Etika eta Filosofia Morala: Bertutea, Betebeharra eta Erlatibismoa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,83 KB
Ongia, Bertutea eta Zoriontasuna
Grezian kokatzen da etikaren jatorria, ohitura, tradizio eta moralean aldaketa sakonak izan baitzituzten.
Gaur egun zoriontasuna ulertzeko modu asko dauden arren, Grezian zoriontasunak bizitza osoa hartzen zuen eta existitzeko modu baliagarriena zen.
Sokratesek ondorioztatu zuen bertutea dela gizakiaren benetako ongia. Bertutea izaki baten izateko modu bikaina da:
- Ausardia: beldurra noiz eta zeri izan jakitea, eta arriskuak dituzten ekintzak gauzatzeko indarra izatea, baita gainditu ezin direnean ere.
- Justizia: merezi duena ematea.
- Zuhurtzia: kasu bakoitzean zer egin behar den jakitea.
- Neurritasuna edo Moderazioa: emozioak kontrolatzen jakitea.
Betebeharraren Etika
Aro modernoan etika ulertzeko modua aldatu egiten da; orain, autoreek betebeharrarekin lotzen dute.
Kantek pentsatzen zuen zoriontasuna indibiduala dela. Beraz:
- Zoriontasuna kontu indibiduala da, bakoitzaren araberakoa.
- Ekintza moralak ez du zertan bat etorri onura partikularrarekin; zuzen jokatzeak kaltetu dezake.
Honengatik pasatu zen bertutearen etikatik betebeharraren etikara.
Erlatibismoa eta Etika Unibertsala
Victoria Camps-ek erlatibismoa gainditzera gonbidatzen gaitu.
Kantek dio arau unibertsalak ezarri behar direla denon onurarako.
Gurea bezalako mundu globalizatuan ezinbestekoa da bizikidetza erraztea eta posible egiten duen etika bat geureganatzea. Gaur egungo garapenek etika unibertsal bat eraikitzearen alde egiten dute, zirkulu sozial eta kultural guztietan denontzat baliozko izango diren balioak, arauak eta jokabideak ezarriz.
Eztabaida Moralaren Jatorria
Eztabaida Grezian hasten da: sofistek erlatibismoa babestu zuten, eta Sokratesek eta Platonek unibertsalismoa.
Unibertsalismo Morala
- Unibertsalismoak defendatzen du balio moral absolutuak existitzen direla, eta irizpide gisa erabil daitezke gainontzeko kultura guztiak epaitzeko.
- Intelektualismo Morala (Platon eta Sokratesek defendatzen zuten teoria): ez dago pertsona txarrik, ezjakinak baizik.
- Iusnaturalismoa: arrazoi moral batean oinarritutako morala. Adibidez, modu matematikoak (trena).
Erlatibismo Morala
- Kultura bakoitzaren arau, balio eta ohiturak ezin dira epaitu, ulertu baizik. Beraz, bakoitzak bere arauak ditu, eta ez daude ez ongi ez gaizki.
- Erlatibismoaren ondorio bat eszeptizismoa da: ezin garela arau orokor batzuetara sekula iritsi.
- Subjektibismoa: pertsona bakoitzak bere printzipio moralak ditu, eta hauek bakoitzarentzat soilik balio dute.
- Emotibismoa: emozioetan oinarritutako erabakiak.