Estatu Eredu Nagusiak eta Sozialismo Motak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Estatu Eredu Nagusiak

Estatu Liberala

Estatu modernoak hartu zuen lehenengo forma Erregimen Zaharretako monarkia absolutista izan zen: gobernu forma horretan, errege-erregina subiranoa zen, eta bere hitza, legea.

Liberalismo politikoa eta liberalismo ekonomikoa

Liberalismoa, hasieran, berme konstituzionalak eta gizabanakoaren eskubideak aldarrikatzeko sortu zen, absolutismoaren aurrean askatasuna defendatzeko. Baina ekonomia antolaketari buruz doktrina bihurtu zen berehala. Bi adiera biltzen ditu:

  • Liberalismo politikoa: liberalismo politikoak gizakiak aske izan behar direla erlijio, ekonomia eta politikako gaietan aldarrikatzen du, eta horretarako mugak eta kontrolak ezartzen dizkio estatuaren botereari.
  • Liberalismo ekonomikoa: doktrina honen arabera, gizabanakoen arteko harreman merkantiletan Estatuak ez luke esku sartu behar. Estatu liberalaren teorilari ekonomiko nagusia da Adam Smith.

Estatu liberalaren mekanismo politikoak

Botere-gehiegikeriak ez egoteko, tradizio liberalak hainbat tresna erabili zituen:

  • Konstituzionalismo: konstituzioaren erabilera.
  • Herritarren partaidetza: botere politikoa elkarrekiko independenteak diren hiru esparru ezberdinetan banatzen da: botere legislatiboa, betearazlea eta judiziala.
  • Herritarren partaidetza: herritarren botereen funtzionamenduan parte hartzea, hainbat mekanismoaren bidez: kargu publikoen hautaketa, goragoko instantzia batera jotzeko eskubidea, justizia-auzitegietako zinpeko epaimahaia eta hauteskundeak, erreferendum-ak… Estatu liberalaren gaineko ideien garapena demokrazia ekarri zuela esan daiteke.

Estatu sozialista

Tradizio liberalaren ardatza gizabanakoen askatasuna da.

taula

Hainbat sozialismo mota

  • Sozialismo iraultzailea edo komunismoa: sozialismoaren ikuskera honek Karl Marxen ideiak ditu oinarri eta Lenin izan zen bere jarraitzaile nagusienetako bat. Komunismoaren arabera, estatu liberala klase menderatzilearen zerbitzura dagoen tresna da. Helburu nagusiak merkatua ezabatzea eta ekoizpen bideak sozializatzea, jabetza pribatua deuseztatzea eta ondasunen birbanaketa berdinzalea.
  • Sozialismo erreformista edo sozialdemokrazia: Ferdinand Lassale eta Eduard Bernstein. Estatuak jarduera ekonomikoan esku hartzearen aldekoa da, baina, komunismoak ez bezala, ez du uste estatuaren oinarri demokratikoak eta liberalak hautsi behar direnik.
  • Sozialismo libertarioa edo anarkismoa: anarkismoak aginte oro ezabatzea du helburu, askatasun eta berdintasun osoan oinarrituriko gizartea eraiki nahi baitu.

Entradas relacionadas: