Espainiako Trantsizioa eta Euskal Herria (1975–1983)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 15,55 KB
Trantsizioa (1975–1982)
Noiztik nora doa trantsizioa? 1975etik 1982ra.
Zein arazo izan ziren? Krisi ekonomikoa, sektore inmobiliarioaren arazoak, oposizioan zeuden taldeek aldaketak azkar egin nahi izatea, eta hainbat talde armatu.
Zer gobernu buru zegoen Franco hil zenean? Carlos Arias Navarro.
Aldaketaren alde zegoen? Ez, frankismoaren aldekoa zen.
1976ko udaberria: Gasteiz eta Lizarrako gertaerak
Kontatu 1976ko udaberrian emandako gertaerak Gasteizen eta Lizarran.
Gasteizeko gertakariak: Martxoko greba orokorrean poliziak greban zeuden bost langile hil zituen, eta horrek tentsioa handia sortu zuen Gasteizen.
Lizarrako gertakariak: Karlisten artean bi jarrera zeuden: batzuk demokraziaren alde, beste batzuk frankismoan jarraitu nahi zuten. Karlisten eguna ospatzen ari zirela, Montejurra mendian, beste taldeko bi pertsona hil eta hainbat zauritu izan ziren. Inork ez zuen errudun onartu.
Zeinek ordezkatu zuen Arias Navarro? Adolfo Suárez-ek.
Nondik zetorren gobernu buru berria? Mugimenduko atal erreformazaletik zetorren politikari gaztea; aldaketaren alde agertu zen.
Erreforma politikoa eta amnistia
Zer suposatu zuen lehenengo amnistiak? Kartzelan zeuden eta delitu politikorik ez zuten preso politiko guztiak askatzea.
Berehala Erreforma Politikorako legea idatzi zuen.
Zertan oinarritzen zen lege hau? Alderdi politikoak legalizatzeko eta hauteskundeak demokratizatzeko.
Zeintzuk onartu zuten? Lehenengo gorteek onartu zuten azaroan, eta gero abenduan herritarren artean erreferenduma egin zen.
Noiz? 1976ko abenduaren 15ean onetsi zen erreferendum bidez.
Atochako atentatuak azaldu.
Atochako atentatua Falange taldeko pistoleroen egindakoa izan zen. Ultraeskuindarrak (aldaketen kontrakoak) Eskuin Muturreko abokatu komunisten bulegoetan sartu eta bertan zeuden lau abokatu eta beste pertsona batzuk hil zituzten.
Noiz legalizatu zuen Adolfo Suárez-ek Alderdi Komunista? 1977ko apirilean.
Noiz ospatu ziren lehen hauteskunde demokratikoak? 1977ko ekainaren 15ean.
Emaitzak komentatu.
UCD (Adolfo Suárez)
PSOE
PCE (Alderdi Komunista) (Santiago Carrillo)
Alianza Popular (AP) (Manuel Fraga Iribarne)
1977an krisi ekonomiko gogor batean geunden.
Zergatik? Petrolioaren prezioa asko igo zelako.
Moncloa eta krisiaren kudeaketa
Krisitik ateratzeko Moncloako akordioak sinatu ziren. Zein parte hartu zuten eta zer adostu zuten? Alderdi politiko guztiak, sindikatuak eta enpresarioak elkartu ziren eta neurri batzuk adostu zituzten krisia gainditzeko: inflazioa geldiaraztea (prezioak ez igotzeko neurriak), eta erreforma fiskala (zerga neurrien moldaketak).
Hauteskundeen ondoren sortutako legebiltzarrak komisio bat sortu zuen 1978ko Konstituzioaren zirriborroa idazteko. 1978ko abenduaren 6an erreferendum bat egin eta Konstituzioa onartu zen. Ze ezaugarri ditu 1978ko Konstituzioak?
Erregeak ahalmen mugatuak ditu.
Estatuak ez du erlijiorik babesten.
Herritarren eskubideak bermatzen dira.
Estatuak jabetza pribatuan eragina izan dezake herritarrei laguntzeko neurriak hartzeko.
Hainbat nazionalitatek autonomia estatutua lortzeko ahalmena izango dutela jasotzen du.
1978 eta ondorengo tentsioak
Urte honetan ere hainbat militarren estatu kolpe bat prestatzen saiatu ziren: "Galaxia operazioa". Antonio Tejero militarra lagun batzuekin elkartu zen Galaxia kafeterian, Madrilen, eta estatu kolpea prestatzen ari zirela harrapatu zituzten.
Konstituzioa onartu ondoren, 1979ko martxoan berriro hauteskunde orokorrak egin ziren. Hauteskunde horien emaitzak 1977koen antzekoak izan ziren.
Hilabete bat beranduago, apirilean, udal hauteskundeak egin ziren. Emaitzetan joera aldaketa bat nabaritu zen: UCDk 1979ko hauteskundeetan lortutako botoen erdia galdu zuen. Hiri nagusietan ezker joerako alderdiak indartsuago agertu ziren.
Urte horretan ere, hainbat lurraldek autonomia estatutua lortu zuten: Katalunia, Euskadi, Galizia, Nafarroa eta Andaluzia.
Autonomia ematerako orduan bi bide egon ziren, Konstituzioko artikulu desberdinen arabera.
Zeintzuk izan ziren? 151. eta 143. artikuluen aplikazioak.
Zertan bereizten ziren? Bi prozedura ezartzen zituzten autonomia lortzeko.
Ze lurraldek jo zuten 143. bidez? Katalunia, Euskadi, Galizia.
Ze lurraldek aukeratu zuten 151. bidez? Nafarroa eta Andaluzia.
Noiz dimititu zuen Adolfo Suárez-ek? 1981eko urtarrilaren 29an.
1981eko otsaileko estatu kolpea azaldu.
1981eko otsailaren 23an, legebiltzarrean gobernu-buru berria zein izango zen erabakitzen ari ziren bitartean, Guardia Zibilaren talde bat sartu zen, Antonio Tejerok aginduta. Valentziako Milans del Bosch jenerala altxatu eta tankeak kalera atera zituen estatu kolpeakideak laguntzeko asmoz. Kolpistek demokraziaren prozesua gelditu nahi izan zuten.
Gau hartan erregeak telebistan agertu eta erregimen konstituzionalaren alde mintzatu zen. Hori funtsezkoa izan zen kolpea gelditzeko.
Zein izango zen gobernu buru berri? Leopoldo Calvo-Sotelo.
Hainbat arazo eman ziren urte honetan: Koltza olioa eta Almería kasua. Biak azaldu.
Koltza olioa: Elikagai kontsumorako saldu zen olio toxiko baten partida batek intoxikazio masiboa eragin zuen herritarren artean, 20.000 pertsona baino gehiagori eraginez. Heriotzen kopuruak iturriaren arabera alda daitezke (kasu batzuetan 300 ingurukoak, beste batzuetan 2.500 ingurukoak agertzen dira).
Almería kasua: Hiru gazte errugabe ETAko kideekin nahastu eta Almerian Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu egin zituen, eta azkenik hil egin zituzten.
1982an Espainia NATOan sartu zen. Ze funtzioa zuen erakunde horrek? Estatu Batuen eta bere aliatuen defentsarako antolamendua zen.
Urte berean beste lege bat argitaratu zen: LOAPA. Zertan oinarritzen zen lege hau? Autonomia prozesuaren armonizazioaren inguruko Lege Organikoa (LOAPA) onetsi zen, autonomia erkidegoek dituzten botereen mugak kontrolatzeko, botereen banaketa orekatua mantentzeko.
Adolfo Suárez-ek alderdi politiko berri bat sortu zuen: Centro Democrático y Social (CDS).
Euskal Herriko puntuak eta gertakariak
Aipatu trantsizioaren ezaugarri nagusiak Euskal Herrian:
Krisi ekonomikoa.
Elizaren eraginaren jaitsiera.
Giro nazionalista handia.
Kaleetan gatazka ugari: hilketak, istiluak...
Alderdi politiko eta sindikatuak
Identifikatu eta izendatu zeintzuk ziren estatu-mailakoak eta zeintzuk bakarrik Euskal Herrikoak.
Alderdi estatalistak:
- Zentro-eskubian: AP eta UCD.
- Ezkerrean: PSOE-PSE, PCE-EPK, EMK, LKI eta ZUTIK. Gaur egun BILDU-rekin loturak partekatzen dituzten hainbat talderekin.
Alderdi nazionalistak:
- EAJ-PNV eta EA. (Gaur egun batzuek BILDU sisteman agertzen dira).
- EE eta PM.
- HASI, LAIA, ANV eta ESB.
Noiz legalizatu zuten ikurrina? 1977ko urtarrilean.
Zeintzuk izan ziren emaitzak 1977ko hauteskundeetan Euskal Herrian (Nafarroa barne)?
1. EAJ-PNV
2. PSOE
3. UCD → Nafarroan irabazi zuen
4. EE (Euskadiko Ezkerra)
ETA M inguruko alderdiak ez ziren hauteskundeetan sartu; abstentziora deitzen zuten.
