Etika eta Filosofia: Kantetik Estoizismora

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Kant eta Etika: Autonomia eta Duintasuna

  • Kanten etikak autonomiaren garrantzia nabarmendu zuen.
  • Bere helburua gizaki guztientzat baliagarria izango zen proposamen bat lantzea zen, bakoitzak bizi duen egoera, unea edo lekua edozein delarik ere.
  • Bakoitzak bere arauak landu behar ditu, modu autonomoan.
  • Inperatibo Kategorikoa: Guztiek bete beharreko oinarrizko jokabide, arau edo maxima indibidualak. Aukeratu beti lege UNIBERTSAL bihurtzea nahiko zenukeen jokabide-arauak.
    • Joka ezazu beti lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz.
    • Adibidez: "Komeni zaidanari gezurra esango diot". Zer gertatuko litzateke jende guztiak arautzat maxima hori hartuko balu? Inor ez litzateke inorengan fidatuko, elkarrekin bizitzea nekeza litzateke. Arau horrek ez du betetzen inperatibo kategorikoak ezartzen duen baldintza.
    • Adibidez: "Beti egia esango dut". Moralki zuzena da, izan ere, arau hori zuk zeuk lege unibertsal bihurtu nahi izateko modukoa da.
  • Betebeharren Etika: Ekintza bat zuzena izango da baldin eta egin behar dugulako egiten badugu, nahiz eta norberaren gustuko ez izan. Zer egin behar dugunean erabakitzen dugunean, gure asmoak dira garrantzitsuak, eta asmo horiek duintasuna errespetatzen duten arauak izan behar dituzte oinarrian.
  • Aukeratu beti pertsonaren duintasuna errespetatzen duten arauak eta aintzat hartzen dutenak besteak berezko helburu direla, eta ez bitarteko batzuk.
  • Kanten arabera, gauzek prezio bat dute, trukatu daitezkeelako (ordenagailua matxuratzen bazaigu, beste bat erosiz ordezka dezakegu), eta pertsonok duintasuna dugu, bakarrak eta errepikaezinak garelako.
  • Pertsonak balio absolutua du.
  • Duintasuna gizakiaren berezko balioa da eta ez da erosten ezta negoziatzen; gizaki izateagatik datorkigu.

Hannah Arendt: Gaizkiaren Hutsalkeria eta Aniztasuna

  • Hannah Arendtek «Gaizkiaren hutsalkeria» esamoldea sortu zuen, gizabanako batzuk beren sistemaren arauen barruan jarduten dutela adierazteko, beren ekintzei buruz hausnartu gabe.
  • Aniztasun kontzeptua defendatzen zuen esparru politikoan.
  • Aniztasunari esker, pertsonen artean askatasun eta berdintasun politiko baten potentziala sortuko litzateke.
  • Arendten iritziz, Eichmann ez zen «munstroa».

Zinismoa: Bertutearen Ideala

Zinikoaren ideala bertutetsu jokatzen dakiena da.

Estoizismoa: Errealitatea Onartzea

Estoizismoa praktikatzeak errealitatea den bezala onartzea esan nahi du, aldatzen saiatu gabe. Horrek esan nahi du gure bizitzetan dena ezin dugula kontrolatu onartu behar dugula, baina gure inguruan gertatzen diren gauzei nola erantzuten diegun kontrola dezakegula.

Entradas relacionadas: