Espainiako Mapa Litologikoaren Iruzkin Geologikoa

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Harriak eta erliebe mota: Silizioa, kareharria eta buztina. Modelaketa: granitikoa, karstikoa, buztintsua edo higadura diferentzialen eraginez sortua.

1. Siliziozko erliebea

Kantabriaurreko aroko eta aro primarioko harri zaharrek osatzen dute. Mendebaldean dago eta Kantabriar mendikatea, Mendikate Zentrala, Toledoko mendiak eta Sierra Morenaren mendebalderanzko adarrak ditu.

  • Harri nagusia: Granitikoa.
  • Erliebe granitikoa:
    • Kimikoki era sakon aldatzen da uraren eraginez.
    • Hausturen eraginez: Goi mendian ura harrien hausturetatik sartzen da eta forma hausturen kokapenaren araberakoa da.

2. Kareharrizko erliebea

Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatzen dute.

  • Kokapena: Z alderantzikatua osatzen dute: Pirinioen aurretik, Euskal Mendietan, Kantabriar mendikatearen ekialdeko sektorean, Iberiar mendikatean, Kataluniako kostaldeko mendikateen zati batean eta Mendikate Subbetikoan.
  • Erliebe karstikoa:
    • Lazpiza edo lenarra: Trenkada zorrotzek edo ez hain zorrotzek banatutako ildoak edo barrunbeak dira.
    • Bestelako formak: Zintzurrak, poljeak, dolinak, kobazuloak eta leizeak.

3. Buztinezko erliebea

Inguru buztintsua aro tertziarioko eta kuaternarioko harri sedimentarioek osatzen dute.

  • Erresistentzia gutxi duenez, erliebe horizontala sortzen du.
  • Azkar higatzen den material biguna da.
  • Modu leunean uhindutako ordokiak sortzen dira: landazabalak.

4. Higadura diferentzialak sortutako erliebea

  • Estratu horizontalak: Ibaiek plataforma zabalak banatzen dituzte eta haranak irekitzen dituzte. Muino lekuko edo sabaiak bihurtzen dira, eta estratu gogorra desagertzen denean, muinoaurrea sortzen da.
  • Estratu apur bat inklinatuak: Material gogorrak eta bigunak txandakatzen direnean, aldapak sortzen dira. Higaduraren eraginez aldapak atzera egiten dute eta muino lekukoak eta muinoaurreak sortzen dira.
  • Estratu tolestuak: Materiala txandaka gogorra eta biguna denean, erliebe appalachea eta jurasikoa sortzen dira. Higadurak modu diferentzialean jarduten du eta gailurrak eta haranak txandakatuta dituen erliebea sortzen du.

Jurasikoa

Mendikate gazteen tolestura ganbilak eta ahurrak dira.

Entradas relacionadas: