Etika, Lengoaia eta Balioak: Ikuspegi Filosofikoak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,37 KB
Balio terminoen erabilera erlatiboa
Adibidez, honakoa esaten dugunean: balio terminoek esanahi argia dute erabilera erlatiboan, aldez aurretik finkatutako helburu baten arabera. Hona hemen adibide batzuk:
- Piano-jole ona
- Ez hoztea garrantzitsua da niretzat
- Bide zuzena
Etikak, ordea, ez ditu termino horiek horrela erabiltzen.
Balio absolutuzko judizioak eta gertaeren deskribapenak
Hala ere, gure ikuspegitik, balio erlatibozko judizioak gertaeren deskribapenak baino ez dira, eta gertaera baten deskribapenean ez dago balio absolutuzko ezer. Munduko gertaera guztien deskribapenak bilduko lituzkeen liburu batean ez litzateke judizio etikorik egongo, gertaera edo egintza guztiak maila berean baitaude, proposizioen artean hierarkiarik ez dagoelako (denak maila berean daude).
Lengoaiaren mugak eta etika
Testu zati honetan lengoaiaren mugak azaltzen dira. Lengoaiaren bidez egin daitekeen bakarra egintzak deskribatzea da, zientzian egiten den bezala. Etika, ordea, izatekotan, mundutik kanpo dagoen zerbait da eta, ondorioz, ezinezkoa da lengoaiaren bidez etikari buruzko ezer adieraztea, lengoaiaren ahalmenetik kanpo baitago hori. Lengoaiaren bidez adieraz daitezkeen balio bakarrak erlatiboak dira (etikari balio absolutuak dagozkio).
Balio absolutuzko esperientzietarako adierazpideak
Baliteke pentsatzea balio absolutuzko esperientzietarako noizbait adierazpide zentzudunak lortzeko aukera dagoela.
Errefusatutako tesiak:
- Etiko edo absolutuzkotzat jotzen diren esperientziak, besteak bezalako egintzak dira.
- Adierazpide etiko edo erlijiosoen esanahia ezin da argitu analisi logiko zuzenaren bidez.
Autorearen erantzuna (onartutako tesia):
Egin daitekeen edozein zentzuzko deskribapenek ez du balio absoluturik.
Argudioak:
Esapide etiko eta erlijiosoei esentziala zaie zentzugabeak izatea, eta adierazpide etiko edo erlijiosoen bidez lengoaiaren eta munduaren mugak gainditu nahi dira.
Etikaz zerbait esaten saiatzearen zentzua
Nire jarrera orokorra da etikaz zerbait esaten saiatzen denak lengoaiaren mugak hautsi nahi dituela (ezinezkoa da). Etikak balio absolutuaz zerbait esateko nahiari erantzuten dio, horregatik ezin da zientzia izan. Etika gizakion berezko joera da, beraz, errespetua merezi du.
José Ortega y Gasset (Madril, 1883 – 1955)
Ideien inguruko gaizkiulertzeak:
“Ideiak” adierazpideak oso gauza desberdinak izendatzen ditu:
- Norbaiten burutazioak (ideia arruntak, zientifikoak).
- Norbaitek munduan aurkitzen dituen sinesmenak (munduari buruzko interpretazioak).
Sinesmenak:
- Eginda aurkitutako usteak.
- Gure burua munduan kokatzeko ezinbestekoak.
- Tradizio eta kulturaren osagaiak.
Sinesmenen krisia:
Bestelako sinesmenak daudela ohartuta, guk haiekiko fede itsua galtzen dugu. Filosofiaren sorrera bizipen honen ondorioa da.
Ideiak:
- Kontzienteki, nahita, sortutako pentsakizunak.
- Zalantzari erantzun bat eman nahian.
- Eztabaida eragiten dute.
Konpromisoaren beharra:
Ni eta inguruabarraren arteko konpromisoaren beharra dago, horrela giza-nahimena ezgai baita printzipio moral iraunkorrak sortzeko. Saihestu beharreko muturrak arrazionalismo etiko-sokratikoa eta gehiegizko berezkotasuna dira.