Estatu Liberala Espainian: Eraikuntza eta Sendotzea (1833-1874)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA SENDOTZEA (1833-1874)

Fernando VII.ak “Santzio Pragmatikoa” bultzatu zuen, bere alaba Isabel II.a tronua eskuratuko zuela ziurtatzeko. 1833an, Fernando VII.a hiltzerakoan, Maria Kristinak erregeordetza lortu zuen, Isabel II.a txikiegia zelako. Egoera horretan, Karlos Maria Isidro, Fernandoren anaia, errege izan nahia Lehenengo Karlistaldia hasi zuen. Gerra hau 1833tik 1940ra iraun zuen eta liberalismoaren eta karlismoaren arteko borroka izan zen.

Maria Kristinaren Erregeordetza (1833-1840)

Maria Kristinaren erregeordealdia 1833tik 1840ra iraun zuen eta hainbat gertaera garrantzitsu gertatu ziren urte hautan:

  • Martinez de la Rosa gobernu buruak errege estatutua egin zuen (1934).
  • Espainia eta Vatikanoaren arteko harremanak apurtu ziren.
  • Mendizabal-en desamortizazioa gertatu zen (1836).
  • 1837ko konstituzio progresista egin zen.

1839an, Lehen Gerra Karlista bukatu zen Bergarako Besarkadaren ondorioz. Honen ostean, Maria Kristinak uko egin zion erregeordetzari Espartero erregeorde izendatuz.

Esparteroren Erregeordetza eta Ondorioak (1840-1843)

Espartero aginte autoritarioa erabiltzen zuenez ez zuen progresisten babesa lortu nahiz eta bera progresisten buru izan. 1843. urtean, progresistek eta moderatuek aurre egin zioten Esparteroren armadari Narvaez jeneralaren laguntzaz. Esparterok uko egin zion erregeordetzari eta Isabel II.aren adin nagusitasuna aurreratu zen.

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Momentu horretan hamarkada moderatua hasi zen (1844-1854) eta Narvaez (moderatua) hautatu zuten presidente. Garai honetan 1845ko konstituzio moderatua egin zen. Gero, Bravo Murillo gobernuko presidentea izan zen eta bere helburu nagusia zor publikoa murriztea izan zen. 1854ko altxamenduaren ondoren Biurteko progresista hasi zen.

Biurteko Progresista (1854-1856)

Garai honetan bi militar egon ziren agintean; lehenengo Espartero (progresista) eta gero O’Donnell (unionista). Biurteko progresistan zehar Madozen desamortizazioa jarri zen martxan, nahiz eta Isabel II.a kontra egon. 1856ko konstituzioa egin hasi ziren, hala ere, “non nata” (jaio gabea) esaten zitzaion, ez baitzen indarrean jarri. Garai honetan Batasun Liberala alderdia osatu zen O’Donnell gobernuko presidentea zela. Alderdi honek altxamendu bat egin zuen eta Biurteko Progresistari amaiera eman zion.

Batasun Liberalaren Gobernua eta Krisia (1856-1868)

Honen ostean, Batasun Liberalak gobernatu zuen O´Donnell gobernu buru zela. O`Donnell-ek progresistak egindako ia lege guztiak deuseztatu zituen (inprenta eta desamortizazio legeak izan ezik). Hori zela eta, erreginak kargutik kendu zuen O`Donnell eta Narvaez izendatu zuen presidente. Hala ere, geroago Narvaez-ek dimititu eta O`Donnell-en gobernu luzea hasi zen, egonkortasun handiko gobernualdia.

1866.urtean krisi ekonomiko larri bat egon zen. Alderdi progresistak, moderatuak eta demokratikoak Ostendeko ituna sinatu zuten Isabel II.a kargutik kentzeko; horretaz aparte, 1868an hasitako Iraultza Loriotsua deituriko mugimenduarekin eta Topete almiranteak Cadiz-en egindako matxinadarekin batera, Isabel II.a kargugabetzea eta Espainiatik kanporatzea lortu zuten.

Amadeo Savoiakoaren Erregealdia (1871-1873)

Ondoren Serranok gobernatu zuen, baina gobernuan ezegonkortasuna zen nagusi eta errege berri bat bilatzea erabaki zuten: Amadeo Savoiakoa. Amadeoren erregealdiak (1871-1873) ezegonkortasunez beteriko garaia izan zen Hirugarren Karlistaldia eta Kubako Gerraren ondorioz, beraz, Amadeo I.ak uko egin zion tronuari.

Lehen Errepublika eta Berrezarkuntza (1873-1874)

Amadeoren porrotaren ostean, Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zen, non 6 gobernu egon ziren urte bakarrean. Lehenik errepublika federala egon zen Pi i Margall-ek gobernatuta eta ondoren Errepublika zentralista Salmerón buru zen. Hala ere, Paviak estatu kolpe bat eman zuen, Serrano gobernu buru izendatu. Gobernu honek diktadura baten itxura zuen eta Canovasen alderdi Alfontsinoaren eskutik, Lehen errepublika amaitu eta Berrezarkuntzaren garaia hasi zen, Alfontso XII.a errege izendatzeko helburuarekin.

Kubako Gerra eta Gizarte Arazoak

Aipatu beharrekoak dira Kubako gerra eta garai honetako gizarte arazoak. Gizarte arazoen barruan nabarmentzekoa izan zen langile mugimendua eta anarkismoaren eta sozialismoaren sorrera. Beste aldetik, Kubako gerrak (1868-1878) asko ahuldu zuen Espainia eta azkenean, AEB-ren laguntzaz Kuba independizatu zen eta Espainiaren inperio koloniala desagertu egin zen.

Entradas relacionadas: