Etika: Definizioa, Eztabaida eta Arrazoimena

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

jeqjfkqe



Etika: Gogoeta

Etikaren kontzeptuaren inguruan eztabaida ugari egon da historian zehar. Sarritan, etika gizakion portaera bideratzeko balio duen jakintza praktiko bezala definitu izan da. Hala ere, maiz argudiatu izan da etika zientzia den ala ez, edo ezagutza gehitzen ote duen.

Wittgenstein eta Etikaren Mugak

Wittgensteinen arabera, etika ezin daiteke zientzia izan. Etika lengoaiaren mugetatik haratago aurkitzen da, eta, ondorioz, ezin dugu horri buruz ezer esan, baina bai erakutsi. Etika "ona"ri buruzko gogoeta da, eta Moorek irekitako bideari jarraiki, "ona" ona dela dio, hau da, ezin da definitu. Ezin da oinarrizkoagoak diren kontzeptuetan zatitu.

Emotibismoa eta Onaren Jatorria

Onaren jatorrian emozioak daude, eta, beraz, ezin da arrazoizko elkar trukatzerik eman, ezta ezagutza handitu ere. Emotibisten esanetan, etikaren inguruan eztabaidatzeko unean emozio eta sentimenduetan oinarritutako baieztapenak erabiltzen direnez, gure ezagutza ez da gehitzen; ezin dezakegulako frogatu baieztapen horiek egiazkoak edo faltsuak diren. Egiazkoak eta gezurrezkoak enuntziatu logikoak eta matematikoak dira, eta baita enpirikoki egiaztatu ditzakegunak, baina ez moralak. Adibidez, hilketa bati buruzko datuak eman ditzaket (nor den hiltzailea, nor biktima…), baina ezin dezaket egoera "txarra dela" esan, egiazta ezina izango litzatekeelako.

Kanten Etika Arrazionala

Honen aurrean, Kantek etika arrazoimenarekin lotzen du. Izaki arrazional bakarrak gara, eta gai gara unean uneko sentimenduetatik arrazoimenaren bidez ihes egiteko. Kanten ustez, sentimenduak alde batera utzi eta arrazionalki jokatu behar dugu moralki jokatzeko, arrazoimenaren bidez lortzen baita portaera morala. Lege moralak autonomoak dira, eta autonomoak direlako bete behar dira. Arrazionalki jokatzen duenak arrazoizko argudioak bilatzen ditu bestearekin eztabaidatzeko, eta ez du bestearengan eragina izan nahi sentimenduekin (manipulazioa). Kasu honetan, emotibismoan ezinezkoak diren arrazoizko elkartrukatzeak aurkitzen ditugu, eta horregatik etika arrazoimenean oinarritzen dela defendatzen du Kantek.

Etikaren Helburua: Arrazoiaren Bidezko Eztabaida

Azken finean, etikaren helburua besteak arrazoiaren bidez konbentzitzea da, eta bestearentzat onak diren argudioak bilatzea eta eztabaidatzea. Horrela, eztabaidaren bidez, ezagutza gehitzea lortzen dugu.


Nire ustetan, …

Entradas relacionadas: