Estatu Batuak eta Errusia: Munduko Potentziak
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,98 KB
Estatu Batuak Munduko Potentzia
Politika
Eragin handia dute nazioarteko erakundeetan (NBE). Munduko eskualde guztietako politikan pisu handia dute eta edozein tokiko gatazketan parte hartzen dute.
Arlo Militarra
Munduko armadarik boteretsuena dute eta teknologia aurreratuena.
Ekonomia
Estatu Batuek munduko ondasunen %20 baino gehiago ekoizten dute. Multinazionalek, hala nola Google, Apple, General Electric, Amazon, Microsoft, Facebook edo Exxon-Mobil, munduko ekoizpenaren eta merkataritzaren zati handiena kontrolatzen dute.
Kultura
Anglo-saxoiarra mundu mailako kulturarik ezagunena da. Zineak eta telebistak eragin handia dute, adibidez, Gabon Zuriak, Super Bowl edo Halloween. Ingelesa nazioarteko hizkuntza nagusia da, 400 milioi pertsonentzat lehen hizkuntza eta 70 herrialdetan ofiziala. 1000 milioi pertsona inguru gai dira ingelesez komunikatzeko. Interneteko orrialdeen %57 ingelesez daude.
Hezkuntza eta Ikerketa
Munduko unibertsitate eta ikerkuntza zentro ezagunenak eta aurreratuenak dituzte, besteak beste MIT, Harvard eta Yale. Bertako enpresek eta unibertsitateek zientziaren nondik-norakoak zehazten dituzte.
Errusia: Estatu Handia
Demografia
Munduko estadurik handiena da, 17 milioi km2 eta 140 milioi biztanle inguru.
Politika
Komunismoaren ondoren, kapitalismorantz eta demokraziarantz doan aldaketa prozesuan dago. Hala ere, egoera zalantzagarria da arazo ekonomiko, sozial eta politiko larriengatik. Giza eskubideen bortxaketa ugari salatzen dira, eta LGTBIQ+ pertsonek diskriminazioa eta abusuak jasaten dituzte.
Ekonomia
Ekonomia ahula izan arren, nazioartean eragin handia du, batez ere bere armadagatik eta lurralde eslaviarretan duen eraginagatik. Munduan BPGari dagokionez 12. herrialdea da. Ekonomia gasaren eta petrolioaren esportazioan oinarritzen da. Elektronikan, telekomunikazioetan eta industria kimikoan nazio boteretsua da.