Espainiako Ondorengotza Gerra eta Merkantilismoa
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB
ESPAINIAKO ONDORENGOTZA GERRA:
1700ean Austria etxeko Karlos II.a ondorengorik gabe hiltzean sortutako gatazka dinastikoa. Filipe Anjoukoa (Borboitarra) izendatzeak gatazka larria eragin zuen europar potentzien arteko botere-orekan. Portugal, Herbehereak eta Britainia Handia Austriako Karlos artxidukearen alde jarri ziren, Espainia eta Frantziaren aurka. Espainian, Gaztela Fernando V.ari fidel izan zitzaion, baina Aragoiko koroa Karlosen alde agertu zen, zentralismoaren beldur. Gerra Utrecht eta Rastatt-eko itunekin bukatu zen (1713-1714), Karlos Austriako tronua eskuratu ondoren. Filipe V.ak Espainiako tronuari eutsi zion, baina Frantziako tronuari eta Espainiak Europan zituen jabetzei uko egin zien: Austriari eman zizkion Milan, Flandes, Napoli eta Sardinia; eta Britainia Handiari Gibraltar, Menorca eta Amerikako merkataritza pribilegioak.
PLANTA BERRIKO DEKRETUAK:
1707 eta 1716 artean Filipe V.ak Ondorengotza Gerran bere aurka egin zuen Aragoiko koroari ezarritako legeak, Gaztelako antolaketa politiko-administratiboa inposatzen ziotenak. Dekretuek Aragoiko erresumetako foruak eta erakundeak deuseztatu eta Gaztelakoen mende utzi zituzten. Zentralizazioa eta uniformizazioa agerian jarri ziren lurralde administrazioan ere, erregeorderrien ordez, kapitain jeneralek gobernatutako probintzia-barrutiak sortu baitziren. Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia beren erakundeei eutsi zieten, gerran Filipe V.aren alde aritzeagatik.
MERKANTILISMOA:
XVI. mendetik XVIII. mendearen erdira arte Europan indarrean zegoen doktrina ekonomikoa. Doktrina honen arabera, herrialde baten aberastasunaren iturri nagusia metatutako metal preziatuen kantitatea da. Erreserbak handitzeko Estatuaren esku-hartzea ezinbestekoa zen, merkataritza-balantza positiboa lortzearren esportazioak bultzatuz eta inportazioak murriztuz, neurri protekzionisten bidez. Espainian XVIII. mendean Borboiek neurri merkantilistak hartu zituzten:
- Barne-aduanak kendu.
- Amerikako Merkataritza Konpainia Pribilegiatuak eratu.
- Muga-zergak ezarri barneko industria babesteko.
- Industria berriak sustatu.
XVIII. mendean bigarren erdialdean fisokraziak eta liberalismoak ordezkatu zuten merkantilismoa.