Estatua eta Globalizazioa: Nazioarteko Harremanak eta Eskubideak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB
Globalizazioaren eraginez, mundu-sistema bat sortu da, eta estatuak sistema horren parte dira. Funtzionamendu egokia izateko, estatuek akordioak adostu dituzte eta nazioz gaindiko erakundeak sortu dituzte.
Estatuen Arteko Harremanak: Itunak eta Hitzarmenak
Estatuak etengabe harremanetan daude. Sortzen diren arazoak konpontzeko, koordinazioa ezinbestekoa da.
Estatuen ekimen bateratua honako hauetan oinarritzen da:
- Eskubideei buruzko nazioarteko adierazpenak, hitzarmenak eta itunak sinatzea. Estatuak zenbait jarduera egitera edo ez egitera konprometitzen dira.
- Estatuz gaindiko erakundeak sortzea. Erakunde horietan eskumenak eskuordetzen dituzte.
Gaur egun, itunak eta hitzarmenak gai hauei buruzkoak dira, besteak beste: armamendu-kontrola, arma nuklearren ez ugaritzea, klima-aldaketa.
Estatua eta Eskualdatzea
Globalizazioaren ondorioz, eskualdeak eta hiri handiak beren garrantzi ekonomikoa, historikoa eta kulturala nabarmentzen saiatzen dira. Horretarako, eskumenak kudeatzea eta boterearen zati bat eskatzen dute. Eskualde-eremu mota hauek daude:
- Estaturik gabeko nazioak
- Sendotasun eta bereiztasun handiko eskualdeak
- Hiri-eremu eta hiri globalak
Eskubideen Adierazpen Unibertsalak
Nazioarteko adierazpen garrantzitsuenak hauek dira: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, Haurren Eskubideei buruzko Adierazpena eta Emakumeen kontrako Diskriminazioa Desagerrarazteko Adierazpena.
Nazio Batuen Erakundea (NBE)
Nazioz gaindiko erakunderik garrantzitsuena da. 51 estatuk sortu zuten erakundea 1945ean, eta gaur egun ia estatu guztiak kide dira. NBEren helburu nagusiak hauek dira:
- Nazioarteko bakeari eta segurtasunari eustea.
- Nazioen artean adiskidetasun-harremanak sustatzea.
- Elkarrekin lan egitea nazioarteko arazo ekonomiko, sozial, kultural eta humanitarioak konpontzeko.
- Giza eskubideekiko errespetua garatzea eta sustatzea.
Denborarekin, NBEren antzeko beste erakunde batzuk sortu dira, Nazio Batuen Sistema osatzen dutenak, bakoitza funtzio zehatz batekin.
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
Aldarrikapen honen helburua, alde batetik, eskubideak eta askatasunak bultzatzea da, irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez. Bestetik, nazio eta nazioarteko mailan neurriak hartuz, era eraginkorrean eta orokorrean ezar daitezen ziurtatzea, bai elkarkide diren estatuetako herrien artean, bai haien mende dauden lurraldeen artean ere.