Estatuko Aurrekontu Orokorrak: Diru Sarrerak eta Gastuak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Aurrekontuen bidez adierazten dira gastuei eta diru sarrerei dagokienez dauden asmoak. Hauek dira adibide batzuk: osasun gastuak, hezkuntza gastuak, babes soziala, zerbitzu orokorrak, inbertsioak, orden publikoa eta defentsa.

Estatu Aurrekontu Orokorretako Diru Sarrera Publikoak

Sektore publikoak, bere funtzioak betetzeko, baliabideak behar ditu, diru sarrera publikoak deritzenak. Estatuak sarrera horiek lortzeko dituen bitarteko nagusiak honako hauek dira:

Gizarte Kotizazioak

Gizarte Segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak dira. Hauek, beharra sortzen denean, langileei eta haien familiei laguntza emateko balio dute, hala nola gaixotuz gero edo erretiroa hartuz gero.

Tributuak

Aurrekontuetako diru sarrera publikoen iturri nagusia dira. Bi mota bereiz daitezke, ordainetan zerbait jasotzen den ala ez kontuan hartuta:

  • Zergak: Administrazio publikoek behartuta egin beharreko ordainketak dira, eta zergapekoek ez dute ordainetan ezer jasotzen. Zergak zuzenekoak edo zeharkakoak izan daitezke.
    • Zuzeneko zergak: Zergapeko pertsonaren edo enpresaren ekonomia-ahalmena hartzen dute aintzat.
    • Zeharkako zergak: Ekintza jakinei, hala nola ondasunen eskualdatzeari edo kontsumoari, ezartzen zaizkie.
  • Tasak: Erabiltzaileak onura dakarkion zerbitzu publiko bat erabiltzeagatik edo jarduera bat egiteagatik ezartzen diren ordainketak dira (adibidez, erakustoki publiko baterako sarrera, unibertsitate publikoko matrikula).

Beste Sarrera Batzuk

  • Transferentzia Korronteak: Beste erakunde batzuetan jatorria duten baliabideak dira, inbertsio-proiektuetan gauzatzen ez direnak.
  • Ondare Bidezko Sarrerak: Estatuaren ondasunetan jatorria duten errentak dira, hala nola Altadis eta RENFE bezalako enpresa publikoen etekinak.
  • Inbertsioen Besterentzea: Estatuaren ondasunak saltzetik lortutako sarrerak dira, adibidez, enpresa publikoak saltzetik. Azken urteetan, enpresa garrantzitsuak pribatizatu dira, besteak beste, Telefónica, Repsol eta Iberia.
  • Kapital-transferentziak: Europar Batasuneko egiturazko funtsetan dute jatorria, eta inbertsio-proiektuak finantzatzeko baliatzen dira.

Entradas relacionadas: