Espainiako Trantsizioa: Konstituziotik Demokraziara

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Estatuaren Eskumen Ekonomikoak

Estatuak jabego pribatua eta merkatu librea aintzat hartzen zituen, baina ekonomia eredu horrek bizitza ekonomikoan esku hartzeko ahalmena onesten zion Estatuari, bai eta desjabetzeak egitekoa ere, beharrezkoa izatekotan.

Autonomia Erregional eta Nazionala

Konstituzioak erregio eta nazionalitateen boterea berrezarri nahi izan zuen, autonomiaren aldarrikapen historikoari kasu eginez. Bigarren Errepublikak aintzat hartutako "nazionalitate historikoak" -Katalunia, Euskadi eta Galizia- ez ezik, eskaera Konstituzioan xedatutako prozedurari jarraituz egiten zuten erregio guztiek izan ahalko zuten euren Gobernua.

Estatu Berriaren Bilakaera

Konstituzioa onartu ondoren, hauteskundeak 1979ko martxoan izango zirela iragarri zuen Suarezek. Emaitzak 1977ko hauteskundekoen berdintsuak izan ziren, eta UCDk irabazi zuen berriro.

Hauteskundeak irabazi ondoren, udal-hauteskundeei aurre egitea izan zen Suarezek osatutako gobernuaren lehenengo erronka. 1979ko apirilaren 3an, UCD izan zen berriro boto gehien jaso zituen alderdia, baina PSOEri emandako botoak aurrekoetan baino askoz gehiago izan ziren, eta PCErekin ituna eginez, hiri garrantzitsuenetako alkategoak kendu zizkion UCDri.

Udaletako boterearen eta Estatukoaren artean nabarmendu zen kontraesan horrek ez-egonkortasun politiko ikaragarria ekarri zuen. Horri egoera ekonomiko larria, terrorismoaren gorakada, UCDko barne-borrokak eta Felipe González PSOEko liderraren oposizio gogorra erantsi behar zitzaizkion.

Azkenean, Suarezek babes nahikorik ez zuelarik dimisioa aurkeztu zuen 1981eko urtarrilean. Suárez ordezteko UCDek Leopoldo Calvo Sotelo aurkeztu zuen. 1981eko otsailaren 23an, diputatuen ganbaran Calvo Soteloren inbestidura bozkatzen ari zela, Tejero koronelak Guardia Zibilaren destakamendu batekin indarrez sartu eta diputatuak bahitu zituen, estatu-kolpea emateko asmoz. Altxatu ziren militarrek, erregea eta armada guztiaren babesa lortzea espero zuten. Baina horrela ez izatean, estatu-kolpeak porrot egin zuen.

Calvo Soteloren izendapenak ez zuen UCDren gainbehera geldiarazi. Calvo Sotelok Espainia NATOan sartzea lortu zuen. Gutxiengoarekin gobernatzeko zailtasunak zituenez, Calvo Sotelok hauteskunde aurreratuak deitu zituen, 1982ko urrirako. Hauteskunde horietan PSOEk lortu zuen gehiengoa eta horrekin amaitutzat jotzen da trantsizioa, eta baita, Espainiako sistema demokratiko berriaren sendotze-prozesua ere.

Entradas relacionadas: