Espainiako Nekazaritza-Paisaia: bilakaera eta erronkak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

1. Landa-espazioaren jarduerak

a) Nekazaritza

Lehorreko laborantzak Guadalquivir haraneko landazabaletan, kosta-aurreko inguru menditsu edo gorabeheratsuetan, eta Mallorcaren barrualdean daude. Lur horietan zerealak, mahatsondoa, olibondoa eta arbendo-londoak lantzen dira.

Laborantza ureztatuei tenperatura leunek, intsolazio handiak, erliebearen babesak, lur egokiek eta nazioarteko eskaera handiak mesede egiten diete. Kostalde mediterraneoan ureztatze intentsiboa da nagusi, aire zabalean edo berotegietan burutua eta urtean zenbait uzta lortzen da. Baratzezaintza goiztiarra egiten da aire zabalean, baratzezaintza goiztiarra plastikoaren azpian, frutikultura mediterraneoa (zitrikoak, hezurdun eta pepitadun fruta-arbolak) eta fruitu tropikalak (txirimoia, ahuakatea) Malagako eta Granadako mendi-hobietan, neguak oso leunak direlako.

Ureztatzearen abantailak, batez ere ureztatze intentsiboarenak, asko dira: arlo ekonomikoan, ekoizpena egonkortzen du, lehorte-zikloetatik independizatzen duelako; nekazarien etekinak eta errentak handiagotzen ditu; gizarte arloan, bizi-maila hobetu eta zerbitzuak nahiz biztanleriaren ongizateari mesede egiten dio; arlo geografikoan, biztanleria finkatzen, eskualde askotako emigrazio-joera apurtzen eta pertsonen immigrazioa bultzatzen laguntzen du nekazaritza-sektorean lan egiteko. Arazoak ere askotarikoak dira: ur-baliabideak agortzeko arriskua; uraren eskaera dela eta gatazkak sortu dira hirien, industriaren eta turismoaren lehiaren aurrean; ingurumena aldatzea ongarrien kontsumoa handiagotzearekin eta berotegietako plastikozko egiturekin lotuta.

b) Abeltzaintza

Behien eta txerrien abeltzaintza Katalunian nagusi da, hiriko eskariak bultzatuta; ardiena lehorreko lurretan, estentsibo-eran eta abelburu basatiak Guadalquivirren ertzetan. Mediterraneo itsasoaren kostaldean abeltzantza intentsiboa praktikatzen da –inguru fisikotik berezita dago eta teknika modernoak erabiltzen ditu, atzerriko arraza hautatuei lotuta eta ukuiluratuta dagoelako eta pentsuekin elikatzen delako erabat edo atal handi batean–. Mota horretako abeltzaintza asko hazi da gertu dituen hiri-kontsumo gune handien eskaerari esker.

c) Baso-ustiapenak

Garrantzi txikia du, Huelvan izan ezik, bertan eukalipto-azalera handiak daude.

2. Nekazaritza-politika eta EBn sartzea

EBko Nekazaritza-Politika Bateratuak bere aztarnak utzi ditu eta orokorrean mesedegarriak izan dira barazkiak eta frutak saltzeko merkatu ona dagoelako. Espainia Europar Batasunean sartu izanak paisaia honen funtsezko aldaketak sustatu ditu; izan ere, baratzezaintza tradizionala (Valentzia, Elx eta Murtziako baratze-eremua asko murriztu da) desagertu eta honen ordez nekazaritza moderno, oso teknifikatua, lehiakor eta merkatu-ekonomian erabat integratua ezarri da. Azken batean, nekazaritza honek merkatu-baldintza berriei moldatu beharra izan du eta hau guztia lortu da bi eratan: nekazari txiki eta ertainen kooperatibismoarekin eta kapital nazionaleko baratzezaintza-frutikultura-enpresa handiak sortzearekin, zeintzuk, dagoeneko, Europako, Japoniako edo Ipar Amerikako merkaturatze-enpresen partaidetza onartu duten. Era honetan, gaur egun, Valentziako, Kataluniako, Murtziako, Almeriako eta Huelvako enpresak dira esportazio tona-kopuru handiena lortzen dutenak.

3. Espazioaren aniztasuna

Katalunia

  • Abelazkuntzaren garapen handia, esne- eta haragi-ekoizpenera bideratua bertako industrializazioak bultzatu duen hiri-eskaeragatik.
  • Nekazaritza-aldaketa baratzezaintza-frutikultura (loreak, bazka-landareak) laborantzara bideratu da.
  • Ureztatze-nekazaritzaren hedapena, Lleidako erdialde eta hegoaldean esaterako, non fruta-arbolen produkzioa gailentzen den.

Entradas relacionadas: