Esparteroren Erregeordetza eta Hirugarren Gerra Karlista

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Maria Kristina abdikatu ondoren, Espartero progresistak Isabel II.aren erregeordetza hartu zuen. Erregeordetzan, foruak marko konstituzional berrian sartzearen gaiak aldatu zituen. 1841eko abuztuan emandako "hitzarturiko legearen" arabera, Nafarroak erresuma izaera galdu zuen, aduanak kostaldera itzuli ziren eta Espainiako eskubide konstituzional judizialak eta hauteskunde sistema onartu zituen. Esparterok foru baimena kendu zuen (aduanak eta zergak estatuaren menpe geratu ziren). Lege honek ez zituen foruak erabat deuseztatu, gai militarrak eta fiskalak oraindik mantentzen baitzituen. Esparterok politika pertsonalista jarraitu zuenez, bere alderdikoek bizkarra eman zioten eta 1843an erbestera alde egin behar izan zuen.

Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876)

Espartero erbesteratu ondoren, Isabel II.ak tronua eskuratu zuen 13 urterekin. Alderdi liberal moderatuek zuten boterea ia erregealdi osoan, 1854-56an progresistak egon ziren garaia izan ezik. 1844-54 eta 1846-49 bitartean Katalunian eta Levanten gerrilla moduko altxamenduak gertatu ziren, eta batzuek Bigarren Gerra Karlista bezala hartzen dituzte.

1868ko iraultzaile demokratiko eta antiklerikalak gobernura iritsi zirenean, "La Gloriosa"ren bitartez estatu laikoa ezarri zuten, eta Euskal Herriko herritarrek sentimendu erlijiosoaren aurkako atentatu gisa hartu zuten. Katolizismoaren defentsa Hirugarren Gerra Karlistaren hasiera izan zen. Euskal Herriko biztanleriaren zati handi bat liberalismoaren, katolizismoaren eta foruen aurka zegoela pentsatzen hasi zen.

Gerraren Garapena

Hirugarren Gerra Karlista 1872ko apirilean hasi zen, Amadeo errege zela. Euskal Herriko karlistek Serrano armadari aurre egin zioten. Orokietako batailaren porrotaren ondoren, maiatzaren 24an tregoa sinatu zen Zornotzan. Karlistek armak uztearen truke, Serranok amnistia emango ziela agindu zuen, baina denbora gutxira karlistek berriro ere armak hartu zituzten. 1873tik aurrera, gerrillen taktikari esker, karlistek Hego Euskal Herria eta Katalunia eraso zituzten, eta Euskal lurraldeak euren menpe geratu ziren, hiriburuak izan ezik. 1874an Bilbo erasotu ondoren, karlistek atzera egin behar izan zuten. Alfontso XII.a agertu zenean, foruzale kontserbadore askok Karlos VII.aren alde egoteari utzi zioten, "alfonsinoak" bihurtuz. 1876an Lizarra erori ondoren, liberalek garaipena lortu zuten eta Karlos VII.ak Frantziara ihes egin zuen. Ondorioz, Cánovasen gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876ko uztailaren 21ean. Bere izaera negoziatzaileari esker, euskal liberalen eskaerak kontuan hartuta, bi urte geroago, 1878ko otsailaren 28an, Kontzertu Ekonomikoak onartu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat.

Entradas relacionadas: