Espainiako Trantsizioa eta Euskal Herria (1975-1982)
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB
Carlos Arias Navarro (1975-1976)
1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. Gorte frankistek Juan Carlos izendatu zuten errege, eta frankismoaren jarraipena etorri zen Carlos Arias Navarroren eskutik. Irekieraren aldeko joera erakutsi zen, baina protestak alde guztietatik zeuden eta herri matxinadak sortu ziren. Ondoren, Arias Navarroren dimisioa etorri zen, eta honekin batera, Adolfo Suárez atera zen hautagai. Segituan, Adolfo Suárez demokraziaren aldeko adierazpenak egiten hasi zen eta oposizioko indar ilegalekin hizketan hasi zen.
Egoera Euskal Herrian
Euskal Herrian, krisi ekonomikoa, grebak eta manifestazioak ziren nagusi. Honen ondorioz, errepresio gogorra sortu zen eta Gasteizko eta Basauriko hilketak gertatu ziren.
Adolfo Suárez (1976-1981)
Erreforma Politikorako Legea sortu zuen, eta horrela, Frankismoa ordezkatuko zuelakoan, legea ezartzea erabaki zen. Lege hau gorte frankistek onartu zuten, eta horren ostean, herriak ere onartu zuen erreferendum bidez. Erreforma honekin, alderdi gehienak eta ikurrina legeztatu ziren, baina honek ultraeskuinaren erantzuna ekarri zuen.
Egoera Euskal Herrian
Euskal Herrian, askatasun demokratikoa zegoen; gainera, amnistia exijitu eta autonomia eta independentziaren aldarrikapenak egin ziren. Krisi ekonomikoak jarraitzen zuenez, berriz ere grebak, manifestazioak eta errepresio gogorra egon ziren. Izan ere, autonomia estatutuen aldarrikapena egin zen, eta Gernikan onartu zen. Honen ondorioz, ezker abertzalearen haustura sortu zen.
Hauteskundeak eta Ezegonkortasuna
Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak egin ziren eta EAJ garaile atera zen; hala ere, hiru lurralde historikoen autonomia estatuaren prestakuntza hasi zen. Gorte legegileetarako hauteskunde orokorrak egin ziren, eta udal hauteskundeetan, aldiz, ezkerrak arrakasta lortu zuen hirietan. Ezegonkortasuna sortu zen, hortaz, ekonomia ahuldu zen eta horren ondorioz, UCD ere ahuldu zen. Orduan, krisi ekonomiko larria garatu zen.
Azkenean, Suárezek dimititu behar izan zuen eta Estatu kolpearen mehatxua agertu zen. Calvo Soteloren inbestidura hasi zenean, estatu kolpea eman zuten (1981eko otsailaren 23a).
Leopoldo Calvo Sotelo (1981-1982)
Honen inbestidura garaian, gizarte zibilaren atal gehienek demokrazia indartu zuten. Hala ere, liskar giroa ez zen batere baretu. Hainbat faktorek eragin zuten horretan:
- UCDren gainbehera.
- LOAPA legearen sorrera (Autonomia Prozesuaren Harmonizaziorako Lege Organikoa).
- Espainia OTAN erakundean sartzea.
- Estatu kolpearen erantzukizunak modu lausoan ebaztea.
Azkenean, hauteskunde orokorrak deitu ziren eta PSOEk irabazi zuen gehiengo osoz, Felipe González buru zela.