Eszedentziak, Mugikortasun Geografikoa eta Joan-etorriak Lan Munduan

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Eszedentziak

Borondatezkoa

Langileak eskatutakoa, 4 hilabetetik 5 urterako iraun dezake. Urtebeteko antzinatasuna izan behar du. Beste eszedentzia bat eskatzeko 4 urte igaro behar dira. Ez dago lanpostua gordetzeko eskubiderik. Gainera, ez da antzinatasuna kontuan hartzen.

Nahitaezkoa

Kargu publikoa, politikoa eta sindikala. Lanera joateko ezintasuna. Lan kargua uzten duenetik hilabeteko epea dago lanera bueltatzeko. Antzinatasuna kontuan hartzen da. Kargu publikoa utzi eta hilabetera hartu beharko du bere aurreko lanpostua.

Seme-alabak zaintzeko

3 urtetik beherako seme-alabak izan behar ditu eta 3 urterarteko epea du (jaiotza, adopzioa edo harrera-datatik hasita). Lanpostua gordetzeko eskubidea urtebetez errespetatzen da. Antzinatasuna kontuan hartzen da.

Senideren bat zaintzeko

2 urte har daitezke. Antzinatasuna kontuan hartzen da. Normalean, mota honetako eszedentzia adineko pertsonak, gaixotasunak eta antzeko egoeretan eskatzen da. 18 urtetik beherako eta 3 urtetik gorako seme-alabak zaintzeko ez dira onartzen.

Mugikortasun Geografikoa

Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzazkoak edo ekoizpenekoak direla eta, enpresaburuak langileari agintzen dio bere eginkizunak egiteko enpresa bereko beste lantoki batean.

Lekualdatzea

Banakakoa

Hiru aukera daude. Betirako aldatzen zaituztenean tokitik, hau da, 3 urteko epean 12 hilabetetik gora denean. Lekualdatzea gauzatzeko 30 egun lehenago abisatu beharra dago.

  1. Langileak onartzen badu: enpresak ordaindu beharko ditu sortutako gastu desberdinak (familia mugitzea...).
  2. Kontratua amaitzea: 20 eguneko indemnizazioa lan egindako urte bakoitzeko.
  3. Lan arloko epaitegira joatea.

Taldekoa

Langileen ordezkariei galdetu behar zaie, eta 30 egun baino lehenago jakinaren gainean egon behar dute. Bikotekidea lekualdatzeagatik aldatzen badute etxebizitzatik eta enpresa berdinean lan egiten badu, eskubidea izango luke herri berdinera lanera joateko, baldin eta lanpostu hutsen bat badago.

Joan-etorriak

Aldi baterako joan-etorria 12 hilabetetik beherakoa izan behar da 3 urteko epean.

  1. Bere funtzio eta soldata mantendu behar ditu.
  2. Bidaiaren gastuak eta dietak jasoko ditu.
  3. 3 hilabeteko egonaldi bakoitzeko 4 egun bere etxean igarotzeko eskubidea du, eta abisua irteera eguna baino 5 egun lehenago eman behar da.

Mugikortasun geografikoa: lana onartzen ez bada, 20 eguneko indemnizazioa dagokio urteko, eta 12 hilabete gehienez. Salaketa jarri eta epaiketa irabaziz gero, 33 eguneko indemnizazioa urteko, eta 24 hilabete gehienez.

Entradas relacionadas: