Espainiako Trantsizioa, Ongizatea eta Ekonomia Jarduera

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

Espainiako Trantsizioa eta Demokrazia

Franco jeneralaren diktaduratik demokraziarako denbora tarteari trantsizioa deitzen zaio. Hori guztia konstituzio batean idatzi zen. 1978ko abenduan, Espainiako egungo konstituzioa berretsi zuten herritarrek, erreferendum bidez. Funtsezko lege horrek autonomia-erkidegoetan eratzeko eskubidea aitortzen die. Konstituzioaren 2. Kapituluaren arabera, ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko komunak dituzten erregioak erakunde autonomotan eratu zitezkeen. 17 autonomia erkidegoak.

Autonomia Erkidegoen Eraketa eta Funtzionamendua

Autonomia-estatuek autonomia-erkidego bakoitza zuzentzen duten erakunde, arau eta eskuduntzak biltzen dituzte. Autonomia-erkidegoaren autogobernu-erakundeak osatzen dute:

  • Biltzarrak edo parlamentuak
  • Presidenteak
  • Gobernuak edo kontseilua

Ongizate Maila Espainian

Ongizate maila adierazle desberdinak:

Hezkuntza

Espainian, derrigorrezko hezkuntza 6 urteetatik 16 urteetara doa, baina 3 urteetatik da doakoa. Azken hamarkadetan, ia erabat desagertu da analfabetismoa, eta oso handitu da unibertsitate mailako ikasleen kopurua.

Osasuna

1986tik, herritar espainiar guztiek dute osasun publikoa modu libre eta doakoan erabiltzeko eskubidea.

Bizi-Itxaropena eta Kontsumoa

Bizi-itxaropena munduko altuenetakoa da. 65 urtetik gorakoen kopurua nabarmen handitu da. Errenta-mailak handitu ahala, familien kontsumo-mailak ere handitu dira.

Ekonomia Jarduera

Ekonomia-jarduera gizakien beren beharrak asetzeko egiten dituzten jardueren multzoa da. Hau da, jendeak behar edo nahi dituzten ondasunak ekoiztea eta zerbitzuak ematea du helburu. Behin ondasunok ekoiztu ondoren, banatu eta saldu egin behar dira. Ondasunak ekoiztea natura-baliabideak, teknika eta lana elkartzea da, jendeak kontsumitzen dituen ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko.

Ondasunak: Kontsumoa vs. Ekoizpena

Bi mota:

  • Kontsumo-ondasunak: arropak, altzariak, oinetakoak eta abar.
  • Ekoizpen-ondasunak: kontsumo-ondasunak ekoizteko erabiltzen diren makinak, erremintak etb.

Zerbitzuen Ekoizpena

Zerbitzuak ekoizteko, bitartekoak sortu eta antolatu behar dira; osasuna, garraiobide publikoa eta informazioa bermatzeko, adibidez, ospitaleak, garraio-sareak eta telebista-kateak sortu eta antolatu behar dira.

Entradas relacionadas: