Espainiar Estatuko Hiri Sistema
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB
Espainiar Estatuko Hiri Sistema
Irudi-mapak Espainiar estatuko gaur egungo hiri sistemaren antolaketa irudikatzen du. Estatu bateko hirien arteko erlazio-maila adierazten du, eta neurri demografikoa (biztanle-kopurua), eragin-esparrua, funtzioak eta kokapenaren araberako sailkapena agertzen du.
Karratuak, zirkuluak, lerroak eta koloreak erabiltzen dira hirien hierarkian duten papera eta loturak islatzeko.
Hirien Hierarkia
Espainiar estatuko hiriak biztanleriaren, funtzioen eta eraginaren arabera hierarkizatzen dira:
- Metropoliak
- Hiri ertainak
- Hiri txikiak
Metropoliak
Madril eta Bartzelona (karratu gorriak) nazioko metropoliak dira. Madrilek du biztanle-kopururik handiena eta lotura estua du ondoko hiri ertainekin. Bartzelonak lotura handiagoa du Mediterraneoko ardatzean zehar kokatutako hiriekin.
Eskualde-metropoliak (karratu urdinak) Bilbo, Zaragoza, Valentzia, Malaga eta Sevilla dira. 1,5 milioi eta 500.000 arteko biztanleria dute eta zerbitzu espezializatuak eskaintzen dituzte.
Eskualdez azpiko metropoliak (karratu berdeak) periferian daude, 500.000-150.000 biztanle dituzte. Adibide garbia Gasteiz eta Donostia dira.
Hiri Ertainak eta Txikiak
Hiri ertainak (puntu berdeak) 200.000-50.000 biztanle dituzte. Espezializazio gutxiko garraio- eta administrazio-zerbitzuak eskaintzen dituzte (adibidez, Irun).
Hiri txikiak (borobil zuriak) 50.000 biztanletik behera dituzte eta zerbitzu gutxi eskaintzen dituzte (adibidez, Tolosa, Beasain).
Desoreka eta Etorkizuneko Erronkak
Hiri-hierarkian desoreka nabaria da. Hiri nagusienak periferian kokatzen dira eta barrualdea nahiko hutsik dago, Madril salbu. Madril, hiriburu gisa, erdialdean kokatuta dago, denen arteko lotura egiteko asmoz. Barrualdeak ez du beste guneetako industrializazio-maila izan, eta horrek populazioa gune nagusietara joatea ekarri du.
Estatuaren erronka desoreka hori iraultzea da, Espainiaren potentziala eta lurralde-hedadura aprobetxatuz. Industria 3.0aren abantailak (etxetik lan egiteko aukera) erabili behar dira periferiaren eta hiriburuaren arteko, eta barrualdeen arteko ezberdintasunak orekatzeko.