Estatua, Demokrazia eta Europar Batasuna: Antolamendu Politikoa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,11 KB
Gizarteen Antolamendu Politikoa
1. Estatua Antolamendu Politiko Gisa
1.1. Estatua
Estatua lurralde berean bizi diren eta, aginte beraren mende egonik, lege berek gobernatzen dituzten pertsonen bizitza eta jarduerak antolatzen ditu.
Lurraldea
Estatuek lurralde bat dute, ondo zehaztuta egon ohi dena mugen bidez.
Agintea
Agintea izateko eskubidea da estatuaren ezaugarria. Hainbat eginkizun bete behar ditu:
- Estatuko gizarte-harremanak arautzen dituzten legeak ezartzen ditu. Parlamentuan egiten dira legeak.
- Botere judizialaren bidez, legeak betetzen diren zaindu eta gizartean justizia administratzen du.
- Lurralde barruan ordena mantentzeaz arduratzen da, bai eta kanpoko segurtasuna ere.
- Kanpo-politika garatzen du, beste estatuekiko harremanak izatea.
- Zergak biltzen ditu. Horien bidez, estatuak nazio-mailako zerbitzuak eta azpiegiturak finkatzen ditu.
- Zerbitzu publikoak administratzen ditu, hezkuntza eta osasuna besteak beste.
2. Agintearen Erabilera
2.2. Estatu Demokratikoen Elementuak
Estatu demokratikoa da, herritarrek gobernu-zereginetan parte hartzen badute. Herritarrek erabakiak batzarrean bilduta edo erreferendum bidez hartzen badituzte, demokrazia hori zuzena da. Aukeratutako pertsonek Parlamentua osatzen dute, legeak landu eta onartu, eta gobernuburua aukeratzen dute.
Hauteskundeak
Demokratikoak izateko, 4 baldintza bete behar dituzte:
- Askeak izan behar dute, herritar guztiak hautagai izan daitezke.
- Askotarikoak izan behar dute, alderdi politiko bat baino gehiago egon behar dira aukeratu ahal izateko.
- Sufragio unibertsal bidez egin behar dira. Hautesle gisa adin nagusiko guztiek parte har dezaketela.
- Aldian behin-behinekoak izan behar dute.
Alderdi Politikoak
Demokrazian iritzi-askatasuna dago. Horregatik, alderdi politikoak sortzen dira. Alderdi politikoek hauteskunde-programak aurkeztu behar dizkiete herritarrei. Lehiatuko diren hautagaiak ere aurkezten dira.
Botereen Banaketa
- Parlamentuak legeak egin eta bozkatzen ditu. Legegintza-funtzioa betetzen du.
- Gobernuak betearazpen-funtzioa dauka.
- Botere judizialak legeak aplikatzen ditu. Funtzio judiziala betetzen du.
3. Estatu Demokratikoak eta Ez-Demokratikoak
3.1. Estatu Demokratiko Motak
Hainbat mota daude: monarkia edo errepublika, estatu liberalak edo sozialak, eta estatu zentralistak edo deszentralizatuak.
Monarkia edo Errepublika
Estatu demokratiko batzuk monarkia parlamentarioak dira. Erregea edo erregina da agintari nagusia, baina herritarrek dute burujabetasuna. Erregeak edo erreginak estatuburu-funtzioa du, baina ez du gobernatzen. Beste herrialde demokratiko batzuk errepublika parlamentarioak dira. Estatuburu-funtzioa errepublikako presidenteak du.
Estatu Ez-Demokratikoak
Demokrazia lan luze eta zaila da. Gaur egun ere, herrialde batzuetan boterea pertsona bakar batek edo talde pribilegiatu batek erabiltzen du.
- Monarkia absolutua: erregeak botere guztiak dauzka, edo eginkizun horiek bere izenean bete behar dituzten pertsonak zuzenean aukeratzen ditu.
- Diktadura: erregimenean, pertsona bakar batek botere absolutuarekin gobernatzen du.
Nazioarteko Itunak eta Erakundeak
5.2. Itunak, Hitzarmenak eta Nazioarteko Deklarazioak
Nazioarteko deklarazio ugari daude. Deklarazio nabarmenak dira: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, Haurren Eskubideen Adierazpen Unibertsala, Emakumeen Aurkako Diskriminazioa Ezabatzeko Adierazpena, etab.
5.3. Nazioz Gaindiko Erakundeak
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, ugarituz joan dira, nazioarteko erlazioak ugaltzeak sortutako arazoak konpondu ahal izateko. Erakunde batzuk mundu mailan aritzen dira, hala nola, Nazio Batuen Erakundea (NBE) eta Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA).
Europar Batasuna (EB)
1. Europar Batasuna Sortzeko Prozesua
1.1. Europako Merkataritza-Blokearen Beharra (EEE)
Erromako Itunaren bidez, 1957an, Alemaniak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Italiak eta Belgikak sinatuta, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortu zen. EEE oparoa izateko eta benetako batasuna lortzeko, bai politikoa, bai ekonomikoa, EEEk politika zehatzak ezarri zituen: pertsonak eta kapitalak libreki zirkulatzeko, lehia askea eta legeria bateratua.
1.2. Europar Batasuna (Maastricht, 1992)
1992. urtean, Europako Batasunari buruzko Ituna sinatu zen. Ituna Maastrichen sinatu zuten, eta gauza asko ezarri zituen:
- Diru-batasuna.
- Herritarrek parte hartzeko bideak Europako Parlamenturako hauteskundeen bitartez.
- Herritarren eskubide berriak.
- Batasunaren barnean gutxien garatutako lurraldeen aldeko elkartasun-politikak.
Ekonomia eta Diru Batasunak (EDB) euroa sortu zuen, 2002an hasi zen modu eraginkorrean zirkulatzen.
2. Europar Batasunaren Helburuak
Europar Batasunak estatu kideen arteko harremana antolatzen du, elkartasunean eta koherentzian oinarrituta. Helburu nagusiak hauek dira:
- Ekonomia eta gizarte arloan aurrera egitea.
- Europaren nortasuna nazioartean sendotzea.
- Europar Herritartasuna ezartzea.
- Askatasun, segurtasun eta justiziazko eremua gauzatzea.
- Batasunaren zentzuari eustea eta hori garatzea.
2.3. Eskualdeen Arteko Politika Solidarioa
EBko herrialdeen arteko barne-desorekak zuzentzeko, eskualdeen arteko politika ekonomikoa dugu. EBko eskualdeen arteko politika ekonomikoaren oinarria egitura-funtsak eta kohesio-funtsak dira. Ekintza nagusiak:
- Maileguak ematea, eskualderik pobreenetan inbertsioak egiteko.
- Garraio-azpiegiturak eta energiaz hornitzeko azpiegiturak sortzea.
- Herri-lanak egitea, ingurumen-arazoak konpondu eta laguntza teknikoa ematea.
- Politika bateratuak lantzea zenbait arlotan.
- Lanpostuak sortzea.
- Maileguak eta dirulaguntzak ematea, Batasuneko nekazaritza- eta arrantza-sektoreak mantentzen laguntzeko.
3. Europar Batasuneko Erakundeak
Europar Batasuna nazioz gaindiko erakundeek osatzen dute, erakunde horietako partaideak estatuetako ordezkariak dira.
3.1. Europar Kontseilua
Europako Kontseilua estatu kideetako estatuburuek edo gobernaburuek osatzen dute.
3.2. Europar Batasuneko Kontseilua (Ministroen Kontseilua)
Ministroen Kontseilua ere esaten zaio, herrialde bakoitzeko ministro batek osatuta dagoelako.
3.3. Europako Parlamentua
Europako Parlamentua sufragio unibertsal bidez aukeratzen da. Estatu bakoitzak bere eurodiputatuak hautatzen ditu. Parlamentuak funtzio legegilea betetzen du, hau da, legeak egiten ditu.
3.4. Europako Batzordea
Europako Batzordea funtzio betearazleaz arduratzen da.