Etika, Morala eta Askatasuna: Kontzeptuak eta Gogoetak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB
Morala
Latinetik datorren Moralis hitzetik datorkigu, eta ohitura esan nahi du. Eguneroko bizitzan aplikatzen diren arauen multzoa izango litzateke.
Etika
Kontzeptu hau greziarretik dator, Ethos kontzeptutik konkretuki, eta nortasuna esan nahi du. Etikaren bitartez, morala aztertzen da eta ongiz zehazten da.
Kontzientzia, zerbaitetaz ohartzeko kapazitatea izango litzateke. Kontzientzia morala, beraz, moralki hobeak diren printzipio, balore eta bizitza estiloetaz ohartzeko kapazitatea.
1.2 Ekintza, Ohitura eta Nortasuna
Moralaren arlotik begiratuta, ekintza izango da gizakion nortasun morala adierazten dugun modu bat. Ekintza bat morala edo inmorala izan daiteke, arauak betetzen dituen arabera. Ohitura guzti hauen multzoak, bere nortasuna osagarrituko dute, gure izatea ezaugarritzen dute eta, normalean, islatutako ekintzen bitartez nabaritu daitezke. Gure nortasuna ekintza errepikapenen bitartez eraikitzen da. “Ez utzi biharko gaur egin daitekeena”. Gure eguneroko egitearen bitartez osatzen dugu nortasuna.
1.3 Nortasuna, Kontzientzia eta Heldutasun Morala
Egoera baten aurrean hausnartzen duen norbaitek, erabaki bat hartu eta erabaki horren arabera jarduten duenean, ekintza horren jabe izango da eta, beraz, ekintzaren erantzukizun guztia dauka. Libreki jarduteko nortasun hau, nortasun moralaren oinarria izango litzateke. Askatasuna, erabakitzeko gaitasuna eta aukera ezberdinen artean erabakitzeko gaitasuna izango litzateke.
Baloreek neurri moralak ezaugarritzen dituzte, zentzua ematen diete. Bi ezaugarri nagusi dauzkate:
- Polaritatea dute: Balore mota guztiei, balore negatibo bat dagokie. Guztiak eraikitzen dira aurkakotasuna duten bikoteetan, batak balore positiboa izanez eta besteak negatiboa.
Baloreen Krisia
Beherakada morala jasaten ari den garai bati erreferentzia egiteko erabiltzen dute adierazpen hau garaiko intelektualek.
Heldutasun Morala: Gure kontzientzia moralak ere heldutasun- eta garapen-prozesu bat jasaten du. Kontzientzia moralaren funtzioetako bat, egin behar den eta egin behar ez denaren arteko epaiketak egitea izango litzateke.
Moralaren kritika
Nietzscheren ustez, balore tradizionalak oker daude objektiboak eta unibertsalak izateagatik. Alde batetik, subjektibotasunean sinesten du, baloreak geuk (norberak) sortzen ditugulako eta, bestalde, unibertsaltasuna baliagarria izateko, egiazko mundu batean bizi beharko ginateke eta, bere ustez, hau ez da horrela eta baloreak denboraren eta kulturaren arabera aldatu egiten direla aldarrikatzen du.
Askatasuna
Aktibitate moralaren ezinbesteko oinarria da. Askatasunik gabe ezin dugu moralitateaz edota erantzukizunaz hitz egin.
Oinarrizko hizkuntzari erreparatuz, askatasuna nahi dena egiteko eskubidea izango litzateke, baina okerreko ikuspegi batetik abiatuta legoke.
Baina, errealitatean, askeak gara edozein aukera ezberdinen artean aukeratzeko, ala gure askatasuna definitzen duten eragile batzuk daude (familia, etika, nortasun pertsonala…)?
Askatasun motak
Kanpo- eta barne-askatasuna bereizi daitezke:
- Kanpo- edo askatasun fisikoa: Murriztapen fisikorik gabeko egoera izango litzateke. Askatasunez mugitzeko eta jarduteko eskubidea litzateke, betiere, herrialde- edo nazioarteko legeak eta ohiturak errespetatzen badira. Askatasun politikoa ere deitua.
- Indeterminismoa: Gure ekintzak mugatuak beharrean, baldintzatuak daude.