Estatuaren eta Gizartearen Teoriak: Hitzarmenak eta Eredu Politikoak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,06 KB
Hobbesen Hitzarmen Absolutista
- Hobbes Ingalaterrako Gerra Zibilean bizi izan zen; egoera horrek bere pentsamendua baldintzatu zuen.
Naturaren Egoera
Gizakia berez berekoia eta bortitza da; indartsuenak irabazten du.- Horrek segurtasunik gabeko egoera sortzen du.
- Arrazoimenak gizakiak gizarte-hitzarmen bat egitera bultzatzen ditu, bakea, biziraupena eta segurtasuna bilatzeko.
- Hori lortzeko, gizakiak beren eskubideak subirano baten esku uzten dituzte.
- Subiranoak botere absolutua izan behar du; monarkia absolutua da eredu egokiena.
- Helburua: ordena soziala bermatzea.
Locke: Askatasunerako Hitzarmena
- Locke absolutismoaren aurka agertu zen, eta askatasun indibiduala eta autonomia pertsonala defendatu zituen.
Naturaren Egoera
Gizakiek eskubide naturalak dituzte: bizitza, askatasuna eta jabetza pribatua.- Baina egoera hori ez da segurua, eta horregatik sortzen da gizarte-hitzarmena.
Estatua
Sistema parlamentarioa, legearen menpekoa.- Legeak ezin dira arbitrarioak izan.
- Estatuak eskubideak ez baditu babesten, herritarrek matxinatzeko eskubidea dute.
- Proposatzen du: botere-banaketa — legegilea, exekutiboa eta federatiboa.
(Montesquieuk sistema hau hobetu zuen: exekutiboa, legegilea eta judiziala).
Rousseau: Herriaren Hitzarmena
- Rousseauk zalantzan jartzen du naturazko egoera kaotikoa denik.
Naturaren Egoera
Gizakia ona da berez; elkarlana eta maitasuna bilatzen ditu bizirauteko.- Arazoa zibilizazioarekin dator: jabetza pribatuak sortzen ditu desberdintasunak, berekoikeria eta gutizia.
Estatua
Zuzeneko demokrazia, tamaina txikiko estatuetan bakarrik posible.- Helburua: kideen arteko berdintasuna.
- Horretarako, herritarrek eskubideei uko egin behar diete, interes orokorra (nahimen orokorra) hobestuz.
- Nahimen orokorra = herriaren subiranotasuna.
Estatu Liberala
- Askatasun indibiduala eta ekonomia-askatasuna defendatzen ditu, estatuaren esku-hartzerik gabe.
- Egile nagusiak: John Stuart Mill eta Adam Smith.
Mill
- Askatasuna = indibidualtasuna.
- Gobernu egokia: demokratikoa, parte-hartzailea eta plurala, baina burokraziarik gabe eta jabetza pribatuan esku hartu gabe.
Adam Smith
- Ekonomia esku ikusezinaren teoriarekin azaltzen du.
- Ekonomia eskaintza eta eskariaren bidez erregulatzen da, estatuaren esku-hartzerik gabe.
- Horregatik, beharrezkoa da estatu minimoa.
Komunismoaren Etapak
Proletarioen Diktadura
Langileek Estatuaren kontrola hartzen dute aldi batez, burgesiaren diktadurari aurre egiteko.Estatu Sozialista
Jabetza pribatua desagertzen da eta ekoizpen-bideak kolektibo bihurtzen dira.Gizarte Komunista
Jabetza pribatua guztiz desagertuta dago, esplotazioa eta Estatuaren beraren beharra ere ezabatu eta gizarte berdinzale eta perfektua lortzen da.
Anarkismoa: Estaturik Gabeko Gizartea
- Anarkismoa: Estaturik gabeko gizarte eredua.
- Gizakia ona da berez; botereak usteltzen du.
- Gizarte-hitzarmenak eskubideak zapaltzen ditu.
- Oinarrian: autogestioa, askatasun indibiduala, solidaritatea eta elkar-laguntza.
- Produkzioa: banakakoa edo kolektibizatua.
Totalitarismoa: Estatuaren Indarkeria
- Totalitarismoa: Estatu-kolpe batekin hasten da, manipulazioa edo indarkeria erabiliz.
- Formak: faxismoa (nazismoa, frankismoa) eta komunismo autoritarioa (estalinismoa, maoismoa).
- Botere guztia lider bakar baten esku dago.
- Indarkeria eta bizitza zibilaren militarizazioa sustatzen dira.
- Askatasun zibilak ezabatzen dira “ongi gorenaren” izenean.