Etika: Ekintza Moralaren Hausnarketa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

1. Etika Ekintza Moralaren Hausnarketa Gisa

Animalien ekintzak programatuta eta zehaztuta daude, gizakiarenak ez. Kontzientzia moralak gure jokabidea egokia iruditzen zaigun noranzkora bideratzen du.

1.1 Morala eta Etika

Moral hitza latineko moralis-etik dator, eta ohitura esan nahi du (arau zehatzei aplikatu zaie nagusiki). Etika hitza grezierazko ethos hitzetik dator, jatorriz egoitza zuen esanahia, baina gaur egun, izateko modua, izaera esan nahi du.

1.2. Izaera, Kontzientzia eta Heldutasun Morala

Norbanako batek egoera jakin baten aurrean hausnartzen badu, erabaki bat hartzen badu eta horren arabera jokatzen badu, ekintza horren egilea izango da eta, beraz, egindakoaren erantzukizuna hartu beharko du.

Izaera egunetik egunera eraikitzen dugu gure ekintzekin. Horregatik, izaeraren arduradun garela sentitu behar dugu. Izan ere, izaerak, behin eraiki eta gero, eragin handia izango du gure ekintza zehatzetan, eta izugarri baldintzatuko ditu.

Lawrence Kohlberg psikologo garaikideak kontzientziaren garapena aztertu zuen judizio moralen azterketatik abiatuta. Batez ere, dilema moralen aurrean pertsona guztiek egiten ditugun arrazoiketak hartu zituen kontuan.

Kohlbergen arabera, pertsona ororen garapen morala 3 maila nagusitatik igarotzen da:

  • Maila aurrekonbentzionala: Arauak errespetatzen dira ondorioen beldur. 2 estadio:
    • 1. estadioa. Obedientzia eta zigorraren beldurra. Obedientzia eta zigorraren beldurra dira arauak errespetatzeko arrazoiak.
    • 2. estadioa. Norberaren interesen alde jardutea. Arauak onartzen ditugu mesedegarriak diren neurrian.
  • Maila konbentzionala: Taldearekin bat egiten duten pertsonak daude maila honetan. 2 estadio:
    • 3. estadioa. Pertsonarteko itxaropenak. Inguruko pertsonen itxaropenek betetzen dute zigorrarekiko beldurraren eta norberaren interesen lekua.
    • 4. estadioa. Ezarritako arau sozialak. Gizabanakoa indarrean dauden instituzio sozialekiko leiala da.
  • Maila postkonbentzionala: Arauen oinarrian dauden printzipio moral orokorrak ulertzen eta onartzen dira. 2 estadio:
    • 5. estadioa. Lehen mailako eskubideak eta hitzarmen soziala. Norberaren familiaz, taldeaz eta herrialdeaz gain, gizaki guztiek bizitzeko eta aske izateko eskubidea dutela onartzen da.
    • 6. estadioa. Printzipio etiko unibertsalak. Printzipio etiko unibertsalak betetzen ez baditu legeak, borrokatzen dugu. Jarraitu beharreko printzipio etiko unibertsalak daudela jabetzen gara, eta lehentasuna dutela betebehar legal eta instituzional konbentzionalen aurretik. Printzipio etiko unibertsalen aurka egiten duten legeei aurre egiteko ausardia daukagu.

Entradas relacionadas: