Estatu Modernoaren Bilakaera
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB
Fase nagusiak:
Zuzenbidezko estatu liberala:
Iraultza liberalak arduratu ziren botere absolutista hura deuseztetatzeaz eta garantís handiko ideia bat ezartzeaz: ezin Egon daitekeela inor, ezta monarka bera ere, leguen gainetik. Horri deritzo legearen inperioa, eta horixe dagokio zuzenbidezko estatu orori. Gizabanakoen eskubideak babesteko lege esparru bat ezarri zen aurrenekoz: bizitzeko eskubidea, iritzia adierazteko eskubidea…
Zuzenbidezko estatu demokratikoa:
Tradizio demokratikoa, antzinako greziarrek sortua, gobernatuek politikan parte hartzearen aldekoa da, horixe omen delako modu onena gobernarien boterea kontrolatzeko eta, beraz, askatasuna bermatzeko. Printzipio demokratikoak dio herritar guztiek modu eraginkorrean hartu beharko luketeela parte dagozkien legeak egin eta ezartzeko prozesuan, eta ez litzatekeela inor utzi behar horretatik kanpo.
Benjamin Constant bi askatasun mota bereizi zituen:
- Askatasuna, independentzia gisa, hau da, norberaren helburuak lortzen ahalegintzeko ahala.
- Askatasuna, gai publikoetako parte-hartze gisa, alegia, bizitza politikoan modu eraginkorrean parte hartzeko ahala.
Baina, nola lor daiteke delako parte hartze hori, gehien gehienoi denbora bizitza pribatuan, enpleguan, ikasketetan, familian eta abarretan joaten zaigu eta? Erantzuna ordezkaritzako sistema izango da.
Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa:
Denbora pasa ahala, zenbait talde sozial balioak gehitzen joan dira demokraziaz dugun ikuskeran. Horretarako, bizitza kolektiboan gero eta eginkizun aktiboagoa hartuz joan da estatua, bi arrazoiengatik:
- Justizia sozialerako eskakizunei erantzuteko, hots, aukera-berdintasuna egia bihurtzeko.
- Ekonomia-sistemaren beraren arazoei erantzuteko. Estatuak koordinatzea behar du ekonomiak, eraginkortasuna bermatzeko eta krisirako joerak ekiditzeko.
ORDEZKARIAK HAUTATZEA:
Gaur egungo gure sistema demokratikoak bi mende zahar (edo gazte) dira. Askatasunaren, berdintasunaren eta parte-hartzearen ideiak antzinako Atenasko demokraziatik badatozkigu ere, aurreneko demokrazia modernoak ideal liberal eta konstituzinalistekin estu lotuta, gizabanakoa estatu boterearen, tiraniaren, eta absolutismoaren gehiegikerietatik babesteko mekanismo gisa. Ordezkari bidezko sistema aukeratzean, gutxitu egin zen estatu-gaietan zuzenean parte hartzeko aukera. Baldintza hauek bete behar dira:
- Sufragio unibertsala (berdintasun politikoa = herritar bat, boto bat)
- Aldizkako hauteskunde erregularrak, gobernariak berriro hautatuak edo ordezkatuak izan ahal daitezen.
- Botere banaketa: legegilea (parlamentua legeak eman), betearazlea (ministroen boterea) eta judiziala (epaileen boterea).
- Muga konstituzionalak gehiengoaren arauari: Gutxiengoekiko errespetua bermatu eta haiek gehiengo bihur daitezkeela ziurtatzeko zenbait eskubide zibil eta politiko.