Estatua, Ideologiak eta Erakundeak: Analisi Politikoa
Clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3 KB
Funtzionarioak
Funtzionarioak: Estatuaren politikak garatzeko arduradunak dira.
Estatuaren Funtzioak
Estatuaren funtzioak:
- Ordena publikoa zaintzen du bere lurraldean.
- Bere lurraldea kanpoko erasoetatik babesten du.
- Nazioarteko harremanak izaten ditu.
- Legeak egiten ditu.
- Oinarrizko zerbitzuak ematen ditu.
- Ekonomia arautzen du.
Ala ere, estatuek ezin dituzte beti funtzio horiek erabat bete.
Ideologia Liberala
Ideologia liberala: Estatuek ekonomian eta gizartean parte hartze gutxiago izan behar dute. Zenbat eta gutxiago parte hartu, orduan eta gehiago errazten da ekonomia haztea eta enpresek lanpostuak sortzea, horrek bermatuko baitu biztanleriaren ongizatea. Zerbitzu publikoak kudeatzea garestia denez, pribatuaren aldeko jarrera hartzen dute.
Ideologia Soziala
Ideologia soziala: Estatuak parte-hartze eraginkorra izan behar du gizarte eta ekonomia arazo gehienetan. Botere ekonomikoei nahierara jarduten uzten bazaie, aberatsak aberatsagoak eta pobreak pobreagoak izaten dira. Pertsona batzuek baliabide ekonomikorik ez badute, zaila izango zaie askatasunez jardutea.
Estatuko Erakundeak
Erakunde Nagusiak
Estatu erakundeak: Estatuko lurralde osoan eragina duten erabakiak hartzen dituzte. Parlamentu nazionala, herrialdearen gobernua eta auzitegi gorenak dira.
Eskualde eta Toki Erakundeak
Eskualde eta toki erakundeak: Beren eskumeneko lurralde esparruan eragina duten erabakiak hartzen dituzte.
Estatu zentralizatuetan toki eta eskualde-erakundeek ez dute gobernatzeko autonomiarik; estatu erakundeen mende daude.
Nazio Batuen Erakundea (NBE)
Sorrera eta Kideak
NBE: 1945. urtean sortu zen. 193 herrialdek hartzen dute parte.
Instituzio Nagusiak
Instituzio nagusiak:
- Idazkari nagusia
- Batzar Nagusia
- Segurtasun Kontseilua
Helburuak
Helburuak:
- Giza eskubideak babestea.
- Bakeari eustea.
- Lankidetza baketsua sustatzea.
Organismo Espezializatuak
Organismo espezializatuak:
- FAO: Nekazaritzarako eta elikadurarako.
- UNESCO: Hezkuntza, zientzia eta kulturarentzat.
- UNICEF: Mundu osoko haurren babesa, biziraupena eta garapena sustatzen du.
- OME: Munduko biztanleriak ahal den osasun mailarik altuena lortzea du helburu.
- Acnur: Iheslariei nazioarteko babesa emateaz arduratzen da.
- LANE (OIT): Lan baldintzak hobetzea du helburu.
Alde Ahulak
Alde ahulak:
- Ez du finantzaziorik (nahikoa).
- Ez du armadarik.
- 5 herrialdek betoa jar dezakete (Segurtasun Kontseiluan).