Estatua: Kontzeptua, Teoriak eta Mota Nagusiak
Clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,32 KB
Zer da Estatua?
Erakunde bat, lurralde jakin batean kontrola duena eta lurralde horretan agintzen duena. Ezaugarriak:
- Boterea du.
- Subiranoa da (bere mugen barruan).
- Zaintza eta segurtasuna bermatzeko ardura du.
Estatuaren Beharrezkotasuna
Ikuspegi Anarkista
Anarkistak (adibidez, Bakunin) estatuaren aurka agertzen dira, argudiatuz erregimen hori herria zapaltzeko eta elite baten pribilegioak mantentzeko erabiltzen dela.
Ikuspegi Aldekoa
Estatuaren aldekoek babesa eta segurtasuna emateko bitartekoa dela eta danon alde lan egiten duela defendatzen dute.
Teoria Kontraktualistak
- Hobbes: Ikuspegi autoritarioa.
- Rousseau: Zuzenbidezko estatu soziala defendatzen du.
Boterea Politikan
Legitimazio Motak
Botere politikoa legitimatzen duten hiru modu nagusi daude:
- Legitimazio Tradizionala: Belaunaldiz belaunaldi indarrean egon delako errespetatua izatea.
- Karismatikoa: Jendeak onartzen du liderraren kualitate bereziengatik (adibidez, Lenin iraultzaileen liderra izateagatik).
- Arrazional Legala: Lege eta prozedura formaletan oinarritzen dena.
Estatu Motak
Autoritarioa
Boterea mugagabe erabiltzen da eta ez dago botere banaketarik (adibidez, Frankoren erregimena).
Mota ezberdinak:
- Absolutista: Errege-erreginek zeukaten boterea gurasoengandik seme-alabei pasatzen zitzaien. Hiru estamentu zeuden: kleroa, noblezia eta langileak.
- Totalitarioa: Herritarren pentsamenduak ere kontrolatzen zituzten (adibidez, faxismoa).
Zuzenbidezko Estatua
Askatasunei indarra ematen diena. Locke-k esaten zuen estatuaren botereak mugak eduki behar dituela. Ezaugarri nagusiak:
- Konstituzioa.
- Legearen inperioa (denok berdinak gara legearen aurrean).
- Botere banaketa.
- Ordezkaritza sistema.
- Subiranotasuna.
Liberalismo Ekonomikoa
Estatuak ez du ia parte hartu behar ekonomian; segurtasuna eta bakea ematera mugatu behar da. Azkarrenak eta esfortzu gehien egiten dutenek lortuko dute dirua. Ez du lan baldintzak eta esplotazioa berdin hartzen ditu. Ekonomia libreak oparotasuna dakarrela dio.
Sozialismoa
Langileen mugimendutik sortu zen eta berdintasun materialari ematen dio garrantzia. Gizarte desberdintasuna txikitzea, bizitza duina bermatzea eta berdintasun ezak konpontzea du helburu. Horregatik, zuzenean parte hartu behar du enplegu duina, etxebizitza, hezkuntza eta osasun arreta izateko.
Ekonomian esku-hartzea bi bide nagusitan banatzen da:
Komunismoa
Bide erradikala eta iraultzaren bidez jabetza pribatua desegitea, merkatu librea desegitea eta dena gizartearen jabetza izatea.
Sozialdemokrazia
Bide erreformista. Merkatu librea erreformatzea, ekonomian esku hartzea eta emaitza gisa ONGIZATE ESTATUA lortzea.