Etika Garaikidea: Teoriak, Bioetika eta Erronka Sozialak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB

Teoria Etiko Nagusiak

Jarraian, ideal etikoak, teoria etikoak eta horien ordezkari nagusiak aurkezten dira:

  • Ideal Etikoa: Betebeharra | Teoria Etikoa: Formalismoa | Ordezkaria: Kant
  • Ideal Etikoa: Balioen transmutazioa | Teoria Etikoa: Bitalismoa | Ordezkaria: Nietzsche
  • Ideal Etikoa: Benetakotasuna | Teoria Etikoa: Existentzialismoa | Ordezkaria: Sartre
  • Ideal Etikoa: Elkarrizketa publikoan arrazionalki erabakitakoa | Teoria Etikoa: Diskurtsoaren Etika | Ordezkaria: Habermas

Etikaren Gaur Egungo Erronkak

Etikak bizitza sozial guztiaren gidari izan behar du. Herritarron eskubideei eta betebeharrei lotuta dago, gure demokraziarekin, eta gure buruarengan eta besteengan dugun konfiantzarekin. Kant-en ustez, askatasunik gabe ez dago etikarik.

Egungo gizartean beste erronka asko daude. Garai batean ez ziren hainbat arazok inguratuta bizi gara. Konponbidea aurkitu behar diegu egoera gatazkatsu berri askori. Helburu hori lortzeko, erabakiak askatasun eta erantzukizun giroan hartu ahal izan ditzagun, beharrezkoak dira irizpide etiko egokiak.

Auzi Bioetikoak

Bioetikaren helburua da egoera gatazkatsuak aurreikustea eta konpontzea. Adibidez, giza genomaren aurkikuntzarekin, manipulazio genetikoarekin eta klonazioarekin, eutanasiarekin eta organoen dohaintzarekin sortu direnak.

Giza Genomaren Aurkikuntza

Aurkikuntza honek orain arte sendaezinak ziren gaixotasunak sendatzea ahalbidetuko du, bai eta horiek agertzea prebenitu ere; horrez gain, gizakion bizitza luzatzea eta haren kalitatea hobetzea dakar. Baina genomaren aurkikuntza diruz lagundu zuten enpresen interesek mugatu egiten dute aurkikuntza hori gizateria osoan garatzea. Horrek konpromiso etikoa eskatzen du etorkizuneko belaunaldiekiko eta haiek bizitza duin, osasungarri eta kalitatezko bat izateko duten eskubidearekiko; eta gure legegileek konpromiso hori bete beharra dute.

Manipulazio Genetikoa eta Klonazioa

Kasu batzuetan gatazka moralen sorburu izan daiteke. Etikaren ikuspuntutik, giza klonazioa baztertu beharreko zerbait da, pertsonaren osotasuna eskubide bat delako. Eskubide horretan oinarrituta, edozein pertsonak exijitu dezake bere gorputzaren kopiarik ez dezatela egin bere baimenik gabe.

Eutanasia

...

Organoen Dohaintza

Gure barne-organoak eta ehunak behar ez ditugunean senideei edo beste pertsona batzuei emateko ekintza altruista eta baldintza gabekoa da.

Auzi Ekologikoak eta Sozialak

Hans Jonasek agindu etiko berria sortu zuen: Erantzukizunaren Inperatiboa. Honako hau dio inperatibo horrek:

Joka ezazu zure ekintzaren ondorioak Lurraren gainean giza bizitza egiazkoa izatearekin bateragarriak izateko moduan.

Etikaren Erronka Sozialak

  • Gutxiengoak: Gutxiengoen eskubideen onarpena eta babesa.
  • Diskriminazio Positiboa: Diskriminazio negatiboarekin alderatuz gero, diskriminazio positiboaren helburua da gutxiengoei lehentasunezko trataera emateko neurri politikoak ezartzea.
  • Homofobia eta Eskubideak: Homosexualitatea sexu bereko pertsonen arteko sexu-interakzioan eta elkar erakartzean datzan joera sexuala da. Nazioarteko komunitate zientifikoak dio homosexualitatea ez dela gaixotasun bat. Teoria etikoen ikuspuntutik, bikote homosexualen ezkontzak gehienen sexu-joera bera ez izateagatik baztertuak izan behar ez duten pertsonen eskubideen onarpena dira.

Entradas relacionadas: