Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

TESTUA: Estatuaren Lege Organikoa (1967-01-11)


Kokapena Iruzkintzeko daukagun testua 1967ko urtarrilaren 11n promulgatutako lege baten zati bat da. Jatorriaren aldetik lehen mailako informazio iturria da, eta legea den heinean izaera juridikokoa du, gaia politikoa da, konstituzio antzeko zerbait izan nahi zuen Lege Organikoak. Francok idatzi zuen eta Espainiako herritar guztiei dago zuzenduta. 1967ko urtarrilaren 11n publikatu zen Boletín Oficial del Estado-n, eta Oinarrizko Legeean artean azkena da izan zen.


Testuingurua

Francoren erregimena konstituziorik gabe jaio zen, erakundetzea prozesu geldoa izan zen, baina etengabea; luzea izate horrek egoeretara egokitzeko aukera eman zion erregimenari. 1957an, Estatuko Administrazio Zibilaren Legearen bidez, administrazioa dezentralizatu, bizkortu eta modernizatu egin zen, gobernua eta estatuaren jarduera bereizi egin ziren, baina Franco bata zein bestearen buru izaten jarraitu zuen. 1958an, Hitzarmen Kolektiboei buruzko Legea onartu zen, lan esparrua industria errealitatera hurbiltzeko. Prentsa Legearekin zentsura desagertu zen eta komunikabide berriak sortzeko aukera ahalbideratu. Erlijio Askatasuna Legea eta Hezkuntza Lege Orokorra ere promulgatu zituzten.


Oinarrizko Legeak eginda, erakundetze prozesuari amaiera emateko asmoz, estatuaren Lege Organikoa, Oinarrizko Legeen artean azkena, 1967an promulgatu zuten. Honekin bukatuko da prozesu konstituzional eta instituzional luzea. Lege hau erregimanaren konstituzio antzeko bat izango da eta bere zilegitasuna bermatzeko 1966an erreferenduma antolatuko du gobernuak, herritarren gehiengoak, %95ak, hain zuzen ere, baiezkoa eman zion Lege Organikoari, beste behin erregimen totalitarioaren makilaje prozesu baten aurrean aurkitzen gara.


Estatuaren Lege Organikoan

Erregimen frankistaren jarraipenerako irizpide nagusiak azaltzen dira, hala nola, monarkia, subiranotasun banaezina, botere kontzentrazioa estatuburuaren esku... Francoren asmoa Espainiaren etorkizuna lotu baino lotuago uztea zen, horretarako Juan Carlos izendatuko du bere oinordeko eta Mugimenduaren Printzipioei zin egitera behartu zuen. Esku bakarretan kontzentrazen zen botereak sistema demokratiko baten ezarrerari ateak ixten zizkion. Espainiaren batasunari aparteko garrantzia ematen zaio, subiranotasuna banaezina da eta gauza guztien gainetik Espainia bakarra defendatu beharra dago, honek guztiz galarazten ditu errealitate desberdinen garapenak, hala nola, Euskal Herria, Galizia edo Kataluniaren berezitasunen bilakaerak.


Ondorioa

Testu hau oso garrantzitsua da; izan ere, frankismoak hasitako prozesu legegile zabal eta luzeari amaiera ematen zaio. Etorkizunean Espainiako gobernua nolakoa izan behar duen eta zein irizpideen baitan mugitu beharra dagoen zehazten du, asmo nagusia frankismoari jarraikortasuna ematea da. Gainera, Espainia estatu banaezina dela esanez sustraietatik moztu nahi ditu katalanek eta euskaldunek independentzia lortzeko bideak. Eta horretaz gain, argi uzten du estatuburua bera dela, nazioaren ordezkari gorena eta, berak erabakitzen duenez gero nor den gobernuburua, bera dela Espainiaren etorkizuna gobernatzen duena.

Entradas relacionadas: