Etika Formalak: Kant, Nietzsche eta Beste Filosofo batzuk
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,31 KB
Etika Formalak edo Betebeharraren Etikak: Ezaugarri Nagusiak
Etika formalek jokabidearen forma orokorra edo izan behar duen asmoa ezartzen dute, edozein delarik ere jokabide zehatz hori. Jokabide bat ona da asmo jakin batekin eginda badago. Esate baterako, gure betebeharra errespetatzea edo gure buruarekin zintzo jokatzea, emaitza edozein delarik ere, eta, beraz, nire jokabideak zoriontsu egiten nauen edo ez kontuan izan gabe. Filosofo nagusiak: Kant, Nietzsche, Sartre eta Habermas.
A) Kant eta Nahimen Ona
Immanuel Kant filosofo alemaniarraren ustez, jokabide bat jokabide on bilakatzen duena ez da jokabidea bera, baizik eta jokabidea zer asmorekin egin genuen. Kantek bereizten dituen hiru ekintza mota hartu behar ditugu kontuan:
- Betebeharraren aurkakoak: Ekintza horiek ez dira inola ere moralak.
- Betebeharrarekin bat datozenak, baina interesak edo beldurragatik egindakoak: Ekintza horiek ez dute balio moralik.
- Betebeharrarekin bat datozenak eta betebeharrari errespetuz egindakoak: Soilik ekintza hauek dira moralki onak.
Kanten ustez, nahimenari esker erabaki dezakegu gure jokabideak zein izan behar duen printzipioek diotena betetzeko.
B) Nietzsche: Jaunen Morala eta Mirabeen Morala
Friedrich Nietzsche filosofo alemaniarraren arabera, mendebaldeko kulturaren balio tradizionalak desagertu egin dira. Balio berriak sortzea eta bere burua Jainkoaren (balio tradizionalen sinboloaren) tokian jartzea beste erremediorik ez du gizakiak.
Nietzschek dio betidanik bi motatako pertsonak izan direla eta moral kontrajarriak izan dituztela:
Jaunak eta Jaunen Morala
Pertsona indartsuak dira, nagusiak, ospetsuak, boteretsuak. Arau deontologikoak ezartzen dituztenak dira, masa izatea onartzen ez dutenak eta, beraz, etengabeko borrokan eta arriskuan bizi direnak, beren segurtasuna beldurrik gabe arriskuan jarriz.
Mirabeak eta Mirabeen Morala
Pertsona ahulak dira, mendekoak, plebeioak, arruntak, koldarrak, artaldea, masa. Mirabea hain da ahula, ezer ez baita gai bere haserrea kanporatzeko ere; hortik datorkio arrangura, herra eta mendeku gozea eta hortik datorkio, aldi berean, masa izateko nahia, norbanako moduan ez baitu indarrik, ezta ausardiarik ere.