Estatua eta Teoria Politikoak: Funtzioak eta Ikuspegiak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,89 KB
Estatua: Definizioa eta Funtzioak
Estatua goi-aginte gorena da, herritarren bizitzaren alderdi batzuk arautzen dituena eta lurralde baten gainean agintzen duena. Inork edo ezerk ez du estatuaren boterea gainditzen (botere osoa du), eta estatuak arriskuetatik babesten gaitu.
Estatuaren beharraren inguruko ikuspegiak
- Estatuaren beharraren aurkako ikuspegiak:
- Anarkismoa: Botereak eta aberatsek herria zapaltzen dutela uste du.
- Komunismoa: Legeen eta epaitegien administrazioa boteretsuen mesedetan funtzionatzen duela dio.
- Estatuaren beharraren aldeko argudioak:
- Indarkeriaren monopolioa (kontrol osoa) gizarte mugatu eta kontrolatu bat izateko.
- Guztien ongizatea bermatzeko, ingurumena zainduz eta beharrak dituztenei lagunduz.
Teoria Kontraktualistak: Estatuaren Jatorria
Teoria kontraktualistek estatuaren beharra eta jatorria aztertzen dute, gizabanakoen arteko akordio baten ondorio gisa:
- Thomas Hobbes:
- Helburua: Segurtasuna eta botere zentralizatua.
- Ikuspegia: Gizakiok interes propioen arabera jokatzen dugula uste du.
- Estatu mota: Estatu autoritarioa beharrezkoa da segurtasuna emateko eta botere amaigabea, baina justifikatua, ordena eta bakea bermatzeko.
- John Locke:
- Helburua: Askatasuna eta eskubide indibidualak.
- Ikuspegia: Askeak, elkarren berdinak eta burujabeak garela dio. Askatasun naturalak babestu eta gatazkak murriztu nahi ditu.
- Estatu mota: Estatu demokratikoa eta mugatua, bere helburua eskubide naturalak eta askatasuna bermatzea da.
- Jean-Jacques Rousseau:
- Helburua: Berdintasuna eta elkartasuna.
- Ikuspegia: Jatorriz onak garela, baina gizarteak maltzurtu egiten gaituela eta jabetza pribatua dela erruduna. Gizarte berdintzaile eta kooperatibo bat lortu nahi du.
- Estatu mota: Estatuak denon interesak babestu behar ditu, eta askatasun indibiduala taldearen ongizaterako bakarrik da.
- John Stuart Mill:
- Helburua: Aginduak eman eta ekintzak debekatu.
- Ikuspegia: Estatuak gizartea antolatu behar du.
- Estatuaren mugak: Estatuak bakoitzaren askatasunari mugak jarri behar dizkiola, baldin eta horrek beste norbaiti kalte egiten badio.
Estatuaren Legitimazio Motak
- Legitimazio tradizionala: Denboran zeharreko ohiturak eta tradizioak oinarri hartuta, monarkia kasu.
- Legitimazio karismatikoa: Lider karismatiko bati jarraitzean oinarritua.
- Legitimazio arrazional-legala: Gaur egun nagusi dena, lege idatziak eta konstituzioa oinarri hartuta.
Estatu Motak eta Ideologia Politikoak
Estatu mota historikoak
- Estatu autoritarioa: Pertsona edo talde bakar batek boterea du, eta eremu pribatu zein publikoan esku hartzen du.
- Estatu absolutua: Monarkia absolutuaren forma da. Botere absolutua erregeak bakarrik du, eta gurasoengandik seme-alabei transmititzen zaie.
- Gizarte estamentala: Kleroak eta nobleziak (pribilegiatuak) eta hirugarren estatuak osatua, desoreka handiarekin.
- Estatu autoritarioaren adibideak: Bakoitzaren eremu pribatuan ere sartzen da (sinismenak, etab.), faxismoa eta nazismoa kasu.
Ideologia politiko nagusiak
- Liberalismo politikoa:
- Helburua: Bakoitzaren askatasuna da helburu nagusia.
- Ikuspegia: Estatuari mugak jartzen dizkio, eta denborarekin monarkia absolutua ordezkatu zuen.
- Estatu liberala: Bakoitzaren eskubideak agintarien gehiegikerietatik babestea du helburu.
- Liberalismo ekonomikoa:
- Ikuspegia: Merkatu librean estatuak esku hartzea ukatzen du. Ez dago pribilegiorik; azkarrena eta langileena da arrakastatsua.
- Sozialismoa:
- Ikuspegia: Askatasuna ez da nahikoa; desberdintasunak desagertzeko estatuak merkatuan esku hartu behar du.
- Helburua: Gizaki guztiek baldintza sozial eta ekonomiko berdinak izatea da.
Kontzeptu Garrantzitsuak
- Askatasuna: Pentsatzeko, aukeratzeko eta jokatzeko gaitasuna da, mugarik gabe, besteak kaltetu gabe. Bi mota nagusi daude.
- Berdintasuna eta Justizia: Biak osagarriak dira. Berdintasunak ez du beti beharren araberakoa izan behar, baina justiziak bai.