Estilo Barrokoa: Arkitektura eta Eskultura
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Estilo Barrokoa
Arkitekturaren ezaugarriak
- Urri samarreko ordena hartu zuten forma barrokoek.
- Latindar gurutzeko oina lehenetsi eta oin zirkularreko eraikinak eraiki ziren; oin zentraleko elizak espazio txikietan, besteak tenplu handietan.
- Hainbat koloretako marmolak urre-koloreko osagaiekin, freskoekin eta estukoekin nahastuko dira.
- Ordena klasikoak konposizio zorrotz eta berritzaileetan aplikatuz.
- Dekorazioz oparoagoak izango ziren fatxadak, erliebeak eta eskulturak egokituko ziren horma-hobiak ageriz.
- Hormatik bereiziko ziren zutabeak (ordura arte erantsiak) eta argi-ilunaren antzeko pintura-efektuak bideratuko ziren. Fatxadako entablamenduak eta planoak aurrerantz aterako dira, eta beste batzuk, atzera egingo dute.
- Tenpluen barruan, efektu dinamikoak.
- Hainbat tonutako marmolak erabiltzen zituzten, urre-kolorea eta freskoak, begi-engainu ausartak gangetan eta kupuletan.
Eskultura barrokoa
- Ez dira egonkorrak, diagonal baten edo kurba baten ardatzean itxuratzen dira. Bizitasun-efektua eta bukatu gabe dauden infinituan galtzen diren sentipena eskaini nahirik.
- Zaindu zen irudiaren batasuna. Argi-ilunen efektuak, materialen eta ehunduren arteko kontrasteak.
- Gaia: erlijioa (Kristo, Ama Birjina eta Santuak).
- Modalitatea: erretratua (erregeak, aita santuak eta goi agintariak). Erretratatuaren loria-nahiak eta harrotasunak puztu egiten ziren lan haien bitartez.
Arkitektura barrokoa Espainian
Eliza asko eraiki zituzten, halaber, jesuitek. Forma arauen gainetik nagusitu zen efektismo plastikoa. Oin angeluzuzena, galeria arkupeduna perimetro txikietan eta balkoi luzeen ondorea perimetro handian, eraikin nagusi baten presentzia gorenaz.
Gómez de Mora
Konposizio urri zorrotzak bideratu zituen eraikin horietan, Herrerak urratu zuen bidetik.
Churriguera eta Churrigueratarrak
"Churrigueresko" estiloa esaten zaio. Zutabe salomondar erraldoiak eta gehiegizko apaingailuz hornituriko trazatua bideratu zituen Churriguerak lan hartan.
Eskultura barrokoa Espainian
- Erlijioa izan zen gai nagusia.
- Muturrera eramandako errealismoz eta dramatismoz beteriko obren bitartez gauzatuko zirenak.
- Zur polikromatua erabili zen imaginerian, eta apaingarrirako eskulturan edo arkitektura-eskulturan baizik ez zen harria erabili.
Eskolak
Gaztelako eskola
Gregorio Fernándezek erretaulak bezala zinzelkatu zituen Aste Santuko pasoak, kutsu manierista argiak ageri dituzte.
Andaluziako eskola
Manierismoaren eragina guztiz baztertu ez zutenak agertu ziren.
Arkitektura barrokoa Italian
Carlo Maderno
San Pedro basilikako fatxada monumentala diseinatu zuen, eta nabe bat erantsi eta latindar gurutzeko oina bideratu zuen.
Pietro da Cortona
Argiaren eta itzalaren arteko kontrasteak bilatu zituen.
Gian Lorenzo Bernini
Ordena klasikoko elementuak bideratu zituen. Gurutze oin zentralak, zirkularrak nahiz obalak, erabili zituen nagusiki elizetan.
Francesco Borromini
Berniniren konposizioaren arau guztiak hautsi zituen, elementu berriak sortuz. Entablamenduak eta erlaizak kurbaraziz, ganga nerbioduna eta kupula eliptikoaz eraikiz, izar itxurako oinak edota oin obalak bideratuz, eta beste elementu asko plazaratuz.