Estatu Konstituzionala: Oinarriak, Eskubideak eta Auzitegia
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB
Estatu Konstituzionala: Oinarri Juridiko-Politikoak
Estatu konstituzionalaren oinarri juridiko-politikoan sortzen dira legeak, dekretuak erabakitzen dira, eta dena hemen zehazten da, herritarrek gero eta hobeto eta beharrezko guztiarekin bizi daitezen. Estatu konstituzionalaren bilakaeran, agintzen duenak oinarri bat izan behar du eta errespetua bermatu.
Diktadura bat dagoenean, ezin da egon herriari boterea ematen dion legerik, izan ere, Konstituzioak defendatzen duena da erabakia hauteskunde bidez aukeratua dela, alderdi politikoen bidez, eta agintariak egongo direla, besteak beste.
Estatu Konstituzionalaren Printzipioak eta Eskubideak
Monarkia
Parlamentua egonda, Kongresua egongo da, alderdi politikoak egonda ere, Espainiako Estatuan, baina agintzen duena monarkia da (erregea).
Estatu Eredu Unitario Deszentralizatua
Bat gara eta ezin gara banandu.
Erregimen Parlamentarioa
Herriak erabakitzen du bere botoen bidez, eta boto horiek egitura ezberdinetara doaz.
Pluralismo Politikoa
Herritarrek parte hartu behar dute alderdi politikoetan, eta alderdi politiko guztiek dute hor egoteko eskubidea. Denen artean adostu behar dute. Adibidez, zuk gorria esaten duzu eta nik urdina, baina denek bat aukeratu behar dute.
Askatasuna eta Berdintasuna
Denok dugu eskubide bera gure pentsaera defendatzeko. Suposatzen da politikariek obligazioa dutela euren proposamenetan esan dutena betetzeko.
Funtsezko Eskubideak
- Bizitzarako eskubidea
- Ezkontzeko eskubidea
- Komunikazioen sekretua
- Intimitaterako eskubidea
Auzitegi Konstituzionala
Konstituzioak dioena bete egin behar da; datozen lege, dekretu eta protokolo guztiek hori kudeatu behar dute. Legeak Konstituzioarekin bat etorri behar du. 12 magistratuk osatzen dute, eta kargu politikoak dituzte. Hiru funtzio dituzte:
Konstituzioaren Aurkako Errekurtsoa
Prozesu judizialean epaileek dakiten protokoloa ez errespetatzea gertatzen denean, eta guk hori justifikatzen badugu eta epaiketa ez dela zuzena izan esaten badugu, zergatia azalduz gero, nulo geratzen da. Beste kasu bat Konstituzioarekin bat ez datozenean da. Bakarrik gobernuko lehendakariak, herriaren defendatzaileak, diputatuek, senatariak edo autonomia erkidegoetako lehendakariek jo dezakete.
Babes Errekurtsoa (Amparo)
Beheko prozesuetatik gatoz eta azken urratsa da. Kasu batzuetan iritsi gaitezke, legearen aurrean… Kasu horietan ematen da, adibidez, herritar gisa joan naiteke esanez gauzak horrela direla konbentzituta nagoela.
Konstituzionaltasun Kontua
Konstituzionala den ala ez ebaztea da. Konstituzionala bada, prozesuak aurrera jarraitzen du eta ez bada, bertan behera geratu behar du.