Euskal kontseilua:
Noiz? 1978ko urtarrilean osatu zen.
Helburua? Euskaldunei ziurtatzea erakunde propioak izango zituztela.
Zeintzuk osatu zuten? 1977an egin ziren hauteskundeetako hautagai eta hautatuak osatu zuten; legebiltzarkideak.
Ze boto mota eskatu zituzten bakoitzak 1978ko errereferenduma aurrean? Jokabide desberdinak izan ziren; batzuek Konstituzioaren aldeko botoa eskatu zuten, beste batzuk kontra edo abstentziora deitu zuten, arrazoiak azalduz.
Ze emaitzak eman ziren Euskal Herrian? Gipuzkoa eta Bizkaian botoen %50era iristeko zailtasuna egon zen. Nafarroan eta Araban abstentzioa handia izan zen.
1979ko hauteskundeak eta ondorioak
1979an bi hauteskunde egin ziren: martxoan orokorrak eta apirilean udal hauteskundeak.
- Martxoan, EAJ-PNV izan zen irabazlea, eta Herri Batasunak bere lehen parte-hartzea izan zuen; 170.000 boto lortu zituen.
- Apirilean, EAJ-PNVk hiru hiriburuetan eta hiru Foru Aldundietan gehiengoa lortu zuen. Hiri nagusietan PNVk irabazi zuen.
1979ko udan euskal autonomia negoziatu zen. Noiz egin zen erreferenduma? 1979ko urriaren 25ean.
Ze izan ziren alderdi desberdinen planteamenduak? PNV, PSOE, UCD, EE eta PCE aldeko botoa eskatu zuten; AP kontra zegoen; HBk abstentzioa sustatu zuen.
Ze adostu ziren? Negoziazioak UCD eta EAJ-PNVren artean eman ziren. Parte-hartzea %60koa izan zen, baiezkoa %90 eta ezezkoa %5 ingurukoa.
Ze ezaugarriak izango ditu euskal autonomia estatutuak? Ahaldun handiak izango dituzte hezkuntza, osasun arloa, Ertzaintza, kontzertu ekonomikoak, eta euskara garatzeko gaitasuna hezkuntzan, irratian eta telebistan.
1980 eta lehen Eusko Legebiltzarra
1980an lehen euskal legebiltzarra egiteko hauteskundeak egin ziren martxoan. Aurretik erabaki zen zein izango zen legebiltzarraren egoitza eta probintzia bakoitzean zenbat legebiltzarkide aukeratuko ziren.
Erabaki zen probintzia bakoitzak legebiltzarkide kopuru berdina izango zuela (25), eta Gasteiz izango zela Erkidegoaren hiriburua.
Lehen gobernuaren lehendakaria izan zen Carlos Garaikoetxea.
1982 eta 1983an eman ziren gertaerak:
1982: ETA PM disolbatu zen eta EITB eta Ertzaintza sortu ziren.
1983: Prozesu politikoa amaitu zela esan da Lurralde Historikoen legea onetsi zenean, eskubide historikoak eta Foruak probintziari emandako ahalmenak zehaztu zirenean.
ETAren banaketa eta biolentzia
Gai zara desberdintzeko ETA M eta ETA PM? Bai.
Zertan bereizten ziren?
- ETA M: Antzinako norabide bateko taldeak; organizazio armatuaren elementuak gailentzen ziren.
- ETA PM: Indar politikoagoa bilatzen zuen bidea; elementu politikoak azpimarratzen ziren.
Zein alderdi politikoa ordezkatzen zuen bakoitzak?
- ETA M: Herri Batasuna.
- ETA PM: Euskadiko Ezkerra.
Noiz desagertu ziren bakoitza?
- ETA M: 2018 (desarmatzearen eta desagerpenaren faseetan).
- ETA PM: 1982 inguruan desagertu zen.
Biolentzia urte horietan Euskal Herrian: Datuak: biolentzia ugari, ETAren ekintzak, talde paramilitarrek egindako atentatuak, istilu ugari eta aurrez aurreko enfrentamenduak.
Historiaurreko galdera eta egoera (Gerra Zibilak ondorengo garaia)
Zergatik gobernu frantsesak ez zuen onartu euskal gobernuak eskatutako laguntza II. Mundu Gerraren hasieran? Frantziak nahiago zuen Espainia frankistarekin harreman txarrik ez izatea eta neutraltasun gehiago mantentzea.
Zeinek gidatu zuen euskal oposizioa urte hauetan? José Antonio Aguirre (Jose Antonio Agirre), Euskal Gobernuaren lehendakaria.
Zeintzuk sinatu zuten Baionako Hitza, noiz eta zergatik?
1945eko martxoan EAJ-PNV, ANV, euskal sozialistak, komunistak, anarkistak, errepublikanoak eta sindikatuak (UGT, ELA eta CNT) bildu ziren eta Baionako Hitza sinatu zuten. Francoren aurkako batasuna bilatu zuten, Errepublika eta Euskal Gobernuaren aldeko irudia emateko.
Zergatik egin zuten 1956an Euskal Kongresu Mundiala? Hogei urte lehenago osatutako Lehen Euskal Gobernua gogoratzeko eta batasuna indartzeko.
Ze arazoekin aurkitu zen 40eko hamarkadan euskal industria?
- Lehengaiak eta energia lortzeko zailtasunak, isolamenduagatik.
- Industrian eskulan falta; jende askoren atxiloketa edo erbesteratzea zailtasunak eragin zituen.
1960ko hamarkadan izandako garapen ekonomikoa bultzatu zuten faktoreak:
- Eskulan asko, atzerriko langileak etorri ziren.
- Inbertsio handiak.
- Atzerritik enpresak kapitala jarri zuten.
- Espainiako gobernuak diru laguntzak eman zituen.
- Enpresario pribatuen inbertsioak.
- Politika ekonomikoa babespean egon zen.
Garapen industrialak sortutako desorekak:
- Izugarrizko kontzentrazio industriala Bizkaian eta Gipuzkoan.
- Industriaren menpekotasun handia.
- Lehiakortasun eskasa zen arlo batzuetan.
- Ingurumen kutsadura.
- Energia kontsumo handia.
1947ko greba azaldu.
Francoren kontra egindako lehen greba nagusiak atzerrian egoen euskal gobernuaren indarrak bultzatuta egin ziren. Hiru greba nagusi izan ziren: urriaren 25ean (aberri eguna), apirilaren 14an (errepublika eguna) eta maiatzaren 1ean (langile eguna). Grebak amaitzeko Francok enpresarioei langileak botatzea eskatu zien; enpresario askok ez zituzten langileak botatzen, lan-indarra horma-hutsak biltzen zelako.
Euskal Elizaren papera 60eko hamarkadan azaldu.
1960. urtean euskal apaizen talde batek salaketa dokumentu bat sinatu zuen, Euskal Herriaren egoera eta erregimenaren aurkako aldaketak eskatzeko. Kontzilioa Vatikanoko II.ak ere eragin handia izan zuen elizaren jarreran; justizia eta eskubideen aldeko apustuak nabarmendu ziren. Frankismoaren azken urteetan apaizen jarrera borrokalariagoa agertu zen, bereziki apaiz euskaldunen aldetik.
ETAren sorrera eta eboluzioaren data nagusiak azaldu, bakoitzean gertaera nagusiak aipatuz:
- 1952: Bilbon, Deustuko Unibertsitateko ikasle talde batek EKIN mugimendua sortu zuen.
- 1959: Harremanak EAJ-rekin apurtu eta Euskadi Ta Askatasuna izena hartu zuten.
- 1965: Ideologi aldaketa; helburua sozialismora iristea zen.
- 1966/1967: ETA barruan bi norabide bereizten hasi ziren.
ETA NAZIONALISTA: Nazionalismoaren alde, independentzia lortzea helburu, horretarako armak erabil zitzakeen.
ETA SOZIALISTA: Sozialismoaren alde, independentziak bigarren mailan zeukan garrantzia, herri mobilizazioen bidez helburuak bilatzen zituzten.
- 1968: Lehen enfrentamendua ETAkide eta Guardia Zibilaren artean: Guardia Zibila Jose Antonio Pardines izeneko kide baten hilketan aritu zen eta Txabi Etxebarrieta ETAkidea hilda geratu zen.
- 1969: ETAren lehen hildakoa: Melitón Manzanas.
Burgoseko prozesua: Noiz eta zer gertatu zen?
1970ean gobernuak Burgoseko gerra kontseilua antolatu zuen ETAko 16 kideen kontra, Manzanasen hilketa eta beste hainbat gertakari leporatuta. Heriotza zigorrak jarri zituzten, eta horren aurka protestak garaiz egin ziren Euskadin eta estatu mailan. Azkenean Frankok heriotza zigorraren erabilera murriztu eta bizitza osorako espetxe zigorrak ezarri zituen.
Noiz hil zuten Carrero Blanco? 1973ko abenduaren 20a.