (Kanariar Uharteak)
Azken ingurua Kanariar Artxipelagoa da, sumendi-jatorriko uharteek osatua.
Erliebe Mota Nagusiak
Erliebe mota nagusiak hauek dira:
- Kono bolkanikoak: Tontorrean irekitako goragune konikoak.
- Galdarak: Krater zirkular handiak, sumendi baten eztandaren edo hondoratzearen eraginez sortuak.
- Malpaisak: Lur malkartsuak.
- Dikeak, roqueak edo orratz bolkanikoak: Magma igortzeko hobiak.