Esterilizazio Zentrala: Funtzioak eta Kontrolak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB

Erantzun Txantiloia

D-A-D-/-D-B-A-/-C-/-C-A-D-/-C-D-A-/-D-/-D-/-C-D-B

Esterilizazioari buruzko baieztapen okerrak

  • Hidrogeno peroxidoa hotzean esterilizatzeko erabiltzen da eta toxikoa eta narritagarria da. Gezurra, hotzean esterilizatzeko erabiltzen da, baina ez ditu hondakin toxikoak ezta narritagarriak sortzen. Toxikoa eta narritagarria dena etileno oxidoa da.
  • Tyvek poltsak lurrun autoklabeetan tresneria esterilizatzeko erabiltzen dira. Gezurra, hidrogeno peroxidozko gas-plasmaren bidez esterilizatzeko erabiltzen dira.
  • Zinta itsaskorrak barneko kontrol kimikoak dira. Gezurra, paketeak kanpotik zigilatzeko balio du, beraz, kanpoko kontrol kimikoak dira.
  • Esterilizazio Zentralera material zikinarekin iristen diren orgak garbigailu automatikoetan garbitu eta desinfektatzen dira. Gezurra, tuneletan garbitu eta desinfektatzen dira.
  • Eremu zikinean garbigailu automatikoak, ultrasoinuak eta lurrunezko autoklabeak daude. Gezurra, eremu zikinean ez dago lurrunezko autoklaberik; hauek eremu garbian daude (deskargarako ateak eremu esterilean daude).
  • Dart testa da esterilizazio ziklo bat eraginkorra izan dela adierazten duen kontrol fidagarriena. Gezurra, fidagarrienak kontrol biologikoak dira.

Esterilizazio Zentralaren Antolaketa

Eremu Zikina

Jasotze-gunea eta garbitze-gunea.

Eremu Garbia

Material garbia jasotzeko gunea, materialaren ikuskatze- eta paketazio-gunea, material garbia ez-esterila biltegiratzeko gunea eta esterilizazio-gunea.

Eremu Esterila

Autoklabetik karga ateratzeko gunea, material esterila biltegiratzeko gunea, eskaerak prestatzeko gunea eta materiala banatzeko gunea.

Irudien Izenak

  1. Ultrasoinua
  2. Hidrogeno peroxidozko gas-plasma ganbera
  3. Zulodun ontzi zurruna
  4. Pasteur labea
  5. Krepe-paperezko oihalak
  6. Tyvek poltsak
  7. Polipropilenozko oihalak
  8. Paperezko tirak

Esterilizatzeko Kontrolen Irudiak

  • Anpoilak (biologikoak/kanpokoak)
  • Esterilizazioa kontrolatzen duten tirak (kimikoak/barrukoak)
  • Bowie-Dick testa (kimikoa/barrukoa)
  • Paperezko ontziak (kimikoak/kanpokoak)
  • Adierazle integratzaileak (kimikoak/barrukoak)

Erizain Laguntzailearen Funtzioak

1. Eremu Zikina

  • BEGIRATU: Bidalitako materiala eta inbentario-orrian ageri dena bat datozela. Zerbait falta bada, jatorrizko eremura itzuli behar da, eta zerbitzu-arduradunari jakinarazi. Lote osoa itzuli behar da.
  • MATERIALAREN EGOERA AZTERTU: Herdoil edo korrosio-aztarnarik badago, edo deformaziorik eta ertz-galerarik atzematen bada, deuseztatu egin behar da material hori. Edukiontzien egoera ere aztertu.
  • GARBIKETA PROZESUA: Materialaren ezaugarrien arabera, metodo bat edo beste bat erabiliz.

2. Eremu Garbia

  • Paketatu materiala, esterilizatu ahal izateko.
  • Beharrezko kontrol kimiko eta biologikoak jarri.
  • Esterilizazio datak jarri eta paketeak identifikatu.
  • Materialaren zorroak zigilatu zigilagailuarekin edo berekin dituzten zinta itsaskorrarekin.
  • Sartu paketeak esterilizatzeko gailuan: autoklabea, hidrogeno peroxidozko plasma ganbera…
  • Gailuak martxan jarri eta haien funtzionamenduaren kontrola egin.
  • Apuntatu egindako kargak eta erregistroak bete.

3. Eremu Esterila

  • Sailkatu materiala ospitaleko zerbitzu eta unitateen arabera.
  • Biltegiratu materiala haren ezaugarrien arabera.
  • Kirofanoei eta ospitaleko solairu ezberdinei dagokien materiala entregatu.
  • Erregistratu entregatu diren guztiak eta existentzien kontrola eraman.

Entradas relacionadas: