España
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB
8. TESTUA. JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)
Sarrera: Testu hau “Oligarquía y Caciquismo” obratik atera da. Obra honen idazlea Joaquin Costa izan zen eta bertan, Cánovas del Castillok ipiniko sistemaren funtzionamendurako mekanismoak salatzen ditu, hala nola, caciquismoa eta hauteskundeen faltsutzea.
Testuaren analisia: Esan dezakegu, Joaquin Costaren ustez, sistema murriztuta eta mugatuta zegoen hiru elementuetan. Lehenik eta behin, oligarkak zeuden, aberatsak, boteretsuak eta arrakastatsuak ziren. Bigarren maila batean, caciqueak kokatzen ditu Costak, Herrialdeko probintzia guztietan banandurik, manipulatzen dute bizitza soziala, ekonomikoa eta politikoa dio Joaquinek. Horretaz gain, gobernuarekin bitartekari lanak ere egiten zituzten caciqueek. Eta hirugarren mailan, gobernadore zibilak daude, komunikazioa eta erlazioak mantentzeko arduradunak ziren.
Hala eta guztiz ere, caciqueak eta oligarkiak batzen ziren eta multzoak eratzen zituzten, alderdi politikoak deiturikoak, hain zuzen ere. Joaquin Costaren ustez, ezin izan zen talde hauei alderdiak deitu, zeren eta ez zuten nazioari errepresentatzen. Are gehiago, Joaquinen ustez, oligarkak eta caciqueak boterea lortu zuten indarraren bitartez eta hauen ondorioz, sufragioa eta hauteskundeak faltsutzen zituzten herriaren botoari laga eginez.
Azterketa historikoa: Esan beharko dugu, 1874. Urtean, Paura jeneralaren pronuntziamendu militarra eta Martínez Camposenak, Alfonso XII.a errege proklamatu zutela, Antonio Canovas del Castilloren laguntzarekin. Horrela hasi zen berrezarkuntza, 1923. Urtera arte iraunduko zuena, hain zuzen ere. Izan ere, Canovasen sistema hau bi urratsetan oinarrituko zen, 1876ko Konstituzioan eta alderdien txandakeetan. Alde batetik, Canovasen sistema kontserbakorra eta bestetik, sagastaren sistema. Modu honetan, hauteskundeen emaitzetik kanpo, gobernatzea tokatuko zaion alderdiak, garaipen elektorala segurua zeukan. Hau, bakarrik posible izan zen caciquismoarengatik. Mendearen amaieran, sistema krisialdi batean murgildu egin zen. Alde batetik, 1898ko desastre koloniala eta militarra eta beste aldetik, nazionalismo periferikoak eta langileen mugimenduak izan ziren krisialdi honen arrazoiak, besteak beste