Espainiako Sektore Ez-Diru Irabazlearen Azterketa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB

Ikerketa Sektore Ez-Diru Irabazleari Buruz

Ikerketa honek, Espainiako sektore ez-diru irabazleak planteatzen dituen lau oinarrizko zalantzari aurre egiten dio: izendapen konzeptuala, garapen historikoaren ezagutza eza, zuzenbide anbibalentzia eta datu estatistikoen eskasia.

Sektorearen definizio operatibo batetik abiatuz, bere mugarriak jartzeko eta nazioarteko alderaketak egiteko, dauden iturri estatistikoen erabateko bilketa egiten du eta informazio hutsuneen hautemate eta integrazio metodologia bat aplikatzen du. Ruiz Olabuénagak Espainiako hirugarren sektoreari buruzko ikerketa alderatuaren emaitza nagusiak hauexek dira:

1. Hazkunde Ekonomikoa eta Garrantzia Espainian

Espainian, gorantz doan, hazten ari den eta garrantzitsua duen indar ekonomikoa da, BPGaren eta enpleguaren zati nabarmena izanik.

  • Gastua: Urteko xahupena 16.803.669.681 €koa da. Erlijio osagaia baztertuta ere, 1995ean, Espainiako sektore ez-diru irabazleak BPGaren %4a ordezkatzen du. Bertan, kapitalaren xahupenak sartzen badira, %a 4,6koa da.
  • Enplegua: Enplegu sortzaile garrantzitsu bat da. 1995ean, sektore ez-diru irabazleak, denbora osoz, 475.179 pertsona enplegatzen zituen, hau da, aktiboen %4,5a, laborantzan dabiltzan langileak alde batera utziz. Langile kopuruaren mailan, sektore ez-diru irabazleak Espainiako industria nabarmen gainditzen du, hala nola: garraioak eta komunikazioak, elikadura, edariak, tabakoa, metalgintza, oihal industria eta industria kimikoa.
  • Boluntariotza: Lanaren zati handi bat boluntarioa da. Espainiako sektore ez-diru irabazleak boluntario indarraren zati nabarmena bideratzen du. Hain zuzen ere, helduen %9,8ak dio bere denboraren zati bat talde ez-diru irabazleekin lankidetzan aritzeari eskaintzen diola; denbora osoko 253.599 langileren lanaren baliokidea delarik.

2. Nazioarteko Konparaketa

Nazioarte mailan, erdi neurriko sektore bat da. Nahiz eta Espainiako ekonomiaren arabera sektore ez-diru irabazleak pisu ukaezina izan, Europa mendebaldeko beste herriena baino apalagoa da.

  • Nazioarteko batez-bestekoa baino pixka bat ahulagoa da zeren, herri batetik bestera, sektore horretan lan egiten duten pertsonen kopurua %12,6tik (Holandan) %1era doa (Mexikon), batez bestekoa %4,5ekoa delarik.
  • Europa mendebaldeko herrien batez-bestekoa baino nahiko beherago dago. Europako herri horietan batezbestekoa %7koa bada, Espainian zenbaki horiek beheragoak dira, dauden erakunde gehienak, txikiak izateaz gain, langile gutxiz osaturik baitaude.
  • Aldeak handitzen dira boluntarioak kontutan hartzen badira. Sagaratzen duten denbora sartu ezkero, erakunde ez-diru irabazleek Espainian enpleguaren %6,8a ordezkatzen dute, mendebaldeko Europaren batez-bestekoa %10,3a delarik.

3. Garapen Historiko Konplexua

Sektore ez-diru irabazlea Europako beste herrietakoa baino ahulagoa izatea, egitura eta koiunturen ondorioa da.

Faktore Historikoak

  • Espainiako historia luze eta konplexuak, hezkuntza, osasun eta ongintza sozial zerbitzuen proposamenean Eliza Katolikoak bete dituen eginkizun nagusiak, industrializazio eta Estatu administratibo modernoaren garapen berantak, gizarte zibilaren garapena baldintzatu dute.
  • Diktadura frankistaren politika korporatista indartsuak eta askatasun zibilen ezerezteak, erakunde ez-diru irabazle mota askoren jarraipenerako, eremu sozialean eta...

Entradas relacionadas: