Zer da Estatua? Makiaveli, Ezaugarriak eta Eztabaida Filosofikoa

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Estatuaren Kontzeptua eta Eztabaida Filosofikoa

Makiaveli eta Estatuaren sorrera

Niccolò Machiavelli (Makiaveli) XV-XVI. mendeen artean Italian bizi izan zen politikari eta filosofoa izan zen. Bera izan zen "estatu" kontzeptua zentzu modernoan erabili zuen lehenengoa. Haren esanetan, estatuak gizartea politikoki antolatzeko balio du; hau da, lurralde jakin batean botere iraunkor eta ukaezina duen egitura politikoa da.

Estatuaren ezaugarri nagusiak

  • Lurralde baten gaineko boterea: Estatuak bere mugen barruan dagoen lurralde osoan du boterea. Muga horien barruan, ezer eta inor ez dago estatuaren boteretik kanpo.
  • Subiranotasuna: Bere mugen barruan, ez dago estatuak baino aginte handiagoa duen erakunderik; estatua da subirano gorena. Beste elkarte guztiak haren mendean daude eta estatuak baimendutako eremuan jardun behar dute; bestela, zigortuak izan daitezke.
  • Ordenaren ardura: Estatuak bere lurraldeko kide guztiak kanpoko nahiz bertako mehatxuetatik babesteko betebeharra du. Mugen barruan, legea betearazi behar du gatazkak eragozteko, eta, mugetatik kanpo, herritarrak atzerriko erasoetatik babestu behar ditu nazioarteko harremanen bidez.

Estatua beharrezkoa al da? Bi ikuspegi

Historian zehar, pentsalari batzuk estatuaren aurka agertu dira, eta beste batzuk, aldiz, haren alde.

  • Estatua ez da beharrezkoa (Anarkismoa)

    Anarkismo deritzon mugimendu politikoa iritzi horretakoa da. Anarkisten esanetan, estatua aberatsek eta boteretsuek herria zapaltzeko erabiltzen duten tresna bat da. Estatuaz baliatuta, klase menderatzaileak edozer egiten du gehiengoaren aurka, bere pribilegioei eusteko. Pentsalari anarkisten ustez (adibidez, Rousseau edo Bakunin), gizakia berez ona da, baina gizarteak eta estatuak gaiztotzen dute.

  • Estatua beharrezkoa da

    Ikuspegi honen arabera, estatuak indarkeriaren monopolioa bereganatzen duenez, gizartean sor daitezkeen indarkeria-egoerak mugatu eta kontrolatzen ditu. Gainera, estatua guztien ongiaren alde egiten duen erakunde bakarra da, eta horregatik ere beharrezkoa da. Gizabanakoak eta gizarte zibila beren helburuak lortzeaz hain arduratuta daudenez, ezinbestekoa da guztion interesaz arduratuko den instituzio bat egotea.

Entradas relacionadas: