Etika eta Balio Moralak: Oinarriak, Eztabaidak eta Aplikazioak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,48 KB
Balio motak
Gure bizitzan gauza asko daude aintzat hartzekoak eta baliotsuak begitantzen zaizkigunak. Hori dela eta, mota askotako balioak bereizten dira:
- Balio instrumentalak (utilitarioak)
- Balio bitalak
- Balio zientifikoak
- Balio estetikoak
- Balio erlijiosoak
Balio etikoak
Balio etikoak gainerako guztietatik argi bereizten direnak dira. Hori zergatik gertatzen den ulertzeko, komeni da zenbait balio etiko zehatz kontuan hartzea, hala nola: zintzotasuna, ondasuna, adorea, zuhurtasuna, eskuzabaltasuna eta justizia. Giza portaera deskribatzeko eta ebaluatzeko erabiltzen ditugunean, orduantxe dute zentzu erabatekoa balio etikoek. Baldintzagabeak, unibertsalak eta beharrezkoak: horrelaxe interpretatzen ditugu gizakiok balio etikoak.
Zertaz dihardu Etikak?
Etika moralari buruz galderak egiten dituen filosofiaren adarra da. Moralari buruzko gogoeta filosofikoa da etika. Norbaitek esplikatzen digunean bere iritziz zer den ondo edo gaizki jokatzea, bere moral indibidualaz ari zaigu, argi eta garbi. Aldiz, pertsona horri bere ideiak arrazoitzeko eskatzen badiogu, eta on edo txar iruditzen zaizkion jarrerak justifikatu behar baditu, orduan etikaren alorrean sartzen gara. Etika filosofiaren ardatz hartzen da.
Etikaren gaineko eztabaida
Etikak izaera praktiko nabarmena daukanez, auzi etikoak estu lotuta egon dira zer egin eta zer ez egin erabaki behar izatearekin. Tentsio eta kontraesan ugari egon dira. Gaur egun ere eztabaidak bizirik dirau, eta etikaren alderdi askori eragiten dio.
Intelektualismo morala
Zenbait filosofok uste dute arrazoimena dela moralaren oinarria. Zerbait ondo edo gaizki dagoen jakiteko, adimenaz baliatu beste erremediorik ez dago. Etika, beraz, arrazionala da haien esanetan, eta estu lotuta dago ezagutzearekin. Ikuskera horri intelektualismo moral esaten zaio, eta Sokrates, Platon eta Kant izan ditu defendatzaile nagusiak. Teoria etiko honek dio uste eta epai moralen oinarria arrazoimena dela.
Emotibismo morala
Emotibismo moralaren aldekoen iritziz, gure uste eta epai moralak ez dira arrazoimenean oinarritzen, sentimenduetan baizik. Emotibistek diote gure sentimendu eta emozioen arabera bereizten ditugula jokabide eta ekintza zuzen eta okerrak. Morala ez zaio arrazoimenari lotzen. Emotibismo moralak dio gure uste eta epai moralak ez direla arrazoimenean oinarritzen, sentimenduetan baizik.
Zein da etikaren edukia?
Filosofo guztiek onartzen dute etika moralari buruzko gogoeta filosofikoa dela. Pentsalari batzuek on gorenak zein diren jakitea dela etikaren eginkizun nagusia. Etikak eduki material konkretu batzuk aztertu beharko lituzke.
Etika materiala
Eduki material konkretuan jarri duten filosofoen artetik ezagunenetako bat Epikuro izan zen. Greziar filosofo horrek zioen etikak xedetzat hartu beharreko on gorena zoriona dela. Horretantxe datza, hain zuzen, etikaren edukia.
Etika formala
Beste batzuen esanetan, etikak jokabide moralaren alderdi formalak soilik aztertu behar lituzke. Gizakiok modu autonomoan erabaki behar dugu zein diren xedetzat hartu nahi ditugun on gorenak. Etikak ez luke gure uste eta epai moralen edukia aztergai hartu behar, ez liguke agindu behar zer egin edo nola jokatu behar dugun, baizik eta zer forma izan behar luketen xedetzat hartu nahi ditugun on gorenak. Kant izan zen hark proposatutako teoria etikoak ez baitu eduki material konkreturik batere. Zenbait filosofok uste dute etikak eduki material konkretuak aztertu behar dituela, gure ekintzek jomuga izan behar lituzketen xedeak aurkitzea helburu hartuta.
Ba al dago guretzat baliozko den arau moralik?
Arau moralak oso aldakorrak direla ohartzeko, filosofo batzuk baiezkoan daude, eta milaka pertsonengan eragiten duten arauak garrantzi handikoak direla uste dute, unibertsalak izan daitezkeela.
Unibertsalismo morala
Unibertsalismo moral deritzo ikuskera horri. Honek dio oinarrizko zenbait arau moral unibertsalak direla, eta zuzentzat hartzen ditugun jokabide eta ekintzek, beraz, pertsona guztiontzat izan behar dutela on eta zuzen.
Erlatibismo morala
Interpretazio unibertsalistaren kontra, arau moral unibertsal baliozkorik ez dagoela defendatzen dute erlatibismo moralaren aldeko filosofoek. Haien iritziz, gizarte bakoitzak —are gizabanako bakoitzak ere— berebereak eta besteenaz guztiz bestelakoak diren arau moralak dauzka. Erlatibismo moralak dio arau eta balio moral guztiak egoeraren araberakoak direla. Beraz, arau moral unibertsal baliozkorik ez dago, teoria horren aldeko filosofoen esanetan.
Printzipioei erreparatu ala ondorioei erreparatu?
Deontologismoa
Gure eginbeharrak betetzearen garrantzia azpimarratzen duen jarrera horri deontologismo deritzo, eta grezieraz “betebear” esan nahi duen deon hitzetik dator. Kantek proposatutakoa da, agian, filosofo hark garrantzi handia eman baitzion gure printzipio moralei men eginez eginbeharrak zorrotz betetzeari.
Konsekuentzialismoa
Haien arabera, gure ekintzen ondorioak hartu behar ditugu kontuan. Konsekuentzialismo esaten zaio, eta gure ekintzen ondorioetan jartzen du azpimarra. Egileen esanetan, gure jokabideak zorigaitza eta mina besterik ez badakar, hura printzipio goren eta bikainenetan oinarrituta egon arren, ikuspuntu moral batetik beti izango da txarra.
Etika aplikatua
Gaurko eta hemengo etika
Etika pertsonen jokabide praktikoari buruzko gogoeta filosofikoa denez, haren edukia estu lotuta dago gure eguneroko bizitzarekin, eta garrantzi handiko aplikazio konkretuak dauzka. Esaterako, honako arlo hauetan:
- Ikerketa zientifikoan
- Ekologian
- Medikuntzan
- Informatikan
- Nazioarteko harremanetan
- Animalien tratamenduan
Nola jokatu erabakitzen laguntzen digu etikaren adar honek, etika aplikatuak, alegia. Zailak izaten dira, bi bidetatik bakar bat aukeratzera behartzen gaituztelako dilema moralak.
Dilema moralak egoera korapilatsu eta konplexuak dira, elkarren kontrako bi bideren artean bakar bat aukeratzera behartzen gaituztenez gero. Beste batzuetan, ordea, egoerak askoz irekiagoak dira, eta bi irtenbide baino gehiago dituzte. Eguneroko bizitzan zaizkigun arazo moral gehienak horrelakoak izaten dira. Auzi moral horiek dira etika aplikatuaren aztergai nagusia. Modu askotara jokatzeko aukera ematen duten irtenbide zailak, kasu korapilatsuak eta auzi moralak dira etika aplikatuaren aztergai nagusiak.
Etika aplikatuaren zenbait adar
Bioetika
Bioetika da etika aplikatuaren adar aktiboenetako bat. Bizitzarekin lotutako gai filosofikoak oso irristakorrak eta polemikoak dira, eta hain zuzen horrexegatik pizten dira hainbeste eztabaida bero bioetikaren aztergai askoren inguruan, hala nola: abortua, eutanasia, kontrazepzioa, klonazioa...
Bioetikaren printzipio nagusiak:
- Autonomiaren printzipioa: Norbanakoek kabuz erabakiak har ditzaten ahalegindu beharra dago.
- Benefizientziaren printzipioa: Egiten dugun orotan ongi jokatzea hartu behar dugu helburu, elkarri lagunduz eta denen interesen alde eginez.
- Kalterik ezaren printzipioa: Inori kalterik ez eragitea.
- Justiziaren printzipioa: Pertsona bakoitzari dagokiona ematen saiatu behar dugu, eta gizon eta emakumeek berdin jokatu behar dute.
Oharra: Printzipio horiek elkarren artean gatazkan sar daitezke.
Ingurumenaren etika
Lur planeta osasuntsu egotearen mende baitago gure biziraupena. Gure bizimoduak sistema ekologikoetan zer-nolako efektu eta ondorioak eragiten dituen pentsatzera bultzatzen gaitu ingurumenaren etikak, eta horretan, garrantzi handieneko auziak aztertzen ditu: berotze globala, kutsadura, natura-baliabideen gehiegizko ustiaketa eta basamortutzea, besteak beste.
Hans Jonas filosofoaren esanetan, etorkizuneko belaunaldiak ere kontuan eta aintzat hartu behar dira zer egin erabakitzerakoan. Erantzukizun-printzipioa deritzo horri.
Etika profesionala
Lanean zuzen eta txukun jokatzea da etika profesionalaren helburua. Horretarako, kode deontologikoak daude, alegia, arlo jakin bateko langileei argi eta garbi adierazten dietenak zein diren beren lanean zorrotz bete behar dituzten egitekoak.