Espainiako Trantsizioa eta Aldaketa Ekonomikoak (1950-1981)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

Faxismoaren amaiera eta ekonomiaren norabide aldaketa

Nazioarteko egoera berriak gobernuan aldaketa egitera bultzatu zuen Franco. Falangistek ez zuten lehen adinako eragina. FET Mugimendu Nazionala izena hartu zuen. Asturiasen eta Katalunian langileek grebak egin zituzten. 1950eko hamarkadan, hazkunde ekonomiko arin bat hasi zen, eta errazionamendua kendu ahal izan zuten. Hala ere, Europan gutxien garatutako herrialdeetako bat izaten jarraitzen zuen Espainiak. Autarkia bertan behera utzi eta Espainiako ekonomia sistema kapitalistara hurbildu zen.

Hirurogeiko hamarkadako aldaketa ekonomikoak

1960. urtetik 1973ra bitartean hazkunde ekonomiko handia izan zen. Hauek izan ziren hazkunde haren oinarriak:

  • Turismoa nabarmendu zen zerbitzuen sektorean; herrialdeko jarduera ekonomiko nagusienetako bat bihurtu zen.
  • Nekazaritza modernizatu egin zen.
  • Atzerritik inbertsio handiak egin zituzten, zerga baxuek erakarrita.

Dena den, hazkunde ekonomikoak ez zuen eragin bera izan Espainia osoan. Desoreka hori konpontzeko Garapen Planak jarri ziren martxan. Plan horien helburua industria ekoizpena indartzea zen.

Landa eremuko aldaketek nekazaritza-exodo handia ekarri zuten. Nekazari askok hirira emigratu zuten, industrian eta zerbitzuetan lan egiteko. Espainia herrialde hiritartua bihurtu zen horrela. Baina hiriak oso azkar hazi ziren eta ez zuten nahikoa azpiegitura, horren ondorioz hiritik kanpo txabola-auzoak sortu ziren.

Politikan, Francok Juan Carlos Borboikoa izendatu zuen bere ondorengo errege izateko.

Etenik gabeko trantsizioa: Francoren heriotzatik Suárezen boterera

Franco jenerala hil ostean, Juan Carlos I.a Espainiako errege koroatu zuten, eta bere gain hartu zuen estatuko burutza. Espainian sistema demokratikoa ezartzeko asmoa adierazi zuen erregeak.

1976an Adolfo Suárez izan zen gobernuko presidentea eta hainbat erreforma jarri zituen martxan. Erreforma horiek Espainian sistema demokratikoa ezartzeko bidea ireki zuten.

1976an, erreferendum bidez babestutako Erreforma Politikorako Legea onartu zen.

Gero, Suárezen gobernuak amnistia onartu zuen preso politikoentzat, alderdi politikoak legeztatu zituen eta hauteskundeetara deitu zuen 1977ko ekainean.

  • Krisi ekonomiko handia zegoen.
  • Atentatu terroristak areagotu egin ziren.

Lehen hauteskundeak eta kontsentsu-politika

Adolfo Suárez buru zuen alderdiak irabazi zituen 1977ko hauteskundeak, hau da, Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD). PSOE izan zen boto gehien jaso zituen bigarren alderdia, eta atzetik Alderdi Komunista (PCE) eta Kataluniako eta Euskadiko alderdi komunistak geratu ziren.

Kontsentsu-politika jarri zuen martxan beste indar politiko batzuekin hitzarmena lortzeko.

  • Konstituzio guztiz demokratiko bat idatzi zuten, eta erreferendum bidez onartu zen 1978an.
  • Espainiako eskualdeei autonomia emango zien sistema politiko bat martxan jartzeko akordio bat lortu zen.

Horrela, 1977 eta 1979 artean ezarri ziren Espainiako demokraziaren oinarriak.

23-F eta demokraziaren sendotzea

Krisi ekonomikoa iraunkorra zen. Suárezek gobernuko presidente gisa dimisioa eman zuen 1981. urtearen hasieran.

1981eko otsailaren 23an, Leopoldo Calvo Sotelo presidente izendatzeko inbestidura saioan estatu kolpe bat ematen saiatu ziren. Baina bai erregearen jarrera, bai alderdi politikoen eta herritarren babes falta erabakigarriak izan ziren estatu kolpeak porrot egiteko.

Calvo Soteloren gobernuak arazo askori egin behar izan zien aurre, krisi ekonomikoa larriagotu egin baitzen. Calvo Soteloren agintaldian, Espainia NATO erakundean sartu zen.

Entradas relacionadas: