Estatu Frankistaren Sorrera Gerra Zibilean

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Francoren Gorakada Buruzagitzara

Matxinatuen aldean bilakaera politikoa oso desberdina izan zen. 1936ko uztailaren 20an Sanjurjo jenerala hil zen, eta horren eraginez, Francok indarra hartu zuen mugimenduaren barruan. Gainera, 1937ko ekainean Mola jenerala hil zenez ere, hurrengo hilabeteetan, Francok Estatu Berriko burutza politikoa eta militarra lortu zituen.

Orientazio Politiko Berria

Hegoaldean altxamendua “Gora Errepublika!” oihukatuz egin zen; hala ere, orientazio berria hartu zuen, Francok bandera gorria eta horia aukeratu eta “Gora Espainia!” oihuari ofizialtasuna eman zionean. CEDAri zegokionez, Gil-Roblesek pozik egin zuen bat altxamenduarekin, eta Francoren aginduetara jarri zen. Molak, bestalde, Alfontso XIII.aren semeari, Don Joani, ez zion bere lerroan egoten utzi. 1937ko otsailean, Errege Martxa ezarri zuen nazio-gorazarretzat.

Alderdi Bakarraren Sorrera (FET y de las JONS)

1937ko apirilean, Dekretu baten bitartez, falangistekin Salamancan istilu batzuk izan ondoren, jeneral gorena alderdi bakarraren nazio buruzagi bihurtu zen, Falange Española Tradicional y de las JONS izenarekin. Errepublikaren aurkako espainol guztiak bertan biltzeko sortu zen.

Lehen Gobernua eta Botere Osoa

1938ko urtarrilean Estatu Berriko lehenengo Gobernua eratu zen. Urte horretatik aurrera, botere osoa Francoren kuartel nagusian egon zen. Francoren lehenengo Gobernua indar kontserbadoreen bilketa izan zen, eta indar horiek, tradizionalistek, falangistek eta, batik bat, militarrek osatzen zituzten. Gerra legitimatzeko prozesua osatzeko, apezpikutza espainolak, 1937an gutun kolektiboa bidali zien katolikoei, gerraren erlijio izaera azaltzeko.

Frankismoaren Definizioa eta Ideologia

Frankismoa Franco jeneralak Gerra Zibila irabazi ondoren ezarritako erregimenari historian eman zaion izena da. Unearen arabera, izenondo hau edo bestea jarri ahal zaio, baina Francok aginte guztiak bere esku izan zituela eta, nahi izan zuenean, mugatu egin zituela ahaztu gabe. Espainian beste ezein gobernarik ez du inoiz ere halako aginte handirik izan, eta, gainera, “Jainkoaren eta Historiaren aurrean” baino ez zuen erantzunkizunik.

Francok muturreko pentsaera nazionalkatolikoa izan zuen; horrek bere erlijio-fundamentalismoa eragin zuen, baita bera Jainkoak Espainia salbatzeko hautaturiko gizon probidentziala izatearen ustea ere.

Entradas relacionadas: