Estatistika Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,33 KB

Definizioak

Estatistika: Aztergarria den egoera edo populazio batetik datuak jaso, antolatu, aztertu eta interpretatzen dituen matematikaren atala.

Estatistika Grafikoa: Aldagai estatistiko baten aldaeren maiztasunak irudikatzeko erabiltzen den baliabidea.

Gertakariak

Ezinezko Gertakaria: Inoiz gertatzen ez den eta sekula egiaztatzen ez den gertakizuna.

Gertakari Segurua: Lagin espazioko gertaera bakarra.

Gertakaria: Zorizko esperimentu batean gauzatu edo jazo daitekeen emaitzetako bakoitza.

Gertakari Elementala: Emaitza sinpleagotan deskonposatu ezin daitekeen gertaera.

Gertakari Osatua: Gertakari elemental jakinen bilduma.

Neurriak eta Parametroak

Heina: Datu multzoaren zabalera adierazten duen parametro estatistikoa edo neurria.

Lagin Estatistikoa: Populazioaren azpiatala.

Lagin Adierazgarria: Populazioaren ezaugarriak proportzio berean baina kopuru txikiagoan mantentzen dituen azpimultzoa.

Lagin-Espazioa: Bilduraz osatutako gertaera.

Maiztasun Absolutua: Aldagai estatistiko baten aldaeretako bakoitzean agerpen kopurua / Populazio batean aztertzen den aldagai estatistiko baten balio edo modalitate bakoitzak hartzen duen elementu kopurua.

Maiztasun Erlatiboa: Maiztasun absolutuaren eta populazioaren arteko proportzioa.

Maiztasun Metatua: Balio baten eta bere balio txikiagoak diren balio guztien maiztasun absolutuen batura.

Maiztasun Erlatibo Metatua: Balio batek eta bera baino txikiagoak diren balioek erakusten dituzten maiztasun erlatiboen batura.

Maiztasun Taula: Populazio edo lagina aztertzerakoan, aldagai estatistikoaren aldaeren agerpenak jasotzen dituen taula.

Moda: Aldagai estatistiko kuantitatibo batek aztertutako populazioan edo laginean har ditzakeen balioen artetik maiztasun handiena duena.

Mediana: Datu multzoak txikitik handira ordenatuta erdigunean kokatutako balioa. / Datu multzoaren zenbakien segidaren erdigunean kokatutako balioa.

Populazio Estatistikoa: Azterketa estatistiko bat egiten ikertuko diren ezaugarriak dituzten elementu guztien multzoa.

Parametro Estatistikoa: Datu multzo bat laburbiltzeko eta aztertzeko egiten den kalkulu objektiboa.

Probabilitatea: Gertakari batek jasotzeko duen erraztasunaren zenbakizko adierazpena.

Sarrera Bikoitzeko Taula: Bi aldagai desberdinak erlazionatu eta haien dagozkion maiztasunak gurutzatu egiten dituen taula.

Sakabanatze-Neurria: Datu multzo baten hedadura adierazten duen parametro estatistikoa.

Zorizko Esperimentua: Ausaz gertatzen diren fenomenoak.

Zorizko Esperimentu Osatua: Esperimentu bakun bat baino gehiagoz osatutako zorizko esperimentua.

Ziurgabetasun Egoera: Ziurtasun osoarekin aurretik zer gertatuko den esan ezin den egoera.

Zentralizazio Neurria: Datu multzoa balio bakar batean laburbiltzen duen parametro estatistikoa.

Aldagaiak

Aldagai Estatistikoa: Aztergarria den ezaugarrietako bakoitza / Populazioan aztertu nahi dugun ezaugarria.

Aldagai Estatistiko Kuantitatiboa: Populazio bateko elementuak erakusten duten ezaugarri neurgarria edo zenbakarria.

Aldagai Estatistiko Kuantitatibo baten Balioa: Aldagai estatistiko kuantitatibo baten aldaeretako bakoitza.

Aldagai Kuantitatibo Diskretua: Bere aldaerak multzo mugatu batekoak dituen aldagai kuantitatiboa.

Aldagai Estatistiko Kuantitatibo Jarraitua: Infinitu balio har ditzakeen aldagai kuantitatiboa.

Aldagai Estatistiko Kualitatibo baten Modalitatea: Aldagai estatistiko kualitatibo baten aldaeretako bakoitza.

Aldagai Estatistiko Kualitatiboa: Egoera edo populazio baten nolakotasuna adierazten duen ezaugarria.

Batezbestekoa: Populazio baten balioen batura batugaien kopuruarekin zatidura lortzen duen parametro estatistikoa.

Entradas relacionadas: