Espainiako Paisaia Agrarioak: Analisia eta Ezaugarriak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
Espainia Hezea
Erliebe gorabeheratsuko zonaldea. Populazio sakabanatua. Jabetza sistema minifundioa (partzela txikiak, hesitua). Nekazaritzarako zatia ez da handia, polilaborantza praktikatu izan da. Larreak eta abereak elikatzeko landaketa (alpapa, artoa...). Abeltzaintzak garrantzi handia du, bai okelatan, bai esnetarako. Aire libre eta ikuiluetan egoten dira. Ustiategiak tamaina txikikoak, ertainak lehiakortasuna eragozten dute.
Barrualde Kontinentalizatua
Penintsularen barrualde kontinentalizatua. Bi meseten eta Ebroren sakonunean ematen da. Altitude handiko zonaldea; euri gutxi udan, neguan izozte handiak. Populazioa bildua dago (iparraldean herri txikiagoak, hegoaldean handiagoak). Migrazio handiko lekuak. Minifundioa nagusi. Dueroren eta Ebroko Mantxan, eta Aragoiko eta Extremadurako zonetan. Lurraren erabilera tartekatzen dira abeltzaintza eta nekazaritza estentsiboa, baita basogintza ere. Nekazaritzak %44 hartzen du ureztatu eta lehorreko lurren artean. Lehorrekoa nagusi da mesetaren eremu zabaletan. Abeltzaintza estentsibo eta intentsiboak garrantzi handia. Basogintzak sorian garrantzi handia.
Mediterraneoko Nekazaritza-Paisaia
Guadalquivir harana, Balearrak eta Mediterraneo kostaldea eta kosta aurrean bila dezakegu. Erliebe gorabeheratsua. Prezipitazioak urriak dira udan. Normalean jabetza txikiak izaten dira, nahiz eta ertainak edo handiak egin eta populazioa ugaria baina sakabanatua bizi da, nahiz eta nahiago duten pilatuago bizitzea. Lurrak hainbat gauzetarako erabiltzen dituzte. Diferentzia aurkitu daiteke lur ureztatu edo lehorren artean.
Lur Ureztatuak
Lur ureztatuetan tenperatura leunak, lurzoru egokia, intsolazio handiak eta erosteko ahalmena handia duen nazioarteko eskari garrantzitsuek mesede egiten die. Aire zabaleko barazkiak goiztiarrak eta frutak Andaluziako kostan landatzen dituzte.
Lehorreko Laborantza
Lehorreko laborantzan aldiz, inguru menditsu eta gorabeheratsutan aldatzen dira (kostan) baita Guadalquivirko inguruan ere. Abeltzaintza Katalunian nagusi (behiak eta txerriak), aldiz ardiak eta ahuntzak lehorreko sailetan.
Mendiko Paisaia
Altuera handiko erliebe eta aldapa handiak. Negu hotzak prezipitazio ugari asko elur itxuran.
Nekazaritza Egiturak
- Biztaleen oso dentsitate txikia. Biztanleria tradizioz sakabanatua. Gaur egun haranen behealdeko herri handietara joan.
- Kabetza txikia, lursail txikiak. Udalerriaren jabetza publikoko baso eta larreak ere badaude.
- Lurzoruaren erabilerak askotarikoak eta osagarriak, klimaren arabera mailakatzen dira. Nekazaritza haranen behealdean, basogintza hegaletako basoetan, abeltzaintza gailurretan.
Iparraldeko Mendiak
Penintsularen iparraldeko mendietan, nekazaritza haranen behealdean. Laborantza batzuk zapldatan eta terrazatan. Abeltzaintzak erregimen estentsiboa du. Iparraldeko mendietan behiak eta ardiak. Mediterraneoko mendietan basoen gaineko sastraka eta larrerik ez dagoenez ardiak dira nagusi, transumantzia egiten dute.
Basogintza
Basogintzan egurra erregaitzat erabiltzen da (eukalipto, pinua eta gaztainondoaren zura ustiatu).