Etika Filosofikoaren Bilakaera: Antzinarotik Aro Modernora

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB

Platonekin alderatuta:

  • Zentzumen bidezko errealitatea da bakarra.
  • Arimaren hilkortasuna.
  • Soiltasunean, auto-askitasunean eta plazerean oinarritutako etika.
  • Politikatik aldentzea.

Plazerra honela definitzen da:

  • Gorputzean minik eza.
  • Asaldura psikologiko eta espiritualik eza: beldurra, larritasuna, estresa...
  • Gorputzaren desioak eta desio espiritualak asebetzea: adiskidetasuna, ezagutza eta edertasunaz gozatzea.

Estoizismoa

Zenon (K.a. IV) greziarrak sortua. Estoikoen arabera, unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia lege, printzipio edo arrazoi unibertsal batek arautua, zuzendua eta ezarria da. Patua onartu egin behar da.

Gizakiak naturaren beharren mende egon behar du. Patuaren onarpenak gure mende ez dagoenaren aurrean ezer ez egitera garamatza: maitasunaren aurrean, arrakastaren aurrean, heriotzaren aurrean. Gure helburua aldatu ezin dugun hori ulertzea eta onartzea da. Hori lortzeko arau moralak ezinbestekoak dira.

Etika kristaua

Jainkoaren aurrean duinak izanez, bere aginduak betez, betiereko bizitza izaten datza zoriontasuna.

Ordezkaria: Tomas Akinokoa (XIII) filosofo eskolaptikoa:

  • Naturaren legea jarraitu behar dugu: Ongia egitera eta gaizkia ekiditera. (Animaliekin partekatu).
  • Ugaltzekoa eta espeziea zaintzekoa (Animaliekin partekatu).
  • Egia bilatzeko agindua (jainkoarengan). (Gizakiarena soilik).
  • Lege positiboak, naturaren legeak errespetatu behar dituzte.

Etika utilitarista

Jeremy Bentham, John Stuart Mill (XVIII-XIX).

  • Gure jokabidea, baliogarritasun-printzipioak edo gehien interesak arautu behar dute.
  • Printzipio utilitarista: “Ekintza bat ona izango da, ahalik eta jende gehienentzat zoriontasun handiena dakarrenean”.
  • Kalkulua beharrezkoa, baliagarritasun kolektiboa kontuan hartu behar delako; Norbanakoaren zoriontasunarekin bateragarri egitea; Interes publikoak uztartzea.

Etika formalak eta betebeharreko etikak

  • Arauak modu kategorikoan (salbuespenik gabe).
  • Jokabidearen forma orokorra ezartzen dute (nola jokatu behar dugun, ez zer egin behar dugun).
  • Jokabide ona da, betebeharra errespetatzearen asmoarekin eginda badago.

Kant (XVIII)

  • Hiru ekintza mota:
    • Betebeharren aurkakoa: inmoralak dira.
    • Betebeharrekin bat datozenak, baina interesak eta beldurrak eragindakoak: Ez dute balio moralik.
    • Betebeharrekin bat datozenak eta betebeharrak errespetuz egindakoak: hauek dira soilik moralki onak.
  • Nahimena, ekintza moralaren motorra; Nahimen ona da pertsonek bere jokabide moraletan, betebeharrari jarraitzen diotelako, hau da betebeharra bete behar delako betetzen dutenean, nahiz eta gure interesen kontrakoa izan.
  • Autonomoa: Inperatibo kategorikoa, norbanakoak aplikatzen duelako.
  • Inperatibo kategorikoa: “Jardun beti zeure jokabidea lege unibertsal bilakatzea nahi izateko moduan” “Besteei egin niretzat nahiko nukeena”.
  • Modu absolutuan, unibertsalean, baldintzarik gabe agintzen du.

Entradas relacionadas: