Estatua eta Boterea: Machiavelo, Kontraktualismoa eta Weber

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,17 KB

Estatua eta Boterea: Machiavelo, Kontraktualismoa eta Weber

Estatuaren Definizioa eta Ezaugarriak

1. Machiaveloren estatuaren definizioa

Niccolò Machiavelo XV. eta XVI. mendeetan bizi izan zen Italian. Filosofo politiko eta idazlea zen. Bera izan zen estatuaren kontzeptua erabili zuen lehenengoa. Esan zuen estatuak balio zuela gizartea politikoki antolatzeko.

2. Estatuaren ezaugarri nagusiak

  • Lurraldearen gaineko boterea: Estatuak lurralde zehatz batean du boterea.
  • Subiranotasuna: Bera baino botere handiagorik ez duen instantzia da; botere gorena du.
  • Indarkeriaren erabilera legitimoa: Bere lurraldeko kide guztiak indarkeriatik (barruko zein kanpokoetatik) babestu behar ditu.
  • Ordena zaintzea: Hari dagokio ordena publikoa mantentzea.

Estatuaren Beharrezkotasuna eta Teoria Kontraktualista

3. Estatua beharrezkoa da?

Iritziak kontrajarriak dira:

  • Anarkistak (Ezetz)

    Estatua ez da beharrezkoa. Pentsalari nagusia Bakunin da. Anarkisten iritziz, estatua herria zapaltzeko tresna da. Gizakia berez ona dela uste dute (Rousseauk bezala).

  • Defendatzaileak (Baietz)

    Estatuak guztien ongia bilatzen du eta indarkeriaren monopolioa bere gain hartzen du.

4. Zer da teoria kontraktualista?

Estatuaren existentzia defendatzen duen teoria da, eta estatua gizakien arteko akordio baten bidez sortzen dela dio.

5. Zer defendatzen du John Stuart Mill-ek?

  • Estatua gaitz bat da, baina beharrezko gaitza, bizitza eta segurtasuna errazten dituelako.
  • Estatuak gizartea antolatu behar du, baina ezin du bizitza pribatuan sartu.

Estatu Motak eta Botere Banaketa

6. Estatu motak

  • Estatu autoritarioa

    Boterea mugagabe erabiltzen du. Ez dago botere banaketarik. Agintariak ez dira aukeratzen, eta ezin dira ezadostasunak adierazi.

    • Estatu absolutista: XIV. mendean. Erregeak du aginte nagusia eta botere absolutua.
    • Estatu totalitarioa: Eremu publikoa ez ezik, eremu pribatua ere kontrolatzen du (adibidez, sinesmenak, komunikabideak). Eredu nagusiak: Nazismoa eta Faxismoa.
  • Zuzenbidezko Estatua

    Legeak erregulatzen du botere osoa. Botere politikoak ezin dira arbitrarioki erabili, eta eskubide indibidualak babesten ditu. Ongizatea sustatzea du helburu nagusi (XIX. mendean garatua).

7. Zer da Konstituzioa?

Lege gorena da, non lege guztiak agertzen diren. Pertsona garrantzitsuek sinatzen dute. Boterea erabiltzeko prozedura deskribatzen du.

8. Azaldu botereen banaketa (Montesquieuren arabera)

  • Legegilea: Legeak sortzen ditu. Botere hau Parlamentuak du.
  • Betearazlea: Legeak betetzen direla bermatzen du eta Gobernua kontrolatzen du.
  • Judiziala: Gizartean justizia administratzeaz arduratzen den estatuko boterea da. Legea betetzen ez dutenei zigorra aplikatzen die. Botere hau Auzitegiek dute.

9. Zuzenbidezko Estatua eta Zuzenbidezko Estatu Sozialaren arteko desberdintasuna

Zuzenbidezko Estatua
Eskubide indibidualak defendatzen ditu.
Zuzenbidezko Estatu Soziala
Eskubide indibidualak eta kolektiboak defendatzen ditu, berdintasun eza konpontzen saiatuz.

Legitimitatea eta Autoritatea

10. Zer da legitimitatea?

Gobernatzen duenari borondatez obeditzea da. Legitimazioa justifikazioa da, eta horrek zentzua eta onargarritasuna ematen dio botereari. Legeei obeditzen diegunean, gure betebeharra dela sinetsita, estatuaren boterea justifikatuta dagoela onartzen dugu, hau da, ontzat ematen ditugu haren autoritatea eta legitimitatea.

11. Autoritatea eta boterea gauza bera al dira?

Autoritatea
Botere legitimoa da.
Boterea
Beste norbaiti zerbait egitera behartzeko gaitasuna da, nahiz eta beldurrez izan.

12. Azaldu legitimazio motak (Max Weber)

  • Arrazional-legala: Legeak du autoritatea. Adibidez, demokrazietan herriak sortutako legeak.
  • Tradizionala: Betidanik gauzak modu berean egiten direlako, eta horrela egiten jarraitzen delako.
  • Karismatikoa: Pertsona batek besteak konbentzitzeko duen gaitasuna da.

Utopiak eta Distopiak

13. Zer da utopia?

Tomás Morok sortu zuen terminoa. Grezieraz, "ez lekua" esan nahi du. Amets perfektu bat da. Erreforma soziala adierazteko erabiltzen da:

  • Erreforma baloratzeko.
  • Bidegabekeria kritikatzeko.
  • Itxaropena emateko.

14. Norenak dira historiako utopia ospetsuenak?

  • Platon: Errepublika
  • Tomas Moro: Utopia
  • Kant: Betiereko Bakea

15. Zer dira distopiak?

Gizarte baten ispilu makabroa da. Etorkizunean gauza txarrak gertatuko direla edo gizarte txarrak egongo direla adierazten du.

16. Zeintzuk dira distopia garrantzitsuenak?

  • George Orwell: 1984
  • Ray Bradbury: Fahrenheit 451
  • Aldous Huxley: Mundu Berri Ausarta

Kontzeptu Sozial eta Politikoak

17. Definizioak

Bakezaletasuna
Gerrek eragiten duten suntsipen eta atsekabe izugarritik aske dagoen bestelako mundu bat lortzeko itxaropena.
Ekologismoa
Garapen tekniko eta industriala tarteko, interes ustiatzaileak ordezkatu egin du antzinateak naturarekiko zuen mirespena eta errespetua.
Elkartasuna
Modu desinteresatuan lagundu nahi izatea da, dela kausa edo ideal baten alde, dela egoera zailetan daudenei edo gizakiak eragindakoengatik.
Eskubide eta aukera berdintasuna
Gizaki orok, zernahi berezitasun dituela ere, bizimodu oparo eta duin bat merezi duela eta horretarako baldintzak eduki behar dituelako uste sendoan oinarritzen da ideal hau. Horretarako ezinbestekoa da, azken finean, aberastasunak zuzentasunez banatzea eta aukera-berdintasuna egiaz gertatzea.

Entradas relacionadas